Ekuador
2019/11/18 - 11:08
Evo Moralesek 'gizateriaren aurkako krimenak' salatu ditu Bolivian
Halaber, azken egunetako "errepresioaren ondorioz izandako 24 heriotzen egile intelektual eta materialak identifikatzeko" eskatu dio Moralesek behin-behineko Gobernuari.
2019/11/15 - 09:50
Txileko Gobernuak eta oposizioak galdeketa bat adostu dute Konstituzio berria egiteko
Plebiszitua 2020ko apirilean egingo da. Indarrean dagoena 1980an onartu zen, Augusto Pinocheten diktaduran, eta herrialde justuago bat eraiki ahal izateko oztopo handia dela salatu dute herritarrek.
2019/11/13 - 11:53
Morales: 'Historiako kolperik maltzurrena eta negargarriena gertatu da'
Jeanine Añez oposizioko senatariak bere burua jo du presidente. Moralesek kargu hartzea kritikatu du, eta Konstituzioaren kontrakoa dela nabarmendu.
2019/11/12 - 09:09
Evo Morales Mexikora joan da babes bila, baina Boliviara laster itzultzeko asmoa du
Bestalde, Jeanine Auñez senatariak herrialdeko presidentetza hartzeko moduan dagoela esan du, 90 eguneko epean berriro hauteskundeak deituko dituen trantsizioko gobernu bat ezartzeko.
2019/11/06 - 12:16
Txilen izandako protestei aurre egiteko neurri gehiago iragarri ditu Gobernuak
Sebastian Piñerak 'Levantemos tu pyme' programaren berri eman du, "agenda soziala" bultzatzeko. 19 pertsona hil dira manifestarien eta segurtasun indarren arteko istiluetan.
2019/11/05 - 11:51
Aldaketa baten zantzuak Latinoamerikan
Ezkerreko gobernuek azken urteotan jasan dituzten atzera pausoen ondoren, gertakari berrienek eskuinean eragin dute atzerakada orain Latinoamerikan, eta goraldia, berriz, ezkerrean.
2019/10/14 - 10:34
Liskarren amaiera begiztatzen da Ekuadorren
Ekuadorreko Gobernuak eta indigenek akordioa lortu dute erregaiei subsidioa kentzeko. Milaka ekuadortarrek hamabi egun iraun duten protesten amaiera ospatu dute.
2019/10/14 - 09:19
Ekuadorko erreformak bertan behera uzteko akordioa lortu dute Gobernuak eta indigenek
Hala, erregaiei dirulaguntzak kentzeko 883 dekretua indargabetzea adostu dute, eta, ondorioz, amaitutzat eman dituzte azken egunetako protestak. Batzorde bat sortu dute dekretu berria lantzeko.
2019/10/13 - 18:08
Erregaientzako laguntzak ezabatu zituen dekretua berrikustea agindu du Morenok
Horixe izan zen indigenen protestak hasi zituen erabakia. Igande honetan bilduko dira lehen aldiz mugimendu indigena eta Ekuadorko Gobernua Quiton, 15:00etan (Euskal Herrian 22:00ak direnean).
2019/10/13 - 01:17
Lenin Morenok etxeratzeko agindua ezarri du Quiton
Quitoko metropoli-barrutian "militarizazioa" ezarri du Ekuadorreko presidenteak. Honenbestez, kaleetan ibili ahal izateko baimena ezinbestekoa izango da.
2019/10/12 - 20:28
Quito erdialdea blokeatu dute, beste enfrentamendu egun batean
Hiriaren zentro kolonialerako sarrera guztiak ixtea lortu dute indigenek, eta, ondorioz, erdialdea ia erabat setiatuta utzi dute. Produktu eskasia eragin du horrek merkatuetan.
2019/10/10 - 16:39
Ekuadorren protestek ez dute etenik
Indigenek manifestazio baketsua egin dute baina poliziak gogor egin du haien aurka negarra eragiten duten gasak jaurtiz.
2019/10/10 - 13:32
Indigenak: 'Hainbat manifestari hil dira Gobernuaren errepresioaren ondorioz'
Ekuadorko Indigena Nazionalitateen Konfederazioak iragarri duenez, protestetan hildako, zauritutako eta desagertutako pertsona guztien berri emango duen 'txosten osatua' kaleratuko du aurki.
2019/10/10 - 11:57
Istilu gogorrak Quitoko erdigune historikora itzuli dira
Quito erdigunera liskarrak bueltatu dira. Gazte manifestarien, sindikalisten eta ezkerreko erakundeetako kideen eta segurtasun indarren arteko talkak gogorrak izan dira azken orduetan.
2019/10/09 - 20:18
Istilu larriak izan dira azken orduotan Quito hiriburuan
Tentsioak gora egiten jarraitzen du eta gaur greba orokorra deituta dago erregaiaren garestitzea salatzeko.
2019/10/09 - 10:34
Indigenak Ekuadorko Asanblea Nazionalean sartu dira 'kanpora Moreno!' oihukatuz
Manifestari indigenek Ekuadorko Asanblea Nazionalaren eraikina hartu dute "kanpora Moreno!" oihukatuz, egoitza inguratzen duten segurtasun hesiak behera bota ostean.
2019/10/09 - 09:10
Ekuadorko presidenteak etxeratze-agindua ezarri du herrialdeko 'gune estrategikoetan'
Morenok ezarritako salbuespen-egoerak irauten duen bitartean izango da indarrean neurria. Hasiera batean, 60 egunetarako iragarri zuen arren, Auzitegi Konstituzionalak 30 egunera murriztu zuen.
2019/10/09 - 01:59
Manifestariek Ekuadorko Asanblea Nazionala okupatu dute
Lenin Moreno presidentearen dimisioa eskatzeko hartu dute botere legegilearen egoitza. Dagoeneko bi dira protestetan hildakoak.
2019/10/08 - 10:55
Morenok Ekuadorko Gobernuaren egoitza Guayaquilera eraman du, protestak direla eta
Lenin Moreno Ekuadorko presidenteak Rafael Correari egotzi dio 'Estatu-kolpe' saiakera baten bultzatzailea izatea.
2019/10/07 - 11:57
500 pertsona inguru atxilotu dituzte Ekuadorren, azken egunetan izandako istiluetan
Erregaiei diru-laguntzak kentzearen aurkako manifestazioetan egin dituzte atxiloketa gehienak, bandalismoa leporatua.