Errefuxiatuak
2022/10/01 - 21:19
Migratzaileen eskubideen aldeko protesta eraman du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Bruselara
Irunetik atera dira, eta Europako Parlamentuaren aurrean manifestatu larunbat honetan, Bruselan, Europan bizi eta lan egiten duten migratzaile guztien erregularizazioa aldarrikatzeko.
2022/09/26 - 15:08
Abiatu da Irundik Bruselara errefuxiatuen eskubideen aldeko martxa
Urriaren 1ean elkartuko dira Bruselan migratzaileen eskubideen aldeko 130 elkarte. Mobilizazioa egingo dute Parlamentuaren aurrean, mugetako gehiegikerien aurkako eta migratzaileen eskubide administratiboen aldeko ekimena izango da.
2022/09/20 - 16:27
Aita Marik Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria jaso du
Epaimahaiak Giza Eskubideen alde egindako borrokagatik eta "bizitzak salbatzeko eta bakea eta justizia sustatzeko" egindako lanagatik aukeratu du aho batez.

2022/08/27 - 09:28
'Marea Horia' gaur bueltatuko da Plentziako eta Gorlizko hondartzetara
Ekitaldi honekin Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen helburuak dira mundu osoan milioika pertsonak bizi duten errealitate agerian jartzea eta gobernuei eta erakundeei nazioarteko itunetan jasotako giza eskubideak errespetatuko dituen migrazio- eta harrera-politikak har ditzaten eskatzea.

2022/08/23 - 11:58
Jonan Fernandez: "Ukrainatik lekualdatutako pertsonekin egindako lanaren balantzea ona da"
Trantsizio sozialeko eta 2030 Agendako idazkari nagusiak azpimarratu du erakundeen eta eragile sozialen arteko lankidetza. Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, halaber, ukrainar senideen eta lagunen etxeetan dauden errefuxiatuen egoeraz mintzatu da.

2022/08/23 - 10:41
Ukrainatik lekualdatutako 3.587 lagunek eskatu dute nazioarteko aldi baterako babesa EAEn, gerran zehar
Nafarroan, 1.435ek lortu dute. Ukrainatik lekualdatutako 878 pertsonak jaso dute arreta Eusko Jaurlaritzaren hasierako harrera- eta orientazio-zerbitzuan. Asteazkenean, abuztuak 24, sei hilabete beteko dira Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik.
2022/08/18 - 18:42
Greziako Polizia Atenasko kanpamentu batean sartu da errefuxiatuak kanporatzeko
Tokiko hedabideen arabera, ehunka migratzaile zeuden bertan, eta horietatik 30 pertsona baino ez dira lekualdatu euren kabuz. Errefuxiatuek ez dute mugitu nahi, besteak beste, ez dutelako bigarren deserrotzerik nahi.

2022/08/14 - 19:05
Talibanengandik ihes egin behar izan zuen Jatere Dadfar afganiarrak, bere 13 hilabeteko alabarekin
Emakumeen eskubideen alde borrokatzeagatik zuten jomugan talibanek. Emakumeen egoerak okerrera egin du talibanek agintean daramaten urte honetan. Bilbon bizi da orain.