Errefuxiatuak
2023/05/04 - 13:16
Errekorrak hautsi ditu Zaporeak elkarteak 2.000 otordu banatuz
Elkarteak egunean 1.700 bazkari inguru eman ohi ditu, baina kopuruak gora egin du asteazkenean, errekorrak hautsiz. Zaporeak elkartearen sortzailea harro eta triste agertu da aldi berean.
2023/04/30 - 13:43
Afrikako GKE baten arabera, 100.000 sudandarrek ihes egin dute herrialdeko iparraldera gatazka hasi zenetik
Joan den apirilaren 15etik, Armadaren eta RSFen arteko borrokak hasi zirenetik, Afrikako herrialdeak pairatzen duen biztanleriaren exodoa nabarmen areagotu da aste honetan.
2023/04/22 - 17:43
Gerrara ez joateko Errusiatik ihes egin duten bi lagunekin hitz egin du EITBk Alemanian
Errusiako herritarren asilo eskaerak asko ugaritu dira aurtengo lehen hiru hilabeteetan Alemanian, gehienak gizonezkoak dira, Putinek agindutako erreklutamendu militarretik ihes egin dutenak. Ane Irazabalek bi desertore errusiarrekin hitz egiteko aukera izan du.
2023/04/21 - 13:28
RSFko paramilitarrek hiru eguneko su etena iragarri dute Sudanen, ramadanaren amaierarekin bat eginda
NBEk eta nazioarteko beste erakunde batzuek eskatu zuten menia. MOEren arabera, gutxienez 330 pertsona hil eta 3.200 zauritu dira azken egunetan izandako istiluetan. Milaka pertsonak ihes egin dute herrialdetik; Txadera, adibidez, 20.000 heldu dira.
2023/03/10 - 22:00
Macronek eta Sunakek elkarlana areagotzea adostu dute, Mantxako kanaleko ontzi txikiak gelditzeko
Eliseo jauregian hartu du aurrenekoz Macron presidenteak Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroa, eta adiskidetasun keinuak izan dituen bilkura horrekin, azken urteetako tentsio diplomatikoen amaiera irudikatu dute.
2023/03/06 - 10:43
Sugarrek rohingya errefuxiatu gune bat suntsitu dute Bangladeshen eta 12.000 pertsona desplazatu dituzte
Milaka rohingya errefuxiatu babeslekurik gabe geratu dira Cox's Bazaar kanpamentu handian piztutako sute handiaren ondorioz. Bertan bizi dira Birmaniako Armadatik ihesi Bangladeshera joan ziren ia milioi bat pertsona.
2023/03/04 - 20:03
Otsailaren 6ko lurrikarak kaltetutako hamar errefuxiatu siriar hartuko ditu Arabak
Arabakoekin batera, guztira 89 errefuxiatu birkokatuko dira Espainiako Estatu osoan.
2023/02/27 - 21:41
Asilo eskatzaileen arreta bere gain hartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Migrazio Ministerioari
Astelehen honetan egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak "ezinbestekotzat" jo du lankidetza eta kogobernantza eredu bat bultzatzea.
2023/02/24 - 16:05
Ukrainatik ihesi, bake lekua topatu dute Oñatin Yulak eta bere familiak
Pake Leku izeneko tabernaren ardura du Yula Krekotenek. Haren amak Taniak eta herrikide Yanak ere bertan egiten dute lana.
2023/02/24 - 15:48
ACNURen esanetan 8 milioi errefuxiatu baino gehiago sortu ditu Ukrainako gatazkak
Gehienak ekialdetik irten ziren, Errusia aldera. Europar Batasunean Poloniak eta Alemaniak hartu dituzte pertsona gehien.
2023/02/24 - 12:53
Urkullu lehendakariak Errusiaren inbasioaren gaitzespena berretsi du
Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko jarraipen-mahaiak gaur goizean egindako bileraren ondoren, Euskadiren eta Ukrainaren arteko elkartasuna aitortzeko ekitaldi bat egin da Lehendakaritzan.
2023/02/24 - 12:05
EAEko 1.500 familiak Ukrainako errefuxiatuak hartu dituzte gerrako lehen urtebete honetan
Familiok 3.500 ukrainar ingururi egin diete harrera. Eusko Jaurlaritzak eman ditu datuak, EAEk 12 hilabeteotan erakutsitako elkartasuna zenbakitan jarrita.
2023/02/24 - 10:50
Lide Amilibia: "Elkarlan sendoa izan dugu eta uste dut erantzun egokia ematen asmatu dugula"
Gizarte Politiketarako sailburuordeak Ukrainatik EAEra etorritako errefuxiatuei eman zaien arretaren inguruan hitz egin du Euskadi Irratian. "Hasierako ezjakintasunetik" abiatuta, erakundeen eta eragileen "elkarlan sendoari esker" egoera larriari irtenbidea eman zaiola uste du.
2023/02/24 - 10:35
Lide Amilibia: ''Elkarlan sendoa izan dugu eta uste dut erantzun egokia ematen asmatu dugula''
Gizarte Politiketarako sailburuordeak Ukrainatik EAEra etorritako errefuxiatuei eman zaien arretaren inguruan hitz egin du Euskadi Irratian. "Hasierako ezjakintasunetik" abiatuta, erakundeen eta eragileen "elkarlan sendoari esker" egoera larriari irtebidea eman zaiola uste du.
2023/02/24 - 08:46
Albiste izango dira: Ukrainako gerrak urtebete, EITB zuzenean Kievetik eta errefuxiatuei harrera Gasteizen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/23 - 15:28
Ukrainako gerra hasi zenetik ia 1.000 haur iritsi dira Euskadira
UNICEFek emandako datuen arabera Ukrainan 7 milioi eta erdi ume daude arrisku bizian. Herrialdetik ihes egin dutenen artean ere umeak eta nerabeak dira gehiengo. Erbesteratzearen zama eramateaz gain gerra egoera bizi izanak utzitako zauri emozionalekin heltzen dira helmugara.
2023/02/22 - 15:39
Svetlana Vinogradenkok eta Gloria Vishnevetskak 8 seme-alabekin ihes egin zuten Ukrainatik iazko martxoan
Duela 11 hilabete heldu ziren Euskadira eta inoiz ez zuten pentsatu herbesteratzea hain luzea izango zenik. Bi emakume hauek euren alabekin Euskadiko boluntario batzuk utzitako etxeetan bizi dira. Esker oneko hitzak baino ez dituzte beraientzat.
2023/02/21 - 15:59
Yulia eta Alina ahizpek urtebete daramate Muruetan bizitzen euren seme-alabekin
Ramonek bere etxean hartu zituen gerra hasi eta gutxira. Gazteek online jasotzen dituzte klaseak Ukrainatik eta bi ahizpek online egiten dute lana. Handik iristen diren irudiek asko hunkitzen dituzte.
2023/02/21 - 08:00
Euskadira etorri diren errefuxiatu ukrainarren erradiografia: 4.000k eskatu dute babesa gerra hasi zenetik
Errusiaren inbasiotik ihesi EAEra heldu diren pertsonen erradiografia.
2023/02/20 - 14:07
Gasteizko harrera zentroaren inguruko lantaldea osatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak espero du EAJk eta PSE-EEk lortutako akordioak gai hori "hauteskunde polemiketatik kanpo" uztea.