Erlijioa
2020/06/16 - 22:05
Cañizares: ''Abortatutako fetuen zelulak erabiltzen ari dira, COVID-19aren txertorako''
"Abiste oso mingarria dugu aurrean: txertoetako bat abortatutako fetuen zelulak erabiliz egiten ari direla, eta hori gizakiaren aurka joatea da, mespretxatzea", esan zuen Valentziako artzapezpikuak.
2020/06/10 - 12:33
Ellacuria: justizia edo gutxienez erreparazioa bilatzen da, 30 urte geroago
Madrilgo Auzitegi Nazionalean duela 31 urte El Salvadorren izandako Ignacio Ellacuria jesuitaren hilketagatik akusatutakoen aurkako epaiketa hasi da.
2020/05/31 - 16:33
Hilobi Santuak ateak ireki ditu berriro
Jesusen Hilobiaren zaindaria da Salvador 28 urteko frantziskotarra, eta berarekin izan gara azken bi hilabeteko konfinamendua nola bizi duen jakiteko.
2020/04/12 - 15:53
Koronabirusak erromesik gabe utzi du Jersusalem
Aste Santuko egunik garrantzitsuena da berpizkunde igandea katolikoentzat, baina Jesusen berpiztea erlijioso talde txiki batek baino ezin izan du jarraitu Hilobi Santuan.
2020/03/22 - 16:03
Mezak telebistaz zein irraitiz jarraitu daiteke; hori bai, elizan, apaiza soilik
Musulmanak ere ezin dira ostiralero meskitara joan, meskitak ere itxita daudelako, baina egunero 5 aldiz otoitz egiteko ohitura dute.
2020/02/29 - 15:23
Willy Toledo absolbitu dute, Jainkoa eta Ama Birjina iraintzeagatik epaitu ondoren
Abokatu Kristauen Elkarteak aktorea salatu zuen, sentimendu katolikoen aurkako delitua egotzita. Katolikoak iraintzeko asmorik ez zuela azaldu zuen Toledok epaiketan, kritika politikoa egitea baizik.
2020/01/18 - 16:03
"Baztertutako" sexu abusuen biktima nafarrek protesta egin dute Elizaren aurrean
Biktimek Iruñeko Artzapezkikutzaren ateen aurrean esan dutenez, "ez dira bekatuak, justiziak onartu eta jazarri nahi ez dituen delitu larriak baizik".
2019/12/15 - 13:49
Munillaren lana 'integrismotik gertu' dagoela salatu du Gipuzkoako Kristauak taldeak
"Eliza barruko batasuna desegitea" egotzi dio hainbat apaizek eta laikok osatutako talde batek Donostiako gotzainari.
2019/11/24 - 14:47
Gipuzkoako 300 laikok Munilla gotzaina gaitzesten duen artikulu bat sinatu dute
Testuan, sinatzaileek zalantzan jartzen dute apezpikuak gaitasuna izatea "oraingo erronkei", erantzun "zentzuzko eta ebanjelikoa emanez, egungo andre-gizonek ulertzeko moduan heltzeko".
2019/11/16 - 22:35
Elizak 100.000 ondasun immatrikulatu ditu Espainian, koordinakunde baten arabera
Zerrenda osoa argitaratzeko eta ondasun publikoak babesteko eskatu dio Reuperando koordinakundeak Gobernu zentralari.
2019/10/27 - 15:30
Zelibatoaren derrigortasuna, ezbaian
Amazoniako Sinodoak eztabaida ireki du berriz. Datu ofiialik egon ez arren, Espainian 7.000 apaiz inguruk utzi dutela kleroa uste da ezkondu ahal izateko. Jose Maria Lorenzo horietako bat da.
2019/10/19 - 15:42
Alejandro Labaka misiolariak Amazonian egindako lana omendu dute erakusketa batean
Gipuzkoako Beizama herrikoa izatez, Labaka aitzindaria izan zen Amazoniaren eta bertako tribuen defentsan.
2019/10/08 - 15:48
Estrasburgok Espainiaren aurkako kereila onartu du Azconaren erakusketaren kariaz
Arte erakusketa batean, Abel Azcona nafar artistak ‘pederastia’ hitza idatzi zuen ostia sagaratuekin.
2019/09/07 - 19:34
330 urte bete ditu Baionako hilerri juduak
Baionako hilerri judua Europako bigarren handiena da. Ezezaguna da gehienentzat eta 330 urte bete berri ditu.
2019/09/05 - 16:04
Etchegaray kardinalaren hil kapera arratsaldean zabalduko dute
Joan Paulo II.a aita santuaren hurbileko gizona izan zen ezpeletarra eta bere izena ere zabaldu zen aita santurako hautagai izateko.
2019/08/15 - 10:47
Bizkaiak eta Bilbok Begoñako Andre Maria omendu dute
Erromes asko eta asko gauean joan dira, oinez, Bizkaiko Andre Mariaren ospakizun oro Begoñako Andre Mariarekin lotzen duen tradizioa errespetatuz.
2019/07/07 - 14:26
Meskitetan euskara eta gaztelania erabiltzeko ekimena bultzatuko du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bi hizkuntza ofizialak bultzatzeko plana martxan jarriko du Euskadiko meskitetan. ADOS Aholku Batzordearen bitartez, proiektuaren lehen ekintza hiru meskitatan egingo dute.
2019/06/25 - 16:38
Kultu lekuen eta erlijio aniztasunaren lege proiektua onartu du Jaurlaritzak
Erlijio aniztasuna bermatzeko eta sinesmen guztiek otoitzerako eta ospakizunetarako areto eta lekuak izateko neurriak zehaztu ditu Gobernu Kontseiluak.
2019/05/20 - 08:56
Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko bilkura deitu du arratsalderako Udalak
Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.
2019/05/19 - 21:01
Eliza batzuk itxi behar izan dituzte EAEn, apaiz faltagatik
Euskal eliza hausnarketa eta aldaketa garaian dago. Hainbat errokari egin behar diote aurre. Besteak beste, gazteak erakartzeko modua bilatu behar dute.