Ekologistek Bizkaiko otso uxaldiak salatu dituzte
Hiru erakunde ekologistek Bizkaiko Aldundiari bilera eskatu diote "otsoak basapiztiatzat jotzeari uko egin" dezaten. Aldundiari ere, Bizkairako otsoen kontserbazio eta gestio plan bat sortzeko eskaera egin diote.
Ekologistak Martxan, Euskadiko Otso Taldea eta Otso iberikoaren Ikerketa eta Kontserbazioaren Elkartea (ASCEL) taldeek komunikatu bateratu batean Karrantzako otso uxaldia salatu dute. Bertan otso bat hil zuten.
Naturalistek adierazi dutenez, otsoek Euskadi berriro kolonizatu nahi dituzte, orkatzen, oreinen eta basurdeen, bere ehizakiak hain zuzen ere, berreskuratze naturalaren eraginez.
Otsoen hazkundeari uxaldi batekin erantzutea, "Bizkaia biodibertsitatearen kontserbazio eta gestio gaian Europaren atzean usten du", adierazi dute taldeek. Gainera, "txakurrei kalteak eragiteagatik otsoen ehiza baimendu dutela", gehitu dute.
Talde hauek adierazi dutenez, otsoek Bizkaian eragiten duten gatazka sozioekonomikoa "urria" da, izan ere, Bizkaian 90.000 ardi inguru daude eta oso otso gutxi. Bestalde, "bizirik dauden otso horiek legal eta ilegalki ehizatuak dira", adierazi dute.
Horrela, Euskadin, taldeek emandako datu ofizialen arabera, hil egin dituzten otsoen % 40 ehiza ilegalen ondorio izan dira, baina, otsoen ehiza dela eta, ez dira prozesu judizialik habian jarri.
"Duela urte bat Bizkaian ilegalki uxaldutako otso baten kasua salatu genuen, baina ez dute ikertu", salatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.