Ermua
2020/02/21 - 12:23
Osasun Sailak prebentzio neurriak ezarri ditu berriro Ermuko San Lorentzo auzoan
Osasun sailburuordeak zehaztu duenez, etxea ez egurasteko eta aire librean kirola ez egiteko gomendioa Ermuko auzo horretan bakarrik egongo da indarrean, eta betiere sutea piztuta dagoen artean.
2020/02/21 - 10:04
Sua berriro piztu da Zaldibarko zabortegian
08:00etan hasi dira zabortegiaren goiko aldean bart berpiztutako sua itzaltzeko lanean. "Sua txikia da", eta goizean zehar itzaltzea espero dute.
2020/02/21 - 09:52
Makinak lanean hasi dira Zaldibarko zabortegiko sutea itzaltzeko lanetan
Makina astunak goizeko 08:00tan lanean hasi dira bart Zaldibarko zabortegian berpiztu den sua itzaltzen saiatzeko.
2020/02/21 - 09:14
Sua berriro piztu da Zaldibarko zabortegiaren goiko aldean
Prebentzio-neurri gisa, suhiltzaile talde bat bertaratu da sua itzaltzeko eta foku berri hori kontrolatzen saiatzeko.
2020/02/20 - 21:42
ETBk aukera izan du Zaldibarko zabortegiaren barruan sartzeko
Bi aste igaro dira luizia izan zenetik eta, lehendabiziko aldiz, ETBko lan talde batek aukera izan du barruan sartzeko eta zero gunera hurbiltzeko.
2020/02/20 - 21:35
Airearen kutsaduragatik ezarritako prebentzio neurriak kendu ditu Osakidetzak
Zabortegiko sutea itzaltzea lortu zutelako eta dioxina eta furano kopuruak behera egin duela egiaztatu ostean hartu dute erabakia.
2020/02/20 - 15:13
Semaforoak jarri dituzte, arrisku kasuan AP-8 autobidea eta Ermuko saihesbidea mozteko
Lau semaforo jarri dituzte, bi AP-8an eta beste bi Ermuko saihesbidean, behar izanez gero, trafikoa mozteko.
2020/02/20 - 14:25
Zaldibarko zabortegian luizi gehiago izateko arriskurik ez dagoela uste dute adituek
Luizia gertatu zenetik gaur arte, "logikoak diren berregokitze txikiak" baino ez dira jazo toki jakin batzuetan.
2020/02/19 - 21:28
Zaldibarko hondakinak nora bideratu aztertzen ari da Jaurlaritza
Inguruko erkidegoekin ere kontaktuan jarri dira zaborrak beste leku batzuetara bideratzeko, Euskadin dena jasotzeko lekurik ez dagoelako.
2020/02/19 - 21:17
Jaurlaritzaren azalpenek ez dituzte eibartarren kezkak eta beldurrak urrundu
Leporaino bete dute eibartarrek Coliseo antzokia teknikarien argibideak entzuteko. Egonezina handia da herritarren artean.
2020/02/19 - 21:12
Hondakin industrialak Zubietako erraustegira eramatea aztertuko du GHK-k
Zaldibarko zabortegiko lur-jausiaren ondotik eta Mutiloakoa laster itxiko dutela kontuan hartuta, arriskutsuak ez diren hondakin industrialak Bergarako zabortegira eraman beharko dituzte nahitaez.
2020/02/19 - 19:37
Hondakin industrialak beste erkidego batzuetara eraman nahi ditu Eusko Jaurlaritzak
Elena Moreno Ingurumen sailburuordeak aitortu du Euskal Autonomia Erkidegoak ez duela ahalmenik zabor guztia bere gain hartzeko. Hortaz, premiazkotzat jo du irtenbidea datozen egunetan ematea.
2020/02/19 - 15:08
Elgetako bizilagunak arduratuta daude Zaldibarko zabortegiak sortutako kutsadurarekin
Krisi mahaira joateko deialdi ofiziala jaso nahi du Elgetako alkateak, gai-zerrenda eta beharrezko dokumentazioarekin.
2020/02/19 - 13:38
Zaldibarren desagertutako bi langileak egon daitezkeen inguruan bila ari dira
Lanak zabortegira sartzeko errepidetik gertu egiten ari dira, baskula zegoen tokian. Izan ere, luizia izan zen unean langileak bertan zeudela adierazi dute lekukoek.
2020/02/19 - 11:09
''Akatsak badaude, konponduko ditugu, baina erantzukizuna enpresarena da''
Gainera, Josu Erkorekak esan du "oposizioaren inplikazio handiagoa" faltan bota dutela Zaldibarko "erronkari" erantzun bateratua emateko.
2020/02/19 - 10:23
Bi langileak egon litezken gunean lanean hasi dira makinak
Zabortegiko baskulatik gertu hasi dira langileetako baten bila. Luiziaren goikaldean ere ari dira lanean bigarren langilearen bila.
2020/02/19 - 00:42
Koordinazio batzordetik kanpo utzi dutela kritikatu du Elgetako alkateak
Batzorde horretan Zaldibar, Ermua eta Eibarko alkateek hartzen dute parte, baina Elgetakoak ez, udalerri hori ere zabortegiaren ondoan egon arren.
2020/02/18 - 22:18
Inauterietako jarduerak bertan behera utzi dituzte Ermuan eta Eibarren
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren gomendioei jarraituta erabaki dute hori Udalek. Ostegun honetan zehaztuko dute zer egin ondorengo egunekin.
2020/02/18 - 21:27
Dagoeneko ez dago ke jariorik Zaldibarreko zabortegian
Astearte goizean sutearen fronte handienak itzali ahal izan dituzte.
2020/02/18 - 21:14
Zaldibarko krisia politikoki erabili nahi izana kritikatu du Pastorrek
Alarma sortzea leporatu die oposizioko alderdiei. PSE-EEko kideak salatu du herritarren kezka “arrazoituak” areagotu egin dizkietela interes “ezkutuak” dituztenek.