Elurra
2021/11/28 - 15:35
Euriagatik alerta laranja ezarri dute arratsalderako EAEn
Gauerdira bitartean, hainbat lekutan, 9 ordu eskasetan, 60 litro metro karratuko pila daitezke.
2021/11/28 - 15:32
Gozamena ez ezik, errepideetan eragozpenak ere eragin ditu elurrak Nafarroan
Nafarroako erdialdea alerta gorrian dago elurragatik. Izan ere, 25 zentimetro pilatu litezke 600 metrotik gora.
2021/11/28 - 11:53
EAEko txingor-ekaitzak, bideotan
Eitb.eus-eko erabiltzaileak horien lekuko izan dira, eta atzo arratsalde-gau parteko kazkabarrak grabatu eta partekatu dituzte gurekin.
2021/11/28 - 10:18
Elurra eta txingorra Euskal Herriko lehen denborale handian
Elurra nonahi, kazkabarra, ibaiak gainezka egiteko arriskuan... Azaroko azken asteburuak utzitakoaren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaileak.
2021/11/27 - 20:49
Zuzenean: Udazken-neguko lehen denboralea
Azaroko azken asteburuak euri erauntsiak eta lehen elurrak ekarri ditu Euskal Herrira. Arazoak izaten ari dira errepideetan zein hirigune batzuetan.
2021/11/27 - 15:42
Elurragatik alerta gorria ezarri dute gaur eta bihar Nafarroako erdialdean
Iragarpenen arabera, 20-25 zentimetroko elurra pilatu liteke 600 metrotik gora. Bien bitartean, gaur, erabat zurituta esnatu dira Pirinioetako herrixkak.
2021/11/27 - 15:36
Txingor zaparradak Bilboko kaleak zuritu ditu
Bilbon ez ezik, Gipuzkoako eta Bizkaiko beste hainbat herritan ere irudia bera ikusi dugu.
2021/11/27 - 15:32
Negu goiztiarraren aurreikuspena bete da, eta zuri esnatu dira Arabako hainbat txoko
Opakuako portua izan da ixten lehena. Arratsalde eta gau partera elur kota jaistea espero, 400 metroraino.
2021/11/27 - 14:47
Lehenengo elurte handia Euskal Herrian
Azaroko azken asteburuak euri erauntsiak eta lehen elurrak ekarri ditu Euskal Herrira. Eitb.eus-eko erabiltzaileak elurteen lekuko izan dira, eta hona hemen horren isla.
2021/11/27 - 13:26
Lehenengo elur malutak erori dira Euskal Herrian
Piriniotako herriak zurituta esnatu dira, eta Gasteizen elurbustia bota du lehenengo ordutik. Gipuzkoan euriteak izan dira, eta haizea beste protagonistetako bat da, izan ere, hainbat zuhaitz bota ditu Donostian.
2021/11/27 - 13:04
Lagran, zurituta esnatu den Arabako beste udalerrietako bat
Gasteiztik 35 bat kilometrora dagoen udalerri horretan elurra mara-mara bota du.
2021/11/27 - 12:57
Elurte handi batek Urbasa-Andiako parke naturala zuritu du
Azken orduetan, elurra mara-mara bota du, ondorioz, Nafarroako mendi anitz elurtuta esnatu dira. Jose Luis Imazek grabatutako bideoa.
2021/11/26 - 21:32
Gorbeia mendiko tontorra, erabat elurtuta
Gorbeia mendiko tontorra dagoeneko zuri. Gasteizko CPN Azterlariak taldeak utzitako argazkiak dira. Gurutzean elurra bai, baina, batez ere, izotza zegoen gaur. Kranpoiak erabili behar izan dituzte gailurrera iristeko.
2021/11/26 - 17:20
Hego Euskal Herria, alerta laranjan elurragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Estatuko Meteorologia Agentziak hainbat abisu eta alerta aktibatuko dituzte asteburu osoan, elurraren eta euriaren iragarpenaren ondorioz.
2021/11/26 - 15:37
Elurra bada, A-15a itxi egingo da larunbat eguerdian Andoain eta Berastegi artean
Euskalemetek elurra iragarri du 700 metrotik behera bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etatik igande arratsaldera arte. Elurra egiten badu, A-15aren Gipuzkoako zatia itxi egingo dute elurra egiteari utzi bitartean.
2021/11/26 - 15:32
Alerta laranja ezarriko da bihar barnealdean elurragatik
Gauerditik aurrera elurra 800 metrora espero bada, bihar eguerditik aurrera elurra 400 metroan bota dezake. Prezipitazioek igande iluntzerarte jarraituko dute. Larrialdi zerbitzuak prest daude erkidego osoan.
2021/11/26 - 13:31
Aintzane Oiarbide, elur iragarpenari buruz: ''Elurra hasten duen unean itxiko dugu AP-15 autobidea''
Bihar arratsaldetik aurrera 700 metroko kotatik behera elurra egin dezakeelakoan, Azpiegituretako foru diputatuak adierazi du Ertzaintza AP-15aren Andoaingo sarreran egongo dela autobidea ixteko elurra hasi bezain laster.
2021/11/25 - 13:26
Neguko eguraldia asteburuan: tenperaturak jaitsi egingo dira, euri asko egingo du eta 400 metrora zurituko du
Euskalmetek abisu horia ezarri du ostegunerako prezipitazio handiengatik. Larunbatean, egoerak okerrera egin du, eta hiru abisu hori ezarri dituzte: prezipitazioengatik, elurragatik eta itsasaldeko arriskuagatik.
2021/11/24 - 22:32
Euria, hotza eta elurra izango dira nagusi asteburuan Euskal Herrian
Estatuko hainbat erkidego astintzen ari den denboralea bihar nabarituko da Euskal Herrian. Hemen euri asko iragarri dute biharko, eta elurra 500 metrora larunbata eta igande goiza bitartean.
2021/11/22 - 07:24
Abisu horia ezarri dute elurragatik, 1000 metrotik behera egin dezakeelako
15:00ak bitartean 1000 metrotik behera egin dezake elurra. Prezipitazioak arinak edo ertainak izango dira, eta ugariagoak egunaren lehen orduetan. Hiru metroko lodiera izan dezake elurrak 1000 metrora.