Erailketak
2023/02/20 - 19:50
Fatima, Santi Cocaren ama: 'Legea aldatu behar dute; hirugarren aldia da pertsona honek ihes egiten duena'
EITBko talde batek Fatima Hacine-Bacha, 2019an Donostian jipoi bat emanda hil zuten adingabearen ama, elkarrizketatu du. Elkarrizketa osoa asteartean, 14:00etan, Gaur Egunen.
2023/02/19 - 00:00
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Bulgarian, kamioi batean 18 migratzaile hilda aurkitu ostean
Bulgariako Fiskaltza atxilotuak hilketagatik ala homizidioagatik inputatu aztertzen ari da, gau osoan kamioia aurkitu zuten lekuan ikerketak egin ostean.
2023/02/17 - 14:04
Santi Cocaren heriotzagatik akusatuetako batek ihes egin du epaiketa hasteko 14 egun falta direnean
"Bilatu eta atxilotzeko agindua" eman da, justiziaren aurrean aldizka aurkezteko betebeharra "betetzeari utzi" diolako; baldintza hori jarri zioten behin-behinean aske uzteko. Cocari 2019ko apirilaren 26an eraso zioten Donostian, eta ospitalean hil zen, bi egun koman eman ondoren.
2023/02/06 - 15:25
47 urteko emakume bat hil du senar ohiak Pontevedran
Ustezko hiltzailea, emakumearen bikotekide ohia, Ourensen atxilotu dute. Krimena hilketa matxista modura ari dira ikertzen.
2023/01/30 - 18:34
Terrorismoagatik espetxeratu dute Algecirasko bi elizatan erasoa egin zuen gizona
Auzitegi Nazionalak helburu terroristak dituzten hilketak eta lesioak egozten dizkio atxilotuari, eta horrek espetxealdi iraunkor berrikusgarria ekar lezake.
2023/01/29 - 18:52
Tyre Nichols hiltzeaz akusatutako bost poliziek otsailean deklaratuko dute epaile baten aurrean
Ikustaldi judizialaren helburua da agenteak fidantzapean aske irten daitezkeen edo atxilotuta jarraitu behar duten zehaztea. Guztiek zazpi zigor karguri egin beharko diete aurre, bigarren mailako erailketarena barne.
2023/01/28 - 10:34
Protestak AEBn, bost poliziak gazte afroamerikar bat hil eta gero
Tyre Nichols jipoitu zuten unearen bideoa argitara eman dute Memphiseko agintariek. Erasoa jasan eta hiru egunera hil zen 29 urteko gaztea ospitale batean. Bost agenteak hilketa delituagatik auzipetu eta kaleratu egin dituzte.
2023/01/25 - 16:46
Duela hilabete hil zuten Lukas Agirreri omenaldia egin diote Donostiako Usandizaga institutuan
Ehunka ikaslek hartu dute parte ekitaldi xumean. Lagunak eta senitartekoak ere bertan izan dira. Bien bitartean, abenduaren 25ean gertatutakoa argitzeko ikerketak irekita jarraitzen du eta ustezko hiltzailea espetxean dago.
2023/01/23 - 09:49
Hilik aurkitu dute Monterey Parken 10 lagunen heriotzaren ustezko egilea
Los Angelesen urte berri txinatarraren ospakizun batean izandako sarraskiaren egilea 72 urteko gizon asiarra zen. Huu Can Tranek bere buruaz beste egin zuen furgoneta barruan poliziak inguratu zuenean.
2023/01/23 - 09:21
Hilda aurkitu dute Monterey Parkeko tiroketaren ustezko egilea
Larunbatean hamar pertsona hil zituen gizonarekin lotuta omen dago Poliziak aurkitu duen furgoneta zuria. Bi bala zulo zituen gidariaren leihoak, eta bolante gainean hilotz zegoen susmagarria.
2023/01/22 - 23:08
Poliziak Monterey Parkeko tiroketa masiboaren ustezko susmagarri bat aurkitu du
Agenteek furgoneta zuri bat aurkitu eta inguratu dute Torrancen (Los Angeles konderrian hori ere). Lekuko batzuek aipatutako ibilgailu susmagarriarekin bat egiten du, eta, Robert Luna komisarioaren arabera, barruan pertsona bat dagoela uste dute.
2023/01/22 - 15:25
Gutxienez 10 hildako eta 10 zauritu Los Angeles ondoko hiri batean izandako tiroketa masiboan
Urte hasiera latza izan dute Los Angelesen bizi diren txinatarrek. Monterrey Parkeko dantza-areto batean euren urte berria ospatzen ari zirela, gizon bat sartu eta tiroka hasi da gure goizaldean.
2023/01/21 - 00:05
Zortzi asteko haur baten gurasoak atxilotu dituzte Hendaian, umetxoa hiltzea egotzita
Baionan ikerketa abiatu dute heriotza dela eta. Gurasoak Hendaian atxilotu eta Baionako komisariara eraman dituzte.
2023/01/16 - 15:42
Atarrabian gizon bat hil zuen erasotzailearen bila dabil Foruzaingoa
Atzo goizeko 07:00ak aldera gertatu zen erasoa Atarrabiako Landazabal industria-gunean, Villaba hotela eta Dali dantzaleku inguruan. Erasotzaileak auto zuri batean alde egin zuen gertaeraren lekutik.
2023/01/15 - 16:33
Gizon bat labankadaz hil dute goizaldean Landazabal industria aldean
40 bat urteko gizon bat hil du goizaldean tokitik ihesi aldegin duen beste gizon batek. Zenbait labankadaz eraso du biktima eta Foruzainak bere bila dabiltza. Inguruetan dagoen hotel batetako langileek eman diote gertatutakoaren abisua udaltzaingoari. Guardia epaileak sekretupean jarri du kasua
2023/01/15 - 14:53
Gizon bat hil dute arma zuriz Atarrabian
Gaur goizean goiz izan da hilketa Landazabal industriagunean, hotel baten ondoan.
2023/01/05 - 21:36
Zortzi kideko familia bat, tartean bost adingabe, tiroz hil dute Utahn
Familia ondo zegoela egiaztatzeko azterketa bat egiten ari zela aurkitu zituen Poliziak biktimak, horretarako eskaera edo abisua jaso ondoren.
2022/12/29 - 20:49
Elkarretaratze jendetsua Hernanin, Lukas Agirre agurtzeko eta familiari babesa adierazteko
Joan den igandean Donostiako Okendo plazan labankadaz hil zuten Lukas Agirre Izko 24 urteko gaztearen bizilagunek elkarretaratzea egin dute Hernanin, familiari elkartasuna adierazteko.
2022/12/29 - 09:30
Lagun eta senideek azken agurra emango diote Lukas Agirreri, gaur arratsaldean, Hernanin
Gudarien plazan egingo dute 24 urteko hernaniarraren omenezko ekitaldia, 18:30etik aurrera.
2022/12/29 - 09:08
San Frantziskon emakume bat hil duen gizona epailearen esku utziko dute gaur
Hilketaren egileak Deustuko ertzain-etxean eman du gaua. Gizonak astearte gauean hil zuen bikotekidea, eta atzo, asteazkena, goizean eman zuen gertatutakoaren berri.