Enkarterri
2022/10/24 - 12:53
Horrelakoa izan da suhiltzaileek bart Balmasedan egin duten lan gogorra
Bizkaiko suhiltzaileak Balmasedako sutea kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan aritu dira gau osoan. Irudi hauek egindako lanaren gogortasuna erakusten dute.
2022/10/24 - 12:22
Erkoreka: ''Ez dago sutea gehiago zabaltzeko arriskurik''
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan duenez, sua nola piztu den argitzeko, ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, baina oraingoz ezin dute datu zehatzik aurerratu.
2022/10/24 - 11:21
Iban Laka, suhiltzailea: ''Hiru puntu desberdinetan aritu gara gau osoan lanean''
Iban Laka suhiltzailea gau osoan aritu da lanean Balmasedako sutea itzaltzeko lanetan. Beraiek ibili diren puntuan sua nahiko itzalita utzi dutela adierazi du.
2022/10/24 - 10:41
Balmasedako sutearen foku nagusiak kontrolpean daude
Ehun pertsona inguru eta hogei bat ibilgailu, lanean aritu dira gau osoan sua itzaltzeko lanetan. Une honetan aktibo dagoen fokua Pandozalesekoa da.
2022/10/24 - 00:32
Sutea piztu da Balmasedako baso batean eta hura itzaltzeko lanean ari dira dozenaka suhiltzaile
Balmasedan piztutako baso-sute bat itzaltzeko lanetan ari dira Bizkaiko suhiltzaileak Arabakoen laguntzarekin. Arbalitzan piztu da sua, baserri gune bateko pinudian. Arbiz eta Barrios auzoetan eta mendiaren beste magalean, Arabako aldean, Artziniegan, beste foku bana piztu dira.
2022/10/23 - 23:11
Burgoseko Bortedo herriko ehun biztanleak ebakuatu dituzte Balmasedako sutearen ondorioz
Inguru horretan teknikari bat, ingurumen-agente bi, lurreko hiru kuadrilla, hiru autobonba, hiru bulldozer eta baso-suteen aurkako talde integral bat ari dira lanean.
2022/10/23 - 22:37
Egun gogorra izan dute Balmasedan, eta gaua ere luzea espero da
Suhiltzaileak lanean ari dira Balmasedan bizirik dirauten suak itzaltzeko. Egun osoan lau foku egon dira piztuta, eta haizeak zaildu egin ditu itzaltze lanak. Bloke informatibo honetan jaso ditugu orain arteko gako guztiak; ebakuatutako bizilagunak, suteen mapa eta adituen hitzak, besteak beste.
2022/10/23 - 21:46
Kadaguako Korridorea itxi dute Balmasedako sutearen ondorioz
Itzaltze lanengatik errepide hori itxi behar izan dute, La Herrera parean. Kea handia eta nabaria da zonaldean. Diario de Burgosek airetik grabatutako irudiak.
2022/10/23 - 20:16
Balmasedako sutea Gaztela eta Leonera iritsi da
Burgoseko pinudi bat erretzen hasi da. Suteak hainbat foku ditu, eta itzaltze lanetan dabiltza Bizkaiko, Arabako eta Gaztela eta Leongo suhiltzaileak.
2022/10/23 - 16:50
Balmasedako suteak 3 etxebizitza kaltetu ditu, eta 17 bizilagun atera behar izan dituzte haien etxeetatik
Balmasedan gaur oso une zailak bizi izan dituzte. Inguruko mendietan soilik ez herrian bertan ere suak arazoak eragin ditu. Etxe batek su hartu du, eta haizeak lanak zaildu ditu.
2022/10/23 - 14:06
Balmasedan, El Peñuecon, piztutako baso-sute batek laranjaz margotu du zerua
Haizetea eta sasoi honetarako tenperatura altuak suhiltzaileen itzaltze lanak zailtzen ari dira. Igor Siguerok eta Urko Zalduegik grabatutako irudiak.

2022/10/09 - 21:06
Enkarterri eskualdeko Bizkaibuseko hainbat lineatan 24 orduko zenbait greba-egun deitu dituzte
24 orduko grebak aldizkakoak izango dira, baina oraindik ez dute datarik zehaztu. Enpresako langileen batzordeak greba deitu du "enpresak ez dituelako bermatu KPIren gainetiko soldata igoerak".

2022/09/24 - 22:38
EITB Putxeretako Kofradiako kide izendatu dute Balmasedan
Arantza Ruiz, albistegietako zuzendari nagusiak jaso du Ohorezko Kofradeen ikurra Klaret antzokian, Julian Iantzik aurkeztuta egin den ekitaldian. Osakidetza ere nabarmendu dute ekitaldi honetan.
2022/09/21 - 13:07
Itzali egin dute Zallako sutea
Sutea 07:00ak aldera berpiztu da, eta orduotan Suhiltzaileek amaitutzat ematen dute.
2022/09/21 - 11:35
Zallan piztutako sutea kontrolpean dago
Zallak sutea goizaldeko 04:00etan kontrolatu dute eta lantaldeen zati bat bertatik joan da. Hala ere, suhiltzaileek lanean jarraitzen dute, erremate-lanak egiten.
2022/09/14 - 16:42
Lehorteari aurre egiten laguntzeko lehen 28.000 litroak Karrantzako San Estebaneko ur biltegian daude jada
Egunotan joan-etorri andana izango da Kantabriako Ramales de la Victoria herria eta Karrantza artean. Lehorteak eraginda Bizkaiko mendebaldeko herriak Kantabriatik eraman beharko baitu ura, bere ur biltegiak bete eta hornidura bermatzeko.
2022/09/14 - 15:35
Karrantza urez hornituko duten kamioiak udalerrira iristen hasi dira
Lehorteari aurre egiteko, Ramales de la Victoriatik jasoko du ura Bizkaiko udalerriak, egunero, 200.000 litro, hain zuzen ere.
2022/09/14 - 09:51
Karrantzak 200.000 litro ur jasoko ditu egunero gaurtik aurrera Kantabriatik iritsitako kamioitan
Lehorteari aurre egiteko, Ramales de la Victoriatik jasoko du ura Bizkaiko udalerriak eta, nahikorik ez balitz, Ampuerotik. Karrantza hornitzen duten bi urtegiak, alegia, Cerroja eta La Argañeda, % 34an eta % 13an daude hurrenez hurren.

2022/09/10 - 22:56
Paperezko 36 soineko lehian dira Gueñesen
Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketa egin dute larunbat honetan Gueñesen (Bizkaia). Guztira 36 diseinu ikusteko aukera izango da desfilean, eta egia esan, paperarekin benetako artelanak egiten dituzte diseinatzaileek.
2022/09/04 - 16:20
Karrantzako ur eskasiari aurre egiteko, Kantabriako bi udalerritik ura ekartzea aztertzen ari dira
Lehenengo aukera Ramales de la Victoria da, Karrantzatik 15 kilometrora; bigarrena, zertxobait urrutiago, Ampuerotik, 20 kilometrora.