Erroma
2021/10/29 - 21:48
2022an munduko herritarren % 70 txertatuta egotea nahi du G20k
"Osasun eta Ekonomia ministroek konpromiso sendoa eta bateratua hartu dute osasun sektorean inbertsioak indartzeko", azpimarratu du Italiako Osasun ministroak agiria sinatu ostean.
2021/10/11 - 21:34
Mugimendu neofaxistak legez kanpo uzteko mozio bat aurkeztu dute Italian
Konkretuki, Forza Nuova mugimendua legez kanpo uztea eskatu dute. Iragan larunbatean kaosa eragin zuen Erroman. CGIL sindikatuko egoitza bati eraso egin zion, eta lau pertsona zauritu zituen.
2021/08/30 - 01:57
Sute batek Milango 20 solairuko eraikin bat kiskali du
Oraindik ez dago argi zerk eragin duen, baina sortutako ke-adar handia hiri osoan ikusi da. Suhiltzaileek hainbat ordu behar izan dituzte garrak itzaltzeko, baina ez da inor zauritu.
2021/07/04 - 17:01
Erroma euskaraz ezagutu nahi? Dagoeneko badago aukera!
Luca Ricci erromatarra da eta bisita turistikoak gidatzen ditu, euskaraz, Italiako hiriburuan. Bilbon ikasi zuen euskara.
2021/06/14 - 22:55
Erroman azken hilabetean %50 hazi da turismoa iazko datuekin alderatuz
Italiak duela hilabete ireki zituen mugak turismoarentzat eta dagoeneko hasi da bisitarien etorrera nabaritzen. Erroman, adibidez, bikoiztu egin dira aireportuko iritsierak iazko datuekin alderatuz.
2021/05/25 - 23:05
Italiak hegaldi turistikoak abiarazi ditu AEBrekin, Kanadarekin edo Japoniarekin
Italiaren kasuan lau herrialdetako turistak dira koarentena egin beharko ez dutenak: AEBkoak, Kanadakoak, Japoniakoak edo Arabiar Emirerri Batuetakoak.
2021/05/10 - 21:35
Erromako Koliseoak zoru berria izango du 2023tik aurrera
Gobernuak koliseoari zorua berritzeko proiektua aurkeztu du. Horrela, erdigunetik gozatu ahal izango da antzinateko anfiteatrorik handienaren ikusgarritasunaz.
2021/05/02 - 17:50
Augusto enperadorearen mausoleoa ireki dute Erroman, 14 urtez itxita egon ondoren
Munduko eraikin arkeologikorik ikusgarrienetako bat da. Azken 14 urteetan itxita egon da zaharberritze lanak egiteko, eta konfinamenduek irekiera asko atzeratu dute.
2021/04/18 - 17:54
Italia bere poetarik ospetsuena omentzen ari da: Dante Alighieri
700 urte beteko dira aurten Alighieri hil zela. Italiako 60 hiritan ospakizunak antolatu dituzte, eta pandemiak ere ez du lortu idazle italiar unibertsalenaren omenezko ekitaldiei distira kentzea.
2021/04/07 - 12:19
Istiluak Erroman, covid-19aren aurkako murrizketen ondorioz
Erromako ostalaritzako langileek liskarrak izan dituzte poliziarekin Parlamentuaren kanpoaldean. Polizia sakabanatzen saiatu da eta manifestariek hainbat botila jaurti dituzte.
2021/03/15 - 11:50
40 milioi italiar inguru konfinatuta daude gaurtik aurrera
100.000 biztanleko 250 kasu baino gehiagoko intzidentzia duten eskualdeetan eskolak eta funtsezkoak ez diren negozioak itxi dituzte, baina lanagatik eta osasunagatik atera daitezke.
2021/02/07 - 18:06
Italian museoak ireki dituzte berriro; Frantzian, oraindik bisitaririk gabe
Italiako eta Vatikanoko museoek berriz ireki dituzte ateak. Frantzian urritik itxita egon dira, eta oraindik ez dakite noiz zabalduko dituzten. Lanak zaharberritzeko aprobetxatzen ari dira.
2021/02/03 - 19:33
Mario Draghik onartu egin du Italiako gobernua osatzeko eskaera
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidente ohiak onartu egin du gobernua osatzeko eskaera. Gobernu teknokrata itzuli da Italiara.
2021/01/11 - 19:15
Gezurra da Vatikanoan izandako itzalaldi batean aita santua atxilotu dutela
'Conservative Beaver' izeneko medio ezezagun batek eman du informazioa, eta geroago sare sozialen bidez zabaldu da: "Aita santua atxilotu dute hainbat deliturengatik".
2020/12/19 - 16:53
Italiako Gobernuak herrialde osoa konfinatuko du abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra
Italian, egoera epidemiologikoa oso txarra da: kutsatuen kurbak ez du behera egiten eta Europako hildako kopururik handiena du. Gabonetako plana zorroztu du bertako Gobernuak.
2020/11/21 - 17:21
Etxegabeei doako PCR probak egiten hasi da Vatikanoa
Koronabirusaren krisiak areagotu egin du etxegabeen kopurua Italian, eta pertsona asko Vatikanoaren inguruan daude kanpatuta.
2020/11/10 - 21:51
Italiak medikuak eskatu dizkie Europako gainerako herrialdeei
Azken orduetan, 580 pertsona hil dira. Apiriletik zifrarik altuena. Horrela jarraituz gero, hilabetean 10.000 lagun hiltzea aurresikusten dute.
2020/10/30 - 15:15
Negazionisten protestak areagotzen ari dira Europan
Bart Parisen istiluak izan dira, eta azken aste honetan Polonian, Erroman eta Sevillan ere izan dira liskarrak.
2020/10/06 - 22:38
Italiak musukoaren erabilera derrigortu du eta larrialdi egoera luzatu
Italiako gobernuak neurrri gehiago hartu ditu. Aurrerantzean, hemen bezala, kalean ere, derrigorra izango da musukoa.
2020/10/04 - 17:45
Ustelkeria kasu berriek Vatikanoaren baitako azpijokoak azaleratu dituzte
Eskandalu bat bestearen ondoren argitara ematen ari den honetan, Frantzisko aita santuak entziklika berria argitaratu du, pandemia garaian senidetasuna aldarrikatuz.