Erlijioa
2024/06/26 - 18:53
Pia Unioneko apaizek Beloradoko komentua utzi dute, baina mojek bertan jarraitzen dute
Zenobioaren barruan komunitatea osatzen duten hamabost erlijiosoak, horietatik hamar eskumikatuak, langileak eta senideetako batzuk daude.
2024/06/17 - 17:04
Gutxienez 14 pertsona hil dira intsolazioagatik Mekarako erromesaldian
Hildakoak Jordaniako herritarrak dira. Agintariek jakitera eman dutenez beste 17 pertsona ere desagertuta daude. Azken egunetan termometroak 45 eta 48 gradu artera iritsi dira Mekan.
2024/06/14 - 19:04
Aita santuak, G7ari: "Makina bakar batek ere ez luke inoiz erabaki behar gizaki bat hiltzea"
Adimen artifiziala (IA) gerra industrian aplikatzearen hondamendiaz ohartarazi du eta "arma autonomo hilgarriak" debekatzea eskatu du. Aita santuaren hitzetan, IA "liluragarria eta izugarria" da aldi berean.
2024/06/13 - 21:05
Emakume laikoak, kristau ospakizunen buru Euskadiko hainbat herritan
Gero eta ohikoagoa da emakumeak aritzea ospakizun horiek gidatzen. Oraindik harridura sortzen duen arren, gure herri eta auzoetan zabalduta dagoen errealitatea da. Beraiengana hurbildu nahi izan dugu gaurkoan.
2024/05/29 - 18:54
Eliza katolikoak erabateko boterea eman dio Icetari, Belorado, Urduña eta Derioko monasterioak kudeatzeko
Burgoseko artzapezpikuak Pablo de Rojas eskomikatutako gotzain faltsuari eta Jose Ceacero Pia Union Sancti Pauli Apostoli delakoaren bozeramaileari Beloradoko komentua uzteko eskatu die. Ceacerok esan duenez, "Artzapezpikutza egiten ari dena legez kanpokoa da".
2024/05/28 - 19:03
Aita santuak barkamena eskatu du eta ez zuela iraintzeko edo hitz homofoboak adierazteko asmorik dio
"Askotan pazientzia galtzen dugu, baita nik ere. Barkamena eskatzen dut atzoko eredu txarragatik", adierazi zuen Frantziskok jauregi apostolikoko leihotik angelusa otoitz egin baino lehen.
2024/05/28 - 00:41
Frantzisko aita santua: "Apaiztegi batzuetan giro marikoi handiegia dagoela uste dut"
Aita santuak italierazko 'frocciagine' (marikoia) hitza erabili zuen maiatzaren 20an Italiako apezpikuekin izandako bileran, eta duela egun pare bat argitaratu zen Dagospia webgunean.
2024/05/16 - 13:42
Gasteizko moja klaratarrek epaitegietara joko dute Urduñako monasterioaren salmenta baliogabetzeko
Auzitegietan demanda aurkeztuko dute, uste dutelako Beloradoko klaratarrak ezin direla Eliza katolikoaren jabetzekin gelditu "sekta" batera joan direlako.
2024/05/16 - 00:11
Luis Santamaria teologoa sekta katolikoen ikertzailea da eta argi du mojak engainatu egin dituztela
Luis Santamaria sekta katolikoen ikertzailea da, eta argi du mojak engainatu egin dituztela. Bere esanetan, gertatutakoaren atzean interes ekonomikoak daude, Sor Isabel abadesak "boterean betikotzeko" gainerako mojak engainatuta dituelako.
2024/05/15 - 12:24
Gasteizko Elizbarrutiak dio Beloradoko abadesak "mojak engainatzen dituela botereari eusteko"
Elizbarruti horretako bikarioak azaldu duenez, Beloradoko eta Urduñako klaratarrek ez dute Derioko komentua saltzeko prozedura tasatua jarraitu eta gai horren guztiaren atzean "interes ekonomikoak eta botere-interesak baino ez daude".
2024/05/15 - 00:47
Mojetako batek alde egin du komentutik, ez baitago ados De Rojasen jurisdikzioarekin
Pablo de Rojas Sanchez-Francok, Pia Union Sancti Pauli Apostoli delakoaren sortzaileak, Beloradoko (Burgos) eta Urduñako Klaratarren komunitatea bere jurisdikziopean egotea onartu du, baina mojetako batek alde egin du komentutik, ez baitago ados De Rojasen jurisdikzioarekin.
2024/05/14 - 23:19
Eliza Katolikoak kanporatutako gotzainak Klaratarrak babestea onartu du
Oraingoz, Artzapezpikutzak ez du mojen eskumikatzeari ekiteko asmorik, egoera iraultzeko lanean ari dela adierazi baitu.
2024/05/13 - 19:31
Urduñako eta Beloradoko moja klaratarrek "jazarpena" salatu eta Erromako Eliza utzi dute
Mojek salatu dutenez, Derion hutsik dagoen komentu bat saldu eta Urduñako Monasterioaren erosketari aurre egin ahal izateko eskaera "blokeatzeko" erabakia hartu du Erromak. Gasteizko Apezpikutzak eta Burgosko Artzapezpikutzak akusazioak errefusatu dituzte.
2024/04/10 - 15:43
Euskadiko musulmanek Ramadanaren amaiera ospatu dute
Ehunka lagun bildu dira hainbat tokitan Ramadanaren hilabetearen amaiera ospatzeko, tartean Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arena eta Tuterako Santa Kiteria futbol-zelaia.
2024/04/06 - 11:31
Milaka musulman izan dira Mekako Meskita Handian, Ramadanaren azken ostiraleko otoitzean
Ramadana amaitutakoan, Id al-Fitr jaia izango da, mundu osoko musulman guztientzat hilabeteko baraualdiaren amaiera ospatzeko jaialdia.
2024/03/31 - 14:31
Aita santuak Pazko igandeko meza zuzendu eta ''urbi eta orbi'' bedeinkapena eman du
Osasun arazoak tarteko, aita santua ez zen egon ostiraleko ekitaldietan; larunbatekoetan, berriz, bai, eta baita igande honetan Aste Santuko ekitaldiei amaiera eman dien Pazko igandeko mezan ere. Gazan laguntza sartzen uzteko eta bahitutakoak aske uzteko eskatu du Frantziskok bere mezuan.
2024/03/30 - 20:56
Frantzisko aita santuak gidatu du Larunbat Santuko pazko-gaubeila
Osasun arrazoiengatik Ostiral Santuko gurutze-bidea gidatu ezinik geratu ostean, aita santuak zuzendu du Larunbat Santuko pazko-gaubeila Done Petri basilikan. Biharamunean, Berpizkunde igandeko meza zuzenduko du, eta basilikako balkoi nagusitik emango du 'urbi et orbi' bedeinkapena.
2024/03/30 - 10:09
Aita santuak ez du Ostiral Santuko gurutze-bidea zuzendu ''osasuna zaindu'' ahal izateko
Dena dela, Larunbat Santuko pazko-gaubeilan eta Berpizkunde eguneko mezan egotea espero da. Frantziskok (87 urte) arnasa hartzeko arazoak ditu aspaldian.
2024/03/24 - 18:39
Astotxoaren prozesioak Aste Santuko ospakizunak abiatu ditu Bilbon
"Haurren prozesioa" bezala ezaguna da, eta Albia Lorategietan dagoen San Bizente elizatik atera da. 900 kofrade inguru atera dira prozesioan, korneta eta danbor hotsak lagun.
2024/03/11 - 11:15
Gazan ere ekin diote Ramadanari, su-etenik gabe eta "muturreko gosearekin"
Israelen erasoaldiak ez du etenik, eta Hamas bahituak trukatzeko negoziaketari berrekiteko prest agertu da, baina Israelek behin betiko su-etena hitzemanez gero.