Enkarterri
2020/01/23 - 13:40
Anisakisa atzeman dute Balmasedako ikastola bateko bazkarian, intoxikaturik gabe
Zubi Zaharra ikastolako haur batek ziurtatu zuen bakailaoan zizare bat ikusi zuela. Dena den, anisakisa zuen arraina kendu egin zuten, osasunerako ondoriorik gabe.
2020/01/06 - 12:10
Bi atxilotu Gueñesko etxebizitza batean indarrez lapurtzeagatik
Jabea eskuz lotu eta bortizki kolpatu zuten, eta, ondorioz, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten.
2019/12/24 - 15:27
Ogi Egunaren 32. edizioa ospatu dute Galdamesen
Urtero legez, gaur abenduak 24, “Ogi eguna” ospatu dute Galdamesen, 32. edizioa dagoeneko. 30 bat saltoki bildu ditu San Pedro plazak eta 43 ogi mota aurkeztu dira aurten lehiara.
2019/12/22 - 19:59
Hiru pertsona larri zauritu dira Zallan, BI-636 errepidean izan den istripuan
Bi autok aurrez aurre jo dute 14:20 aldera. Zaurituak 28 eta 56 urteko bi gidariak eta euretako batekin zihoan 20 urteko neska dira. Errepidea itxita izan da 16:30 arte.
2019/12/22 - 18:28
Hiru lagun zauritu dira Zallan gertatutako istripu batean
Hiru pertsona zauritu dira arratsaldean BI-636 errepidean, Zalla parean, izandako istripu larri batean.
2019/12/10 - 00:48
Gizon bat atxilotu dute Karrantzan etxeko leihotik errifle batekin tiro egiteagatik
Ertzaintzak errifle bat eta hiru munizio kutxa aurkitu ditu atxilotuaren etxean. Ez da inor zauritu.
2019/10/31 - 09:29
12 urteko neska bat zauritu da Zallan, auto batek harrapatuta
Adingabea ibilgailuaren atzeko gurpilen artean harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.
2019/10/23 - 16:36
170 parte-hartzaile Balmasedan, Nazioarteko 49. Putxera Lehiaketan
Balmasedan, urtero legez ehunka sukaldari bildu dira Nazioarteko Putxera Txapelketan parte hartzeko, edo lehiatu gabe, bapo bazkaltzeko.
2019/10/07 - 22:50
Jende ugari bildu da Zallan asteburuan izandako sexu erasoa salatzeko
Herriko emakume batek jasandako sexu erasoa gaitzesteko hainbat herritar bildu dira eta 5 minutuko isilunea egin dute.
2019/10/07 - 15:15
Bi sexu-eraso salatu dituzte asteburuan Bilbon eta Zallan
Ertzaintzak bi gizon inputatu ditu Boluetako diskoteka baten inguruetan eta Zallako jaietako gunean izandako erasoengatik.
2019/08/29 - 18:15
Gizon bat hil da Galdamesen, konpontzen ari zen traktoreak harrapatuta
13:00ean gertatu da istripua Valdibian auzoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
2019/07/24 - 12:28
Kontrolpean hartu dute Zallako zabortegian piztutako sutea
Hondakindegian hasi da sua, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.
2019/07/21 - 18:16
Hil egin da Gueñesen laugarren pisutik behera erori den 20 hilabeteko haurra
Osasun zerbitzuek lekuan bertan artatu dute, baina ezin izan dute ezer egin suspertzeko.
2019/07/01 - 22:33
Horrela da, barrutik, Sopuertan etxebizitza bihurtutako eliza
Duela hiru urte, Tas Careagak Sopuertako eliz txiki bat erosi zuen etxebizitza bihurtzeko asmoz. Kosta ahala kosta, bere ametsa lortu du eta hau da emaitza.
2019/06/10 - 22:28
Ilsoganan gora legez kanpoko lasterketak egiten dituztenen atzetik dabil Ertzaintza
Sopuerta eta Kantabria lotzen dituen mendatean bideo bat grabatu eta sare sozialetan zabaldu dutenak aurkitzeko kolaborazioa eskatu dute. Ez omen da bertan lasterketa bat egiten den lehen aldia.
2019/05/29 - 15:13
La Encartadak euskal moda profesionalen lana erakutsiko du
Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, La Encartada Balmasedako lantegi-museoak moda erakustaldiak, ikastaroak, musika, showrooma, perfomanceak eta musika eskainiko ditu.
2019/05/20 - 13:31
65 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Gordexolan, ibaian
Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da. Hilotza 08:05 aldera topatu dute, La Calzada auzoan.
2019/05/12 - 20:51
Gizon bat hil da auto-istripuan Gueñesen
18:00ak aldera, errepidetik irten da auto bat Cadaguako korridorean, eta gidaria istripua jazotako lekuan bertan hil da.
2019/05/05 - 15:59
Sodupeko baserritar batek alpakak erabiltzen ditu artaldea babesteko
Alpakak erabilita, ardiak larrean lasai egoten direla baieztatu digu baserritarrak.
2019/04/19 - 17:46
Beste urte batez, Jesusen azken orduak antzeztu dituzte Balmasedan
Aurten ere 500 bat herritarrek hartu dute parte Balmasedako Pasio Bizian. XVI. mendetik hona hutsik egin gabe egin dute herrian ekitaldia.