Errege Etxe
2020/08/05 - 19:05
Moncloak eta Erregearen Etxeak ez dute argitu non dagoen Juan Carlos Borboikoa
Komunikabide gehienek diotenez, Juan Carlos Borboikoa Dominikar Errepublikan dago, Pepe Fanjul enpresari aberatsaren luxuzko urbanizazio batean.
2020/08/05 - 18:48
Monarkiaren aurkako protestak, Hego Euskal Herrian
“Monarkia kanpora” lelopean bildu dira errepublikaren banderak eta ikurriñak nagusi. EH Bilduk, Ahal duguk, eta Ezker Anitzak babestu dute deialdia, baita ELA eta LAB sindikatuek ere.
2020/08/05 - 17:03
Auzitegi Gorenak uko egin dio errege emerituaren aurka kautelazko neurriak hartzeari
Gorenak baztertu egin du Omniumek eskatutako neurriak hartzea, Juan Carlos Borboikoa ikertua ez dagoelako.
2020/08/05 - 15:14
Carmen Calvo: "Errege emerituak ez dio ezeri ihes egiten, ez du inongo kausarik"
Juan Carlos I.a Espainiatik ateratzea erakundearentzat eta Felipe VI.arentzat "gauza ona" dela esan du Espainiako presidenteordeak.
2020/08/05 - 13:49
Juan Carlos Erregea Unibertsitateak ez du zentroaren izena aldatzeko asmorik
Ikasleen batzar batek hasitako sinadura bilketak babes handia lortu du azken orduetan, errege emerituak Espainiatik alde egitea erabaki duela jakin ostean.
2020/08/04 - 19:19
Sanchezek dio ez dakiela non dagoen Juan Carlos I.a
Espainiako Gobernuko presidenteak defendatu egin du Errege Etxearen erantzuna "egokia" izan dela.
2020/08/04 - 16:35
Monarkia arriskuan al dago?
Espainiako Kongresuan ez dago gehiengo nahikorik Estatuaren erreforma politikoa egiteko. Baina, Erakundearen irudia oso ahulduta dagoela uste dute adituek.
2020/08/04 - 16:32
Perez Royo:'Errege emeritua Espainiatik kanpora joan izana ez da oztopoa ikerketentzat'
Adituek uste dute Errege emeritua Espainiatik kanpora joan izana ez dela oztopoa hasitako ikerketentzat. Ikerketek aurrera egiten badute epaileak bideokonferentziaz deituko duela diote adituek.
2020/08/04 - 16:25
Errege emeritua Dominikar Errepublikan dagoela diote zenbait komunikabideek
Juan Carlos erregea Dominikar Errepublikako hiriburuan, Santo Domingon, egongo litzateke, bere semeari, Felipe VI.ari, bere bizilekua Espainiatik kanpora eramateko erabakia jakinarazi ondoren.
2020/08/04 - 13:12
Juan Carlos I.a Dominikar Errepublikan dagoela adierazi dute hainbat hedabidek
Hedabide berberek, gainera, irailean Espainiako lurretara itzul daitekeela adierazi dute.
2020/08/04 - 11:15
Juan Carlos I.ak Errege Familiako kide izaten jarraitzen du, errege izaerarekin
Errege emerituak forupekoa izaten jarraitzen du, eta, beraz, Auzitegi Gorenak 2014ko ekainean abdikatu ondoren egindako delituengatik baino ezin izango luke epaitu.
2020/08/04 - 11:12
Alderdiak kritiko agertu dira Juan Carlos I.ak hartutako erabakiarekin
Alderdi politikoek haien iritzia eman dute, Juan Carlos I.ak paradisu fiskaletan deklaratu gabeko dirutzak dituela publiko egin eta gero Espainia uztea erabaki ondoren.
2020/08/04 - 10:26
Genevako fiskalaren ikerketek krisia azkartu zioten errege emerituari
Yves Bertossa Genevako lehen fiskala duela bi urtetik ari da harekin eta Corinna Larsen bere lagun ohiarekin lotutako hainbat milioiko dohaintzak ikertzen.
2020/08/03 - 20:57
Juan Carlos I.a erbesteratu egin da
Paradisu fiskaletan deklaratu gabeko dirutzak dituela publiko egin eta gero erabaki du estatuburu ohiak Espainia uztea.
2020/07/31 - 13:30
Martxoak 8 Etorbideak Juan Carlos I Etorbidea ordezkatu du
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak azaldu duenez, hiri libreago eta berdinzaleago bat eraikitzen lanean aritu diren emakume guztiei eskaini nahi izan da aldaketa.
2020/07/27 - 23:08
Corinna Larsen inputatu eta irailean deklaratzera deitu du Villarejo auziko epaileak
Corinna ez ezik, Jose Villarejo komisario ohia, haren bazkide Rafael Redondo eta Juan Villalonga Telefonicako presidente ohia ere deitu ditu deklaratzera.
2020/07/17 - 23:02
Espainiako erregea eta erregina Euskal Autonomia Erkidegora etorri dira
Goizean Bilbon eta arratsaldean Gasteizen egon dira Felipe eta Letizia.
2020/06/16 - 09:50
Kongresuko legelariak Juan Carlos I.a ikertzearen aurka agertu dira
Haren bortxaezintasunak babesten dituen gaiak direla esan dute, abdikatu ostekoak izan arren, estatuburua zen garaitik eratorritakoak baitira.
2020/06/09 - 20:48
EAJk eta EH Bilduk Errege Etxea ikertzeko batzorde bat eskatuko dute berriz
Bi alderdiok Espainiako Errege Etxeko kideek ustez egindako ilegalkeriak aztertzea babestuko dute Espainiako Kongresuan, ERC, Junts, Más País, CUP, BNG eta Compromisekin batera.
2020/06/08 - 22:29
Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Juan Carlos I.a ikertuko du
Fiskaltzak ikertuko du dirua zuritu eta ogasun publikoaren kontrako delitu zantzuak ikusi ostean. Mekarako Abiadura Handiko Trenaren adjudikazioan komisioren bat kobratu zuen ikertuko dute.