Emakumeen Nazioarteko Eguna
2019/03/08 - 20:59
Errespetua, askatasuna eta berdintasuna aldarrikatu dute Baionan
Gaur manifestazio jendetsua egin dute Baionan. Genero indarkeriak gogor astintzen du Ipar Euskal Herria ere. 2003tik denera 19 emakume hil dituzte bereziki Lapurdi aldean.
2019/03/08 - 19:07
Osakidetzako langileen %11,53k egin dute greba
Osakidetzan, langileen % 78 emakumeak dira, 19.000 emakume baino gehiago, eta 5.400 gizon. Grebak eragina izan du ezbairik gabe.
2019/03/08 - 18:20
30.000 emakume irten dira Bilboko kaleetara martxoaren 8ko manifestazioan
Ertzetatik jendea gehituz, milaka eta milaka emakumek egin dute bat Bizkaiko hiriburuan martxoaren 8aren olatuarekin.
2019/03/08 - 15:52
Klaseak, bertan behera, EHUren fakultate askotan
Besteak beste, Medikuntzan (Leioan), ehunetik 90 ikasle neskak dira, eta mutilek bat egin dute grebarekin edo, borondatezko ikasgaiak, izaki ez dira joan.
2019/03/08 - 15:38
Lanuzteak eta manifestazioak, Ipar Euskal Herrian, martxoaren 8an
Ipar Euskal Herrian, grebara baino, lanuzteetara eta manifestazioetara zeuden langileak deituta 2019ko martxoaren 8an.
2019/03/08 - 15:27
Aldarri feministak hartu ditu kaleak
Hiriburuek manifestazio jendetsuak hartu dituzte, eta emakumeen eta gizonen eskubide berdintasuna izan da aldarrikapen nagusia. Istiluak izan dira protestarien eta polizien artean.
2019/03/08 - 15:17
Milaka feminista Gasteizen, Plaza Berrian eta Andra Mari Zuriaren plazan
Eguerdian izan da Gasteizko mugimendu feministaren agerraldi jendetsuena. Plaza Berrian zen Arabako hiriburuko hitzordua, baina eguerdia baino lehen jendez beteta zegoen.
2019/03/08 - 15:09
Boulevard Zumardia izan dute topaleku emakumeek Donostian
Donostian Boulevard Zumardia izan dute topaleku. Han, era eta adin guztietako emakumeak elkartu dira festa giroan, baina, batez ere, erreibidinkazioak eginez.
2019/03/08 - 15:02
Pikete informatiboak Iruñean; hainbat denda eta taberna, itxita
Mobilizazioak Nafarroa osoan errepikatzen ari direla nabarmendu du Foru Erkidegoko Mugimendu Feministak. Martxoaren 8ko greba 'arrakastatsua' izaten ari dela azaldu du.
2019/03/08 - 14:20
EiTBko emakumeak, martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat
EiTB Taldeko emakumeek bat egin dute ostiral honetan martxoaren 8ko aldarrikapenekin, Emakumearen Nazioarteko Egunean.
2019/03/08 - 13:25
Emakumeek gizonezkoek baino % 12,2 gutxiago kobratzen dute Estatuan, CEOEren arabera
Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak eta PwCk egindako txosten batek adierazi duenez, soldata-arrakalak % 28 egin du behera 2002tik 2014rako epean.
2019/03/08 - 13:13
Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019 Euskal Herrian
Emakumearen Nazioarteko Eguna da gaur. Hori baliatuta, eta bigarren urtez, greba deitu du Mugimendu Feministak, berdintasuna oihua kalera ateratzeko.
2019/03/08 - 12:58
Tentsio uneak manifestarien eta polizien artean, Gasteizen eta Iruñean
Bilgune Feministak salatu du hainbat kide identifikatu eta miatu dituztela.
2019/03/08 - 12:13
Urkulluk, feminismoa babesteaz gain, kontzientziazioa eskatu die gizonei
Eusko Jaurlaritzako emakumezko sailburu guztiek egin dute bat grebarekin, Arantxa Tapiak izan ezik, AEBn baitago bisita ofizial batean. Barkosek azpimarratu du "eguneroko" borroka dela.
2019/03/08 - 11:59
NBEk patriarkatuak emakumearen aurrerapenen harira izandako erreakzioa salatu du
Martxoaren 8agatik argitaratutako mezu batean, Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak "kezkagarritzat" jo du erreakzio hori.
2019/03/08 - 11:23
Mugimendu Feminista, Iruñean, goizeko lehen orduan
Mugimendu Feminista Iruñeko Alde Zaharretik abiatu da goizean goiz.
2019/03/08 - 11:17
Legebiltzarreko osoko bilkura bertan behera geratu da gehiengoak greba egin duelako
Legebiltzarkideen erdiak baino gehiagok greba egin dute, eta araudiak zehazten du osoko-bilkura bertan behera utzi behar dela kasu horretan.
2019/03/08 - 11:00
Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa, bertan behera
Eusko Legebiltzarrak kontrol saioa bertan behera utzi du quorum faltagatik. Emakume legebiltzarkide gehienek bat egin dute greba feministarekin.
2019/03/08 - 10:49
Mugimendu Feminista Basurtuko Kaputxinoen bidetik abiatu da 7:30ak aldera
Bilbon, Mugimendu Feminista Basurtuko Kaputxinoen bidetik abiatu da goizean. Ehunka emakumek elkarretaratzea egin dute, 'Heteropatriarkatu kapitalistari planto' lelopean.
2019/03/08 - 10:06
Emakumearen Nazioarteko Eguna munduan
Emakumearen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoak 8. Munduko txoko guztietan izan du oihartzuna aldarrikapenak.