Elkarrizketak kultura arloko pertsonei
2017/11/21 - 23:14
Alaine Agirre idazle bermeotarrak 'Maren' eta 'Libre' aurkeztu dizkigu
Literaturan bide sendoa egiten ari den Alaine Agirre bermeotarrak kapritxo bati erantzunez bilduma bati ekin dio. Haziz joango diren pertsonaiak, haziz joango den liburu sorta batean emango ditu.
2017/11/21 - 16:05
Gaur aurkeztu dute 52. Durangoko Azoka
200 kultur ekitaldi baino gehiago, 240 stand eta 400 nobedadez disfrutatzeko aukera izango duzu. Guztia abenduaren 6tik 10era bitartean Durangon, Sormenaren lurraldean.
2017/11/20 - 16:05
Bruno Marsek 7 sari lortu ditu American Music Awards sarietan
Bruno Marsekin batera, Selena Gomez, Diana Ross eta Keith Urban izan dira protagonistak AMA sarien 45. edizioan.
2017/11/17 - 16:21
'Negative Space' animazio film laburrak irabazi du Zinebiko sari nagusia
Euskal Zinearen sari nagusia, berriz, 'Areka' animazio filmak eskuratu du. Aurtengo Zinebi edizioa amaitu da, eta hurrengo urtera arte egon beharko da zain.
2017/11/16 - 15:45
'FIG Bilbao', azaroaren 16tik 19ra Euskalduna Jauregian
50 erakusleren proposamenak eta 400 artista baino gehiagoren lana ezagutu eta erosteko aukera egongo da azaroaren 16tik 19ra Bilboko Euskalduna Jauregian.
2017/11/15 - 18:00
'Atrapados por la serpiente' dokumentala aurkeztu da Zinebin
Dokumental hau Eibako Cancer Moon taldearen inguruko lana da. Alvaro Fierrok eta Ibon Ibarluzeak zuzendu dute eta bihar estreinatuko da 'Bertoko Begiradak' atalean.
2017/11/14 - 15:47
Hilabete baino gutxiago falta da Bilbao Mendi Film Festival hasteko
Abenduaren 8tik 17ra ospatuko da jaialdi hau. 10 urte beteko ditu eta mundu osotik etorritako 51 film lehiatuko dira sail ofizialean; haietatik 4 euskal herrikoak eta bi euskaraz.
2017/11/13 - 16:21
62 film lehiatuko dira urrezko eta zilarrezko Mikeldiak lortzeko Zinebin
Gaur hasi eta ostegunera bitartean lehiatuko dira filmak Zinebiko sekzio ofizialean. 32 herrialdeetatik etorritako 62 film dira guztira.
2017/11/13 - 09:59
MTV sarien banaketa 2018an BECen egingo dela baieztatu du Unai Rementeriak
2018ko azaroaren 4an ospatuko da BECen MTV sari-banaketa. Aurreikuspenen arabera, mundu mailan ezaguna den ekitaldi honek 100.000 ikusle batuko ditu.
2017/11/12 - 15:47
2018ko MTVren Europako sari-banaketa BECen izango da, azaroaren 4an
Hainbat izar etorriko dira Bizkaiara, gala hori dela eta. Ofizial egin dute albistea eguerdian, Londresen; bertan da aurtengoa.
2017/11/10 - 15:57
Alberto Iglesiasek Zinebiko Ohorezko Mikeldia jasoko du
Alberto Iglesiasek, Donostiako musikagileak, jasoko du Mikeldia saria bere ibilbide oparoa eta soinu bandek irudien indar dramatiko areagotzeko duten gaitasunagatik.
2017/11/09 - 15:51
David Hockeyren '82 erretratu eta natura hil 1' ikusgai Guggenheimen
Paisaien erakusketaren ondoren, 82 erretraturekin eginiko erakusketa irekiko dute bihar, azaroak 10ean, Bilboko Guggenheim Museoan. Familia eta gertuko lagunak marraztu ditu artistak bere lanean.
2017/11/09 - 11:51
'Zalakain abenturazalea' eleberriaren moldaketa, Bilboko Arriagan
Pio Barojaren “Zalakain abenturazalea” liburuaren moldaketa estreinatuko du Bilboko Arriaga antzokian Argia konpainiak larunbatean, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean.
2017/11/07 - 16:22
Asterix eta Obelixen 37. albuma liburudendetara heldu da
113 hizkuntzatan argitaratu dute galiar bikote ospetsuaren komikia, tartean euskaraz. Duela ia sei hamarkada sortu zituen René Goscinnyk Parisen, baina oraindik adin guztietako irakurleak ditu.
2017/11/03 - 15:20
Sei konpositore gipuzkoarrek osatutako taldea Asian obrak saltzen hasi da
Talde honek Europan eta Amerikan ere saltzen du bere euskal musika korala eta nazioartera eman duen jauzia Tolosako Abesbatzen lehiaketari lotuta dago.
2017/11/02 - 15:53
'Escenas de la vida conyugal' antzezlana taularatuko du Ricardo Darinek
Campos Eliseos antzokian egongo da ikusgai Ricardo Darin eta Andrea Prietaren obra. Urte luzez senar-emazte izan eta gero dibortziatu den bikote bati buruzko obra gazi-gozoa da.
2017/10/30 - 16:08
Duela 500 urte Luterok erreforma protestanteari hasiera eman zion
Europa osoa astintu zuen eta Eliza Katolikoaren zatiketa eragin zuen; horren atzetik, berriz, kontrarreforma. Euskal Herrian protestantismoa sartu zen iparraldetik; hegoaldetik, kontrarreforma.
2017/10/25 - 14:05
Guggenheimek eta Google Arts & Culture-k lankidetza proiektua aurkeztu dute
Google-en teknologiak Guggenheimen esperientzia birsortzeko aukera emango die erabiltzaileei. Proiektuan film-labur bat eta eduki gehigarriak egingo dira, Google-en teknologiaren laguntzaz.
2017/10/23 - 16:21
'Afrodita, Kaosa, Desioa, Sexua, Amodioa?' erakusketa ikusgai Bilbon
Begoñazpi ikastolako lau neska hauek antolatu dute erakusketa. Afrodita, amodioaren Jainko greziarrari buruzko eskulanak eta artelanak egongo dira ikusgai.
2017/10/20 - 16:10
'Handia' filma estreinatu da EiTBn, Bilboko egoitzako multibox aretoan
Gaurtik aurrera egongo da 'Handia' filma zinema aretoetan ikusgai, baina EiTBren Bilboko egoitzan aurrestreinaldiaz gozatu dute Euskadi Irratiko entzuleek eta Bilboko Euskaltegietako ikasleek.