Suteak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona ospitaleratu dituzte Balmasedan sute batean kea arnasteagatik

00:35ean piztu da sua Felix de la Torre kaleko etxebizitza-eraikin batean.
Bizkaiko suhiltzaileak Balmasedako sutea izan den tokian.
Bizkaiko suhiltzaileak Balmasedako sutea izan den tokian. Argazkia: @bomberosbizkaia (Twitter)

Gizon bat eta emakume bat ospitaleratu dituzte bart gauean sute batean kea arnasteagatik. Balmasedako etxebizitza-eraikin batean izan da sutea, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sua 00:35ean piztu da Felix de la Torre kaleko etxebiziza-bloke batean. Prebentzioz, eraikina hustu dute, baina bizilagunak handik gutxira itzuli ahal izan dira etxera.

Iturri horien arabera, Bizkaiko suhiltzaileen, Osakidetzaren eta Ertzaintzaren baliabideak bertaratu dira.

Kalteak eragin ditu suteak etxebizitzan. Argazkia: @bomberosbizkaia (Twitter)) Kalteak eragin ditu suteak etxebizitzan. Argazkia: @bomberosbizkaia (Twitter))

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X