Enkarterri
2021/06/19 - 18:30
La Encartada Moda Balmasedako txapel fabrika zaharrera itzuli da
Euskal Herriko eta nazioarteko diseinatzaile eta artista ezagunak biltzen ditu topaketak. 17:00etan hasiko da desfilea, eta gaurkoan, sei euskal egileren bildumak egongo dira ikusgai.
2021/06/14 - 19:03
Pertsona bat hil da bi autok aurrez aurre talka eginda Zallan
Halaber, beste ibilgailuan zihoazen emakume bat eta haren semea zauritu dira istripuan. Biak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
2021/06/05 - 21:24
11 motor-gidari hil dira urtarriletik EAEn, bi larunbat honetan bertan
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun arduradunak ziurtatu du bere Sailak sentsibilizazio kanpainak egingo dituela motorzaleen artean heriotzak murrizteko.
2021/06/05 - 17:05
Trenen maiztasun handiagoa behar dute Karrantzako herritarrek
Karrantzako herritarrek urteak daramatzate garraiobide publiko urriak salatzen. Santanderretik Bilbora doan trenak zerbitzu bakarra ematen du herrian.
2021/05/24 - 14:39
Karrantzarrak: "Bilbora trenez joan gaitezke, baina biharamunera arte ezin itzuli"
Radio Euskadi Enkarterrietako herri horretan izan da tren zerbitzuaren gabeziak ezagutzeko. Alkatearen esanetan, "biztanleria galtzera kondenatuta gaude".
2021/05/22 - 23:13
Familiei elkartasuna adierazteko eta eranzukizun eske ehunka lagun, Zallan
Zaldibar Argitu plataformaren hitzetan, "Zaldibarko zabortegiaren hondamendia ez zen gertatu behar", eta "saihestea posible zen". Horregatik, erantzukizun politikoak "garbitzea" eskatu du.
2021/05/22 - 22:49
Manifestazio batek erantzukizun politikoak "garbitzea" eskatu du berriro Zallan
Zaldibar Argitu plataformak kritikatu duenez, "ez dute inongo gogoeta, erabaki edo norabide aldaketarik egin zaborren kudeaketan".
2021/05/21 - 22:32
PCR proba egingo diete Gueñesen ospatuko den ezkontza bateko gonbidatu guztiei
125 gonbidatu izango dira eta guztiei antigeno eta PCR probak egin zaizkie; gainkostua ezkongaiek ordaindu behar izan dute. Ospakizuna kanpoaldean egingo da, segurtasun neurri guztiekin.
2021/05/21 - 11:21
Zaldibar Argituk eta Eskubide Sozialen Gutunak manifestazioa deitu dute bihar Zallan
Erantzukin politikoak eskatuko dituzte beste behin. Eusko Jaurlaritzak "gai hau gainetik kendu" nahi izatea eta Verter Recycling "errudun bakar" gisa aukeztu nahi izatea deitoratu dute.
2021/05/20 - 23:40
"Ez dugu lorerik eramango zabortegira, Joaquin gugan dago"
Zaldibarren desagertutako langilearen omenezko hileta-elizkizunaren ostean, familiak eskerrak eman dizkie 15 hilabeteko bilaketa-lanetan babesa helarazi dieten guztiei.
2021/05/20 - 23:14
Joaquín Beltranen familiak jasotako babes guztia eskertu du
Joaquinen aldeko hileta erlijiosoaren ostean, elkarretaratzea egin dute herriko plazan, eta familiaren bozeramaileak eskerrak eman dizkie jasotako babes guztiagatik.
2021/05/20 - 22:45
Joaquin Beltrani azken agurra, Zallan
Gorpurik gabe, Zaldibarko zabortegian bilaketa lanak betirako etenda, familia, lagun eta herritarrek omendu dute Joaquin Beltran.
2021/05/18 - 22:53
Maskotentzako hilerria zabalduko dute Galdamesen
Etxeetan familiakotzat maitatuak izaten dira, askotan pertsonak baino gehiago. Hala ere, maskotak hiltzen direnean agur esan eta lurperatzeko lekurik ez dago gurean.
2021/05/15 - 01:09
Joaquin Beltran gogoratuta, ardurak argitzeko eskatu dute Zallako bizilagunek
Zaldibarko zabortegian bilaketa-lanak Beltranen gorpua topatu gabe amaitutzat eman ostean, mobilizazioak izan dira Zallan, Zaldibarren, Ermuan, Eibarren eta Elgetan.
2021/05/14 - 23:04
Egun gogorra Joaquin Beltranen familiarentzat
Hamabost hilabete hauetan Joaquin Beltranen familiak zabortegia ez zigilatzeko aldarrikapena egin du. Azkenean, bere gorpua ez da agertu Zaldibarreko zabortegian eta ez da gehiago bilatuko.
2021/05/14 - 22:55
Zallako bizilagunek babesa agertu diote Joaquin Beltranen familiari
Zallako herriak Joaquin Beltran gogoratu eta familiari babes osoa eman dio elkarretaratze batekin. Zaldibarko zabortegian Beltranen gorpua bilatzeko lanak bukatutzat eman dira gaur.
2021/05/14 - 21:50
Joaquin Beltranen hileta-elizkizuna datorren ostegunean izango da, Zallan
19:00etan egingo dute, Bizkaiko udalerriko San Miguel elizan, bilaketa-lanek huts egin ostean.
2021/05/14 - 16:32
Erantzunkizunak eskatzeko unea iritsi dela uste du Zaldibar Argitu plataformak
Arratsalderako elkarretaratzeak deituta daude Ermua, Elgeta eta Eibarren 19:00tan, Zaldibarren 19:30ean eta Zallan eta Etxebarrian 20:00tan.
2021/04/21 - 16:16
Gaurtik aurrera Karrantzako adinekoek txertoa herrian hartuko dute
Herritarrek Osakidetzari egindako eskaera izan da, eta pozik hartu dute erabakia. Gaur 110 pertsona daude deituta Pfizerren txertoa hartzeko.
2021/04/06 - 23:42
Lore eskaintza Zallan, Joaquin Beltranen omenez
Lore eskaintza egin dute Zallan, Joaquin Beltranen jaioterrian. 14 hilabete bete dira Zaldibarko zabortegiaren ezbeharretik, baina gorpua ez dute oraindik aurkitu.