Emakumeen Nazioarteko Eguna
2023/03/08 - 09:12
Albiste izango dira: Emakumeen Nazioarteko Eguna, M8ko manifestazioak eta solasaldi feminista EITB YouTuben
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/08 - 09:08
M8ak zaintzak erdigunean jarri eta desberdintasunekin amaitzea aldarrikatuko du
Mugimendu feminista kalera aterako da "zaintzaren merkantilizazioa" salatzeko eta alternatiba gisa "zaintzarako eskubide kolektiboa" proposatzeko.
2023/03/08 - 07:42
Euskal Herriko hiriburuetako M8ko manifestazioen orduak eta lekuak
Asteazken honetan, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, euskal hiriburuetako kaleek gainezka egitea espero da, milaka emakume aterako baitira agenda feminista aldarrikatzera. Hona hemen martxa nagusien lekuak eta orduak.
2023/03/07 - 22:18
'Bai bakarrik da bai' legearen erreformak lehen izapidea gainditu du, baina inbestidurako gehiengoa hautsita
Kongresuak onartu egin du 'bai bakarrik da bai' legearen erreforma izapidetzen hastea.
2023/03/07 - 20:55
Margarita Mendizabal eta Elena Arregui, arkitekturaren historia aldarazi zuten emakumeetako bi
Euskal Herrian jaiotakoak biak, Estatu espainiarren Arkitekturan lizentziatu ziren lehendabiziko emakumeetakoak izan ziren Margarita Mendizabal eta Elena Arregui. Haien ibilbidea ikertu du Olatz Ocerin EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan irakasleak eta ikertzaileak, genero ikuspegitik.
2023/03/07 - 20:49
XXI. mendearen hastapenak, 2018ko ''eztanda morearen'' hazia
XXI. mendearen hasieran manifestazio jendetsuak izan ziren martxoaren 8an. Mende berriaren lehen hamarkadak eta bigarrenak 2018ko eztandarako bidea markatu zuten.
2023/03/07 - 19:25
Indarkeria matxistaren aurkako eta borroka feministaren aldeko pankartak 1994ko mobilizazioan, Bilbon
Orduan ere, milaka emakume ateratzen ziren kalera, borroka feministaren beharra aldarrikatzera.
2023/03/07 - 19:20
Jai giroa eta aldarrikapenak 1987an, Bilboko manifestazioan
Orduan ere, milaka emakume ateratzen ziren kalera, borroka feministaren beharra aldarrikatzera.
2023/03/07 - 18:56
PSOEk Unidas Podemosi: "Nazkatuta gaude zuen hitz antzuekin"
Bozketa Emakumearen Egunaren bezperan egingo da. Bi gobernukideek desadostasunak dituzte PSOEk Irene Monteroren legeari proposatu dizkion aldaketen inguruan, zenbait kasutan sexu erasotzaileei ezarritako zigorrak murrizteko.
2023/03/07 - 15:34
Ziklo zientifiko eta teknologikoetan emakumezko ikasle gehiago egotea bilatzen du NeskUP! proiektuak
EAEko Lanbide Heziketako ehun ikastetxe inguruk parte hartuko dute NeskUP! egitasmoan. Bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzea, genero arrakala desagerraraztea eta Lanbide Heziketako ziklo maskulinizatuenekin lotutako estereotipoen gainean sentsibilizatzea da helburua.
2023/03/07 - 15:26
Erakundeek berdintasuna esparru guztietan bultzatzeko konpromisoa hartu dute
Emakumeen egunaren bezperan berdintasuna sustatzeko konpromisoa berretsi dute erakundeek. Jaurlaritzaren kasuan, esaterako, heburuen artean jarri du erabaki eta lidergo postuetan emakume gehiago egotea ahalbidetuko dituzten baldintzak sortzea.
2023/03/07 - 15:20
Lehen Legebiltzarreko kide izan zen Begoña Amunarriz, 1980an
EAEn 2005ean onartu zen hautetsi zerrenda parekidea. 2001ean, 26 emakumek eta 49 gizonek osatzen zuten Legebiltzarra. 2005ean, 38 emakumek eta 37 gizonek. Azkenekoz osatu denean ere, 2020an, emaitza berdina izan zen: 38 emakume eta 37 gizonezko.
2023/03/07 - 14:03
Eusko Jaurlaritzak berdintasunarekiko konpromisoa egunero adieraztera animatu ditu herritarrak
Nerea Melgosa Berdintasun sailburuak adierazpen instituzionala irakurri du Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, eta lana "modu publiko eta aktiboan" egiteko deia egin du.
2023/03/07 - 13:29
Berdintasunaren alde egunero borroka egiteko deia egin du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak dei egin die herritarrei berdintasunarekiko konpromisoa egunero adieraz dezaten, modu "publiko eta aktiboan", eta bereziki martxoaren 8an egin dezaten. Biharko aldarrikapen nagusietako bat zuzendaritza-postuetan emakume gehiago egotea izango.
2023/03/07 - 10:58
Elgarrestak "Bai bakarrik da bai" legearen balioa onartu eta ez du gobernukideen akordio falta "ulertzen"
Emakundeko zuzendariaren ustez, zatiketa horrek ez die "mesederik egiten" berdintasun politikei eta sexu indarkerien aurkako esku hartzeei.
2023/03/07 - 09:27
Albiste izango dira: "Bai bakarrik da bai" legea, pentsioen erreforma Frantzian eta martxoak 8
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/06 - 16:22
“Zaintzaren merkantilizazioa” salatuko du Bilboko Mugimendu Feministak martxoaren 8an
Martxoaren 8an, manifestazioa egingo dute zaintza-lanak "emakumeek, batez ere, migratu eta arrazializatuek" egiten dituztela salatzeko, eta "zaintzaren eskubide kolektiboa" aldarrikatuko dute.
2023/03/06 - 15:40
Zuzendaritza karguetan dauden gizonen kopurua emakumeenaren bikoitza da
Euskadiko enpresetako administrazio kontseiluetan hiru puntu igo da emakumeen presentzia 2021etik 2022ra, % 22ra iritsiz. Eta kargu gorena, presidentetzarena, puntu bat igo da.
2023/03/06 - 15:34
Seme-alabak zaintzeko lana uzten duten hamar kasutik zazpi emakumeak dira
Emakumeen eskubideen defentsaren astean, berdintasunerako bidean oraindik ere, dauden oztopoak salatzeko aukera izango da askorentzat. Zaintzaren alorrean inon baino nabarmenagoa da gizon eta emakumeen arteko aldea.
2023/03/06 - 13:31
EAEko erizainen % 94k salatu dute lanbideari lotutako estereotipo sexistak pairatu dituztela
Satse sindikatuak egindako ikerketa baten arabera, erizainen % 86k uste dute estereotipo hedatuena dela Erizaintza beste osasun-kolektibo baten "mendeko" lanbidea dela uste izatea.