Enkarterri
2014/11/07 - 14:29
Sopuertako Udaleko langile bat hil da lanpostuan
Antza, bihotzekoa izan du 47 urteko langileak. Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.
2014/11/05 - 16:19
1.500 tximista erori dira bart eta arazo handiak egon dira
Tximista batek sutea eragin du Karrantzako baserri baten, eta beste batek kanpairik gabe utzi du Mundakako Santa Katalina ermita. Euria ere gogotik bota du: 24 orduan, urri osoan baino gehiago.
2014/11/05 - 09:22
Suteak izan dira tximisten ondorioz Karrantzan eta Sopelan
Suhiltzaileek hutsik zegoen baserri bateko sua itzali behar izan dute Karrantzan. Bestalde, tximista batek Larrabasterrako metro-geltokia jo eta sutea eragin du.
2014/10/11 - 16:39
Akordioa lortu dute Sopuertako gurasoek eta Hezkuntza Sailak
7 haurren gurasoek 12 urte bete arte eskola publikoan egoteko eskubidea aldarrikatu dute; "ez dugu eskubide hau Gobernuak Elizbarrutiaren pribilegioak eta horren monopolioa" mantentzen dituelako.
2014/10/06 - 21:23
La Baluga ikastetxeko auzia, Adingabeen Fiskaltzaren esku
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, La Baluga ikastetxean matrikulatutako umeen auzia Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dute.
2014/10/04 - 18:08
Gose greba, Sopuertan eskola publikoa eskatzeko
Eguerdian, ehunka lagunek konzentrazioa egin dute grebalariei babesa adierazteko. Ondo pentsatutako erabakia dela adierazi dute gurasoek. Izan ere, presiorik gabe ez omen dute irtenbiderik ikusten.
2014/10/04 - 17:30
Gose greba mugagabea hasi dute bi gurasok eta alkateak
Gose greba mugagabeari ekin diote La Baluga eskolan irregularki matrikulatuta dauden haur biren gurasoek eta Sopuertako alkateak. Era horretan, arazoari irtenbide bat eman nahi diote.
2014/10/03 - 15:41
La Balugako bi gurasok eta Sopuertako alkateak gose greba egingo dute
Baraualdiari bihar ekingo diote, Bizkaiko herrian Lehen Hezkuntza publikoa exijitzeko egingo duten elkarretaratze baten ostean.
2014/10/02 - 23:49
Irakasle lanetan dabiltzan boluntarioei eskolara sarrera ukatu die
Sopuertan, lehen hezkuntza publikoa herrian ezartzearen aldeko gurasoek ez dute amore ematen, baina, gaur, haur eskolan irakasle dabiltzan bi boluntarioei esan diete, ezin dutela bertan irakatsi.
2014/09/14 - 13:22
Paperezko soinekoen desfilea Gueñesen
Aurten ere, Gueñeseko jaien egitarauaren baitan, paperezko soinekoen desfilea egin dute. Hemen aurten aurkeztu dituzten proposamen batzuk:
2014/08/09 - 19:07
Antzina bezala Enkarterriko burdina heldu da Urdazubira
Urdazubin, denboran atzera egin eta, XV. mendean bezala, Enkarterriko burdina idiek bultzatutako gurdiz iritsi da eguerdian herriko monasteriora.
2014/07/09 - 20:28
Autoan pasatu du gaua Sopuertako amildegi batetik erori ostean
59 urteko gizonezkoa bidetik atera zen atzo arratsaldean, eta lubeta batetik behera erori zen. Ez du zauri larririk. Gaur goizean aurkitu dute.
2014/06/01 - 16:22
Euskal Eskola Publikoaren Jaia hartu du gaur Balmasedak
"Gorantz goaz, GO, GO!" lelopean, aurtengo festa murrizketarik eta LOMCErik gabeko Euskal Eskola Publiko baten aldeko aldarria izaten ari da.
2014/06/01 - 01:41
LOMCEren aurkako aldarrikapenak nagusi,Euskal Eskola Publikoaren jaian
Jaurlaritzak LOMCEri legezkotasuna erabilita aurka egingo diola esan du Iñigo Urkullu lehendakariak, partehartzaileei zuzendutako hitzaldian.
2014/05/23 - 13:39
Argindar postea erori da Zallan errepide gainera
Gaur goizean Zallan argindar postea erori da errepidearen gainean. Trafikoan arazoak izan dira goizean zehar. Ez da inor zauritu ezbeharrean.
2014/05/12 - 16:21
Virtisuko langile guztiek lanean jarraituko dute, esan du Aldundiak
Enpresak urtebete baino gehiago darama ezer ekoitzi barik, eta denbora tarte horretan langileek ez dute soldatarik jaso.
2014/04/25 - 16:43
Ekologistek Bizkaiko otso uxaldiak salatu dituzte
Ekologistak Martxan, Euskadiko Otso Taldea eta Otso iberikoaren Ikerketa eta Kontserbazioaren Elkartea (ASCEL) taldeek Karrantzako otso uxaldia kritikatu dute.
2014/04/18 - 22:58
Karrantzako abeltzainak arduratuta daude otsoengatik
Otsoak ardiak hiltzen ari dira. Azken ardiak ostegunean bertan hil zituzten. Egoerari aurre egiteko, Bizkiako Foru Aldundiak otsoak ehizatzea baimendu du.
2014/04/18 - 16:28
Pozalaguako koba jendez gainezka dago egun hauetan
Historiako egunik jendetsuena ari da izaten gaurkoa. 2013ko Txokorik Onena izendatu zutenetik, bisitari kopurua nabarmen hazi da.
2014/03/21 - 16:35
Zallan desagertutako gizona onik aurkitu dute
Familiak haren desagerpena ostegunean, 20:00etan, salatu zuen, gizonezkoa etxetik paseatzera irten eta itzuli ez zelako.