Ekuador
2022/06/23 - 11:15
Hamargarren protesta eguna Ekuadorren
Bizitzaren kostu altuagatik hasitako protestek jarraitzen dute Ekuadorren, baita Poliziaren eta militarren errepresioa ere. Bitartean, Guillermo Lasso presidentearen eta Leonidas Iza buruzagi indigenaren artean ez dago elkarrizketarik. Radio Mia-Sonovision Digitalen irudiak.
2022/06/22 - 15:09
Bi pertsona hil dira bizitza kostu altuaren kontrako protestetan, Ekuadorren
Polizia eta militarrak manifestarien kontra egiten ari dira. Bizitza kostu altuaren eta Guillermo Lassoren politika ekonomikoen aurka protesta egiten ari dira indigenak.
2022/05/10 - 20:31
Gutxienez 44 pertsona hil dira Ekuadorren, kartzela batean izandako matxinada baten ondorioz
220 preso ihes egiten saiatu dira, eta horietatik 108 preso oraindik ezin izan dituzte berriro harrapatu.
2022/02/01 - 09:43
Gutxienez hamaika pertsona hil dira Quiton, ekaitz bortitzek eragindako lur-irristatze baten ondorioz
Quitoko alkatearen arabera, ekaitzak prezipitazio errekorra lortu zuen, metro koadroko 75 litrorekin. Ez da baztertzen biktima kopuruak gora egitea datozen orduetan.
2021/11/16 - 10:52
Ekuadorko polizia eta militarrek sarraskia izan den Guayaquilgo espetxearen kontrolatu hartu dute
Guillermo Lasso Ekuadorko presidenteak esan duenez, bere herrialdea narkotrafikoaren mafien erasoaren pean dago, espetxeen kontrola hartzen saiatzen ari direlako.
2021/11/14 - 14:29
Gutxienez 68 pertsona hil dira Guayaquileko kartzelarik jendetsuenean gertatutako matxinada batean
Banda kriminalen arteko liskar larriak izan dira azken orduotan. Guillermo Lasso presidenteak "tresna konstituzionalak" eskatu ditu, kartzeletako indarkeriaren aurka.
2021/11/03 - 10:55
Zigorraren zigorra
Azken urteetan Ekuadorren Mexikoko droga-trafikatzaile indartsuenak finkatu dira, Kolonbian ekoiztutako kokaina Estatu Batuetara bidaltzeko errazagoa den bidea erabiltzeko. Honek indarkeria areagotu du, batez ere Guayaquil hirian.
2021/10/30 - 23:01
Ekuadorren protestak leherrarazi ditu erregaiaren prezioaren igoerak
2019an gertatu zen bezala, gasolinaren prezioaren igoera izan da Ekuadorreko protesten eragilea, erreforma-saiakerak gaitzesteko eta erregaiaren prezioak izoztea eskatzeko. Lasso presidenteak salbuespen-egoera deitu ondoren izan da, herrialdeak bizi duen indarkeria eta segurtasun-eza kontrolatzeko.
2021/10/27 - 11:05
Gutxienez 37 manifestari atxilotu dituzte Ekuadorren, lehen protesta egunean
Erregaien prezioaren igoeragatik herrialde osoan izan diren protesten lehen egunean, 37 manifestari atxilotu eta Indar Armatuetako bi kide atxiki dituzte Quitoko ipar-mendebaldean.
2021/09/30 - 10:37
116 preso hil dira Guayaquilgo espetxean izandako bi matxinadatan
Espetxeetako agintariek talde arerioen arteko gatazka bati egotzi diote matxinada. Poliziaren arabera, 8. eta 9. pabiloietako presoek 5. pabiloikoei eraso egin diete.
2021/07/31 - 02:12
6,1 graduko lurrikara batek Peru eta Ekuador arteko muga astindu du
Lurrikara indartsu sentitu da bi herrialdeetako hainbat eskualdetan.
2021/07/25 - 16:10
Latinoamerikak covid-19aren kontrako txertoa demokratizatzeko eskatu du
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.
2021/07/23 - 11:31
Gutxienez 21 pertsona hil dira Ekuadorko bi kartzelatan izandako matxinadetan
Matxinadak Cotopaxiko eta Guayaquileko kartzeletan izan dira. Hildakoez gain, 61 preso berriz atxilotu dituzte kartzeletatik ihes egitea lortu ostean.
2021/07/05 - 14:36
Emakume maputxe batek gidatuko du Konstituzio berria idazteko batzordea
Elisa Lancon akademiko eta aktibista indigenak gehiengo osoa lortu du bozketan. Hala, munduan lehenengo aldiz, organo paritario batek bideratuko du lege berria.
2021/04/12 - 10:54
Lassok garaipena ospatu du ''egun historiko'' batean
Guillermo Lasso kontserbadoreak behin-behineko garaipena ospatu du Ekuadorreko hauteskundeen bigarren itzulian.
2021/04/12 - 08:57
Guillermo Lasso kontserbadoreak irabazi du hauteskundeen bigarren itzulia Ekuadorren
Arauz eta Lasso presidentegaiak kenduta, gainerako 14 hautagaiek botoen % 47,5 eskuratu zituzten lehen itzulian. Portzentaje esanguratsua da bigarren itzuliari begira.
2021/04/12 - 00:34
Pandemia betean, ekuadortarrak bozkatzen ari dira
Ekuadorrek hauteskundeetako bigarren itzulia du. Andres Arauz eta Guillermo Lasso presidentegaiak antipoda ideologikoetan daude.
2021/04/11 - 16:54
Bigarren itzulia Ekuadorren, Andres Arauzen eta Guillermo Lassoren arteko norgehiagoka
Ekuadorrek hauteskundeetako bigarren itzulia du igande honetan. Andres Arauz eta Guillermo Lasso presidentegaiak antipoda ideologikoetan daude. Garaipena nork erdietsiko duen ez dago batere argi.
2021/04/10 - 17:52
Ekuadorreko hauteskundeen bigarren itzulian, lehia bizia bi hautagairen artean
Adituen arabera, indigenen botoa erabakigarria izango da bihar. Perun ere hauteskundeak izango dituzte, eta 16 hautagairen artean aukeratu beharko dute hurrengo presidentea.
2021/02/26 - 09:52
Tentsioa nagusi da oraindik Ekuadorreko espetxeetan
Hirugarren egunez jarraian, tentsioa handia da Ekuadorreko hainbat espetxetan, baita senideen ziurgabetasuna ere.