Errege Etxe
2020/06/08 - 13:55
Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Juan Carlos I.a ikertuko du
Gorenak bere gain hartzea erabaki du Medina eta Meka hiriak lotzen dituen basamortuko AVEaren eraikuntzari buruzko ikerketa.
2020/06/08 - 13:21
Corinna Larsenek Errege Etxearen mehatxuak eta bere aurkako kanpaina salatu ditu
Enpresari alemaniarrak, ETB2ko '360 grados' saioan adierazi duenez, "Espainiako zerbitzu sekretuek eta Errege Etxeak zortzi urteko kanpaina frankista" daramate bere kontra.
2020/03/20 - 12:12
Mendia: 'Espainiako Armadak Loiuko aireportua desinfektatuko du'
Idoia Mendiak kritikatu egin du sektore arteko mahaia osatzeko EH Bilduk egin duen eskaera, eta goraipatu egin ditu aginte bakarrak EAEri ematen dizkion baliabideak.
2020/03/16 - 19:28
Felipe VI.ak herentziari uko egin eta Juan Carlosi diru-kopuru ofiziala kendu dio
Felipe VI.ak aitari ematen zion aurrekontuaren zatia kentzea erabaki arren, Juan Carlos I.ak Errege Familiako kide izaten jarraituko du, eta abdikatu zuenetik duen izaera juridikoari eutsiko dio.
2019/09/12 - 14:03
Chivite: 'Espainiako errege-erreginak nahi dutenean etor daitezke Nafarroara'
Aurreko gobernuak erabakita, errege-etxearen ordezkaritza izan barik banatu dituzte sariok azken lau urteetan. Horri buruz duen asmoaz galdetu dio gaur Navarra Sumak.
2019/09/10 - 23:03
Felipe VI.ak Maria Chivite hartu du Zarzuelan
Foru-autogobernuan sakontzeko borondatea erakutsi dio Chivitek erregeari. Bere koalizio-gobernuaren akordio programatikoko kopia bat ere eman dio.
2018/10/28 - 14:16
Monarkia gaitzesteko mozioak aurkeztuko ditu Ezker Anitzak
Eusko Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosen barruan dago federazioa. Monarkia erakunde "zaharkitua eta antidemokratikoa" dela uste du.
2018/09/25 - 08:40
Felipe VI.a erregeak % 1,5 igo du bere soldata
Estatuburuak 242.769 euro gordin jasoko ditu aurten eta Letizia erreginak, berriz, 135.530 euro gordin.
2018/07/16 - 12:56
Corinnarekiko jarduera azalduko du Sanz Roldan CNIren zuzendariak Kongresuan
Corinna zu Sayn-Wittgensteinen elkarrizketa batean esan zuenaren arabera, errege emerituak banku kontuak dauzka Suitzan. 2013an ere izan zen Roldan Kongresuan, gai beragatik.
2018/06/13 - 16:18
Bost egun eman dizkio epaileak Urdangarini kartzelara sartzeko
'Lapur' oihupean iritsi eta atera da Auzitegitik. Iñaki Urdangarinek bost egun ditu orain espetxera sartzeko.
2018/06/13 - 13:02
Palmako Auzitegiak gaur emango dio Urdangarini espetxeratzeko agindua
Iñaki Urdangarinek, Diego Torresek eta Jaume Matasek gehienez hamabost eguneko epea izango dute kartzelan sartzeko.
2018/06/12 - 22:38
Barne Ministerioak Zaballara edo Menorkako espetxera bidaliko du Urdangarin
Zigorra zein kartzelatan bete nahi duen zehazteko aukera eskaintzen dio legediak. Zaballakoa espetxe modernoa eta lasaia da eta Menorkakoa ere oso lasaia omen da.
2018/06/12 - 17:02
Balearretan eginiko negozioekin hasi zen gainbehera
Juan Carlos erregeak negozioak uzteko agindu zion monarkia ez kaltetzeko baina Urdanbeste enpresa batzuetaz baliatu zen jarraitzeko. Ondareak enbargatuta ere, Suitzan bizi da familia, estutasunik gabe
2018/06/12 - 13:02
Gorenak zigorra murriztu dio Urdangarini, baina kartzelan sartzeko zorian utzi du
Lehen instantzian Palmako Auzitegiak jarritako zigorra 5 hilabetean arindu dio Zigor Aretoak. Orain, Palmako Auzitegiak erabakiko du espetxera bidali ala ez.
2018/04/03 - 18:27
Espainiako Gobernuak 'pentsiodunentzat egindako' Aurrekontuak aurkeztu ditu
Proiektuak apirilaren 25 eta 26an izango du lehen azterketa, Kongresuan. Talidomidaren biktimak onartu dituzte lehen aldiz eta indarkeria matxistaren itunerako diru gehiago bideratu dute.
2018/03/21 - 09:36
Gaur aztertuko du Auzitegi Gorenak Iñaki Urdangarinen espetxeratzea
Urdangarin, Diego Torres eta Jaume Matasek jarritako helegiteak daude aztergai Gorenean. Auzitegiak ebazten duenaren araberakoa izango da euren etorkizuna.
2018/03/14 - 00:03
Diputatuen Kongresuak baztertu egin du Koroaren aurkako irainak Zigor Kodetik kentzea
ERCren lege-proposamena atzera bota dute PPk, PSOEk, Ciudadanosek eta Talde Mistoko zenbait kidek, kontrako 249 botorekin.
2018/02/21 - 16:16
Valtonyc raperoaren kartzela zigorrak zalantzak piztu ditu
3 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Gorenak terrorismoa goratzeagatik eta erregea iraintzeagatik. Orain arte kantuen hitzengatik ezarritako zigorrik gogorrena da.
2018/02/20 - 21:48
'Valtonyc' rap-kantaria kartzelara joango da Koroaren aurkako irainengatik
Josep Miquel Arenasek kartzelara joan beharko du. Hiru urte eta erdiko kartzela ezarri diote. Ez dauka aurrekari penalik, baina 2 urte baino gehiagokoa denez zigorra kartzelara joan beharko du.
2017/11/04 - 00:16
Espetxeratzear dela, Alfredo Remirezek Amurrioko herritarren babesa jaso du
Larunbat honetan sartuko dute kartzelan, urtebeteko zigorra bete dezan. Manifestazio jendetsua egin dute bere jaioterrian.