Erailketak
2022/12/25 - 21:25
Bi koadrillen arteko liskarrean erail dute, Donostian, 24 urteko gazte hernaniarra
Eguberri goizaldean Donostiako Okendo plazan hainbat labankada jasota hil da mutila, antza bi koadrilen arteko borroka batean. Hiru lagun daude atxilotuta eta datozen orduetan pasako dira jepailearen aurretik. Ikerketa martxan da eta autopsia egingo diote hildakoaren gorpuari.
2022/12/23 - 22:07
Aurrekari arrazistak dituen gizon batek 3 lagun hil eta 4 zauritu ditu tiroz Parisko kurduen zentro batean
Eraso arrazistak egiteagatik aurrekariak zituen 69 urteko gizon batek hiru pertsona hil ditu Parisen, kultura zentro kurdu baten aurrean. Gainera, beste pertsona bat oso larri dago, eta beste bi herritar zauritu dira, ez hain larri.
2022/12/23 - 19:40
Istilu larriak Parisen, eguerdian kurduen zentro baten kontra egindako erasoaren ondoren
3 lagun hil eta beste 4 zauritu ditu eraso horretan, arma batekin tiro egin duen gizonezko batek. Kartzelatik atera berria zen, duela urte bete, hainbat migratzaileri eraso egiteagatik kartzelaratua izan ondoren.
2022/12/21 - 22:05
Hiru dolu egun Cortesen astelehenean Zaragozan kolpez hila aurkitu zuten emakumearengatik
Herriko 80 urteko emakume bat hil zuen 83 urteko bikotekideak joan den astearten, Zaragozan. Corteseko Udalbatzak bilkura berezia egin du, eta ondoren elkarretaratze isila egin dute hilketa matxista gaitzesteko.
2022/12/21 - 17:24
Emakume nafar bat hil du bikotekideak Zaragozan
Astearte honetan gertatu da Zaragozako etxebizitza batean. Biktima Nafarroako Cortes herrikoa zen. Nafarroako Gobernuak hilketa matxista gaitzetsi du.
2022/12/13 - 15:17
18 urteko kartzela zigorra Zornotzan osaba hiltzeagatik zigortutako gizonarentzat
Epaiketan, akusatuak aitortu zuen bere senideari eraso egin ziola, eta ados agertu zen Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren gertakarien kalifikazioarekin.
2022/11/23 - 12:22
Gutxienez zazpi pertsona hil dituzte Virginiako supermerkatu batean izandako tiroketan
Erasotzailea hildakoen artean dago.
2022/11/22 - 17:48
Donostiako Araba parkeko ustezko hiltzaileak adierazi du ez duela gertatutakoaz ezer gogoratzen
Fiskaltzaren bertsioaren arabera, auzipetua "mendeku" asmoz joan zen parkera, hilabete batzuk lehenago hildakoak akusatuari "liskar" batean eraso ostean.
2022/11/21 - 15:45
Zornotzan osaba kolpeka hiltzeaz akusatutako gizonak onartu du aizkoraz jo zuela
Biktimaren iloba zen 41 urteko gizonarentzat 20 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak erailketa delitua egotzita. Horren arabera, gizonak hainbat aldiz kolpatu zuen osaba aizkora-buruaren atzealdearekin.
2022/11/21 - 15:43
Donostiako Araba parkeko hilketaren epaiketan herri-epaimahaia aukeratu dute gaur
Hilketa orain bi urte gertatu zen, 2020ko urriaren 7an. 37 urteko akusatua Araba parkera heldu zen labana handi bat eskuetan zuela, hainbat lekukok adierazi dutenez eta zuzenean biktimari eraso egin zion.
2022/11/21 - 15:35
Akusatuak osaba aizkoraz jo izana onartu du Boroako hilketaren epaiketan
Damututa dagoela adierazi eta osaba aizkora-buruaren atzealdearekin behin edo bitan kolpatu zuela aitortu du. Akusatuak ukatu egin du, ordea, gertakariari istripu itxura emateko ahalegina egin izana.
2022/11/21 - 10:24
Gutxienez bost hildako eta 18 zauritu Coloradoko LGTBQ klub batean izandako tiroketa batean
Susmagarria, 22 urteko gazte bat, zauritu egin zuten erasoan, eta ospitalean dago, zaintzapean. Joe Bidenek erasoa gaitzetsi du eta "gorrotoa ez onartzeko" deia egin du.
2022/11/20 - 18:29
Gutxienez 5 hildako eta 18 zauritu LGTBIQ klub batean, Koloradon
Erasoa goizaldeko 01:03 aldera gertatu da AEBn (09:03 Euskal Herrian). Poliziak ingurua hesitu du, eta kontuz ibiltzeko eskatu du.
2022/11/20 - 13:09
Gizon batek 14 urteko neska bat bortxatu eta hil du Okzitanian
31 urteko herritar frantziar bat da atxilotua. Nazionalitate espainiarra du biktimak, eta lehenengo bortxatua izan zen, Bordele eta Tolosa artean hilda agertu aurretik.
2022/11/18 - 22:44
Herri-epaimahaiak homizidioagatik erruduntzat jo du Castroko krimenaren egilea
Epaimahaiak senidetasun larrigarria ere onartu du. Fiskaltzak eta akusazioek hilketa delitua eskatzen zuten, eta 15 urtera murriztu dute zigor eskaera.
2022/11/18 - 15:39
Abian da 2020ko maiatzean Zornotzan gertatutako ustezko hilketa argitzeko epaiketa
2020an Zornotzan, Boroako baratze batean iloba batek ustez bere osaba hil zuen kolpeka. Epaiketa gaur hasi da Bizkaiko Lurralde Auzitegian.
2022/11/18 - 08:50
Zinpeko epaimahaia aukeratuta, hasi da Zornotzako hilketaren epaiketa
Akusatuarentzat, 41 urteko gizona eta biktimaren ilobarentzat, 20 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak erailketa delitua egotzita. Horren arabera, gizonak hainbat aldiz kolpatu zuen osaba aizkora-buruaren atzealdearekin.
2022/11/17 - 15:27
Akusatuaren abokatuak estaltze delitua eskatu du Carmen Merino errugabea jotzen ez badute
Estaltze delituagatik 6 hilabete eta 3 urte bitarteko kartzela zigorra ezar liteke. Merinok bete ditu dagoeneko 3 urte kartzelan. Fiskalarentzat argi geratu da akusatuak Carmen Mendoza lagunari edo biktimaren anaiari egotzi nahi izan diela hilketa.
2022/11/16 - 11:47
8 urteko kartzela zigorra Pilar Arbuloren heriotzagatik akusatutako bientzat
75 urteko emakumea Gasteizen hil zen bi gizonek lapurreta egin ostean emandako jipoiaren ondorioz. Herri epaimahaiak ebatzi zuen homizidioa izan zela, ez hilketa.
2022/11/13 - 09:20
Hiru hamarkada bete dira arrazistek Lucrecia Perez hil zutenetik
Lau pertsona, tartean guardia zibil bat, zigortu zituzten gazte dominikarraren hilketa egotzita. Espainiako Estatuan krimen arrazista gisa epaitu zen lehenengo kasua izan zen.