Enkarterri
2021/12/10 - 22:14
Garbiketa eguna Sodupen, uholdeen biharamunean
Sodupen bi astean bi aldiz irten da Kadagua ibaia bere bidetik. Gaur garbiketa eguna izan dute Sodupen, uholdeen biharamunean.
2021/12/09 - 22:45
Zadorra eta Cadagua ibaiek gainezka egin dute eta hainbat udalerritan uholdeak izan dira
Zadorrak Gasteizen eragin ditu uholdeak, eta Cadaguak, Gueñesen. Alerta laranjak indarrean segitzen du eta okerrena datozen orduetan iritsiko omen da. Ostegun honetan 200 gertakari baino gehiago izan dira euriteen ondorioz.
2021/12/09 - 21:34
Cadagua ibaiak gainezka egin du, eta Sodupeko bizilagunak kezkatuta daude
Duela egun batzuk Cadaguak gainezka egin zuen, eta gaur ere, halaxe izan da. Bizilagun batzuek etxetik alde egin behar izan dute, beste batzuk geratu egin dira, baina egun osoa eman dute prestatzen.
2021/12/09 - 14:32
Gueñesen kaleak eta errepideak moztu behar dituzte Cadagua ibaiaren hazkundeagatik
Gainera, prebentzioz, udalerriko hainbat puntutako herritarrei zakuak banatu zaizkie uhoaldeak ekiditeko.
2021/12/04 - 22:11
Misael Centeno, ibaian hilda aurkitu zuten gizona, gogoan hartu dute Karrantzan
Herritarrengandik jasotako berotasuna biziki eskertu dute nikaraguarraren hurbilekoek. Bilbotik ere autobus bete jende joan da Karrantzara, eta herritarrek injustiziatzat jotzen duten heriotza argitzeko aldarrikatu dute.
2021/12/01 - 15:31
Karrantza ibaian hilda topatu dute igandetik desagertuta zegoen gaztea
Joan den larunbat gauean Karrantzako Ambasaguas auzoko taberna batean egon zen, eta ikerketaren iturriek ETBri esan diotenez, bertan borrokarik egon ez bazen ere, halako batean gaztea tabernatik azkar antzean atera zen, zenbait pertsona segika zituela.
2021/12/01 - 10:17
Kantabrian aurkitutako gorpua igandean Karrantzan desagertu zen gaztearena da
Herritar batek aurkitu zuen hilotza Karrantza ibaian, Kantabriako Ramales de la Victoria udalerrian. Antza denez, larunbatetik iganderako goizaldean, 31 urteko gazteak borroka batean parte hartu zuen Ambasaguasen.
2021/11/30 - 20:33
Gorpu bat aurkitu dute Kantabrian, eta Karrantzan desagertutako gaztea ote den ikertzen ari dira
Partikular batek gizon baten gorpua topatu du Ramalesen (Kantabria), Karrantza ibaiaren magalean. Guardia Zibilak gorpua ateratzeko eta auzitegiko medikuntza zerbitzura eramateko ardura hartuko du, bertan autopsia egin eta identifikatu dezaten.
2021/11/30 - 15:46
Garbiketa eta kalteen zenbaketa eguna da gaur Alonsotegi eta Sodupen
Lokatzez betetako kaleak garbitzen ari dira goizean goizetik uholdeak kaltetuako herrietan. Urak eragindako kalteak zenbatzen ere hasi dira kaltetuak.
2021/11/29 - 22:43
Nerbioi eta Cadagua ibaiek gainezka egin dute Basaurin, Balmasedan, Sodupen, Zallan eta Gueñesen
Jaurlaritzak dagoeneko bertan behera utzi du uholde arriskuari aurre egiteko Larrialdietako Plan Berezia, eta egoerak hobera egin du orduek aurrera egin ahala.
2021/11/29 - 15:19
Cadaguak kalte material ugari eragin ditu Sodupe, Alonsotegi, Quadra eta Zorrotzan
Alonsotegi da uholdeen eraginez kalterik gehien izan duen herria. Pertxetako zubia urak hartu du eta errepideak, etxebizitzak eta behealdeak urez bete dira.
2021/11/29 - 11:13
Cadagua ibaiaren emaria handia da oraindik
Denboralearen okerrena igaro dela dirudien arren, Cadagua ibaiaren emariak handia izaten jarraitzen du eta arazoak sortzen ditu hainbat herritan.
2021/11/06 - 18:22
La Encartada txapel lantegia, ''berriro martxan''
Ia 30 urteren ostean, Balmasedako La Encartada txapel lantegiak ateak ireki ditu, ordu gutxi batzuetan. Makina martxan jarri eta bi txapel egin dituzte. Edo hobe esanda, duela 30 urte lanean zegoen emakume batek egin ditu, Maria Perezek.
2021/11/04 - 17:58
Bi euskal gaztak 'Super Urrea' domina eskuratu dute Munduko Gaztaren jaialdian, Oviedon
Karrantzako TGT gaztandegiko Saroi Unaiak gazta, Eusko Label esnearekin egina, eta Arabako La Leze gaztandegiko Idiazabal gazta izan dira domina horrekin sarituak. 33. World Cheese Awards-en 4.078 gaztak hartu dute parte.
2021/11/02 - 11:03
Bi pertsona ospitaleratu dituzte Balmasedan sute batean kea arnasteagatik
00:35ean piztu da sua Felix de la Torre kaleko etxebizitza-eraikin batean.
2021/08/09 - 15:43
Elkarretaratzea Bilbon, ostiralean Karrantzan izandako lan heriotza salatzeko
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Ehne sindikatuek elkarretaratzea egin dute iragan ostiralean Karrantzan langile baten heriotza salatzeko. Zuhaitz batek jo ondoren hil zen.
2021/08/05 - 21:43
Langile bat hil da Karrantzan, zuhaitz batek zanpatuta, mozketa batean
Montañan auzoan izan da, Bizkaiko udalerri horretan.
2021/08/01 - 18:19
Emakume baserritarrak omendu dituzte igande honetan Gueñesen, azoka berezi batean
Arantzak beti izan ditu abereak etxean. Baina, orain, bere behiak ditu. Eta bera bezala, hamaika dira lehen sektorearen inguruan bizi diren emakumeak. Arantzaren ekimenez egin dira merkatua eta abere erakusketa.
2021/06/28 - 16:11
Renfek tren gehiago izango ditu egunero Karrantzara, Santanderrera eta Madrilera
Karrantzan denbora zeramaten garraio publiko falta salatzen, ezin baitzen joan-etorriko bidaia egunean bertan egin.
2021/06/26 - 17:04
16 orduko ibilaldia Gordexolan, Acambi elkartearen alde
Karmele Isusi emazteak jasotako kimioterapia saio bakoitzeko ordubeteko ibilaldia egitea da Javier Abaurrearen helburua.