elgoibar
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/05/14 - 18:44
Epaileak Elgoibarko atxilotua espetxera bidali du hilketa egotzita
Atxilotua ertzain-etxean zegoen, gaur epailearen esku jarri duten arte. Homizidioa eta lesio delituak leporatu dizkio epaileak.
2019/05/14 - 17:36
Ustezko hiltzailea gartzelara bidali du epaileak
Deklaratzeari uko egin ondoren,epaileak homizidioa eta lesio delituak leporatuta, Martuteneko gartzelara bidali du ustezko erasotzailea.Biktimaren gorpua Nikaraguara bidaltzeko dirua batzen ari dira
2019/05/14 - 17:18
Elgoibarreko bizilagunek atsekabea agertu dute hilketaren aurrean
Ehunka pertsonak eta alderdi guztietako ordezkariek elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, “gertaera salatzeko eta indarkeriarik gabeko gizarte bat aldarrikatzeko”.
2019/05/13 - 22:23
Elkarretaratzea Elgoibarren, larunbateko hilketa gaitzesteko
35 urteko gizonezko batek ustez labanaz hil zuen 36 urteko gizonezko bat eta haren bikotekidea zauritu. Ustezko erasotzailea atxilotuta dago Ertzaintzaren Eibarko komisarian.
2019/05/13 - 10:08
Ertzaintzak indarkeria matxista baztertu du Elgoibarko hilketaren kasuan
Udalak deituta, elkarretaratze isila egingo dute, 19:00etan, udaletxe aurrean.
2019/05/12 - 14:03
Elgoibarko hilketaren ustezko egileak poliziaren egoitzan jarraitzen du
36 urteko gizonezko bat hil zuten labankatuta, atzo goizaldean, eta ordu batzuetara atxilotu zuten ustezko egilea.
2019/05/11 - 18:15
36 urteko gizon bat hil dute labankatuta, Elgoibarren
Erasotzaileak labankadaz hil du tokian bertan gizona eta berarekin zihoan emakumea zauritu egin du. Ertzaintzak atxilotu egin du ordu batzuk geroago.
2019/05/11 - 17:21
36 urteko gizon bat labankadaz hil dute Elgoibarren
Ertzaintzak ustezko hiltzailea atxilotu du, arma zuriz eragindako homizidioa leporatuta. Udalak erabat gaitzetsi du erasoa eta elkarretaratzea deitu du.
2019/04/16 - 12:03
Zabalik da 270 udaltzain postu betetzeko aukeraketa prozesuan izena emateko epea
Interesa dutenek maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena. Guztira, 36 udalerritako 270 udaltzain postu bete nahi dituzte hautaketa prozesu horretan.
2019/04/12 - 23:17
Korrikak jendetza batu du Donostian
Gipuzkoako kostaldea zeharkatuta, arratsaldean iritsi da Donostiara euskararen aldeko lasterketa. Erdigunean eta auzoetan jende andana izan da.
2019/04/12 - 11:45
Jendetza bildu da Elgoibarren, euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko
21. Korrikak ez du etenik, eta ostiral honetan Gipuzkoan barrena ibiliko da, Gasteizera bidean. Goizean Elgoibartik igaro da, eta jendetza elkartu da.
2019/03/05 - 10:33
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden kontzentrazio eta manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2018/11/26 - 14:44
31 enpresatan lapurretak egin dituen talde antolatu bat desegin dute EAEn
Ertzaintzak sei lagun atxilotu ditu eta zazpigarren baten bila ari da. Lapurreta gehienak Gipuzkoan egin dituzte.
2018/11/23 - 23:39
Elgoibarko hamaikakoak hasiera eman dio Euskaraldiari
Elgoibarko hamaikakoa atera eta gero, belarriprest eta ahobizi irudikatzen zituzten bi pertsonak bat egin dute besarkatuz.
2018/09/23 - 21:29
642 pertsonak gainditu dute Udaltzaingoaren bigarren LEP bateraturako lehen fasea
Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko lehian jarraituko dute.
2018/09/23 - 16:00
Gerra zibilean hildako gudariei omenaldia egin diete Elgoibarren
Landatutako Gernikako arbolaren kimuaren aurrean lore eskaintza egin dute, frankismoak hildako Arana Goiri batailoiko 14 gazteak oroitzeko.
2018/09/22 - 17:52
1.922 pertsonak egin dute Udaltzaingoaren bigarren LEP bateraturako proba teorikoa
Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko aukera izango dute.
2018/09/22 - 16:06
Ez da zauriturik izan Elgoibarreko etxebizitza batean piztutako sutean
Aldamenean dauden eraikinak hustu behar izan dituzte. Inguruko auzokideek honako irudiak grabatu dituzte.
2018/09/22 - 13:16
Sute bat piztu da Elgoibarren, eta hiru eraikin hustu behar izan dituzte
08:00ak inguruan piztu da sua, Errosario kaleko 4 zenbakidun eraikinean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, hutsik zegoen etxebizitza batean piztu da sua.