Esako urtegia
2022/08/23 - 13:05
Esako urtegia bere edukieraren % 26an dago
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak argitaratutako azken datuen arabera, gaur egun Esako urtegia edukieraren % 26,10ean dago. Drone batetik hartutako irudiek ederki erakusten dute urtegiaren egoera tamalgarria.
2022/08/06 - 20:07
Nafarroako Erriberan eta Erroibarren ura kontsumitzeko murrizketekin jarraitzen dute
Aguas del Moncayo Mankomunitateak parke eta lorategiak ureztatzea debekatu zuen uztailaren 22an eta igerilekuetako kontsumoa ahal den gehien mugatzeko agindu zuen. Mezkiritzen, Bizkarretan eta Lintzoainen (Erroibar), debekatuta dago parke eta baratzeak ureztatzea.
2022/08/06 - 16:35
Esako urtegiaren ur emaria % 39koa da, azken urteetako mailarik baxuena
Lehortearen ondorioz, Nafarroako urtegien ur emaria oro har % 50ekoa da. Egoera kezkagarria da.
2022/08/02 - 17:45
Euri gutxi egin du uztailean, eta zenbait herrik neurriak hartu dituzte
Uztailean ez du apenas euririk egin, eta urtegien mailak oraindik ondo badaude ere, erreken ur emariak dezente jaitsi dira. Ondorioz, herri askotan arazoak dituzte ur hornidurarekin.
2022/06/21 - 15:04
Kiskalitako Esa ingurutik ura hartzen
Esako urtegitik suteak itzaltzeko ura hartzen dute hegazkinek eta helikopteroek. Bitartean, ingurua bera suak erre du.
2022/06/21 - 02:01
Lagun bat atxilotu dute Aragoin, Esako urtegiko sutearekin lotuta
Garrak Zaragozako herri abandonatu batean piztu dira arratsaldean eta Esako urtegiaren eta Leireko Monasterioaren ingururaino iritsi dira.
2022/06/20 - 21:38
Esako urtegiaren inguruan piztu diren garrak Leireko Monasterioaren noranzkoan hedatzen ari dira
Esako urtegiaren inguruan arratsaldean piztu diren garrak Leireko Monasterioaren noranzkoan hedatzen ari dira, eta dependentzia duten bi fraide ebakuatu egin dituzte, badaezpada, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez.
2021/11/10 - 21:52
Udazkenero legez, terma zaharrak agertu dira Esako urtegian
Urtero legez, agertu dira berriro Esako urtegian terma zaharrak. Erromatarrek ere gozatu zituzten ur sufretsu hauekin. Lur azpitik, 40 bat gradutan ateratzen da ura, eta bada hezurreko minak arintzeko egunero bainua hartzera joaten denik bertara.
2021/08/03 - 09:44
Pasaiako portutik aritzeko aurreakordioa sinatu du Geoalcali enpresak
Nafarroa eta Aragoi artean dagoen Muga meategia ustiatu nahi du Geoalcalik, eta potasa-ekoizpenaren zati handi bat itsasoz esportatzea aurreikusten du.
2021/07/06 - 13:57
Esako Mina Muga proiektuaren emakida deitoratu du Ekologistak Martxanek
Talde ekologistak salatu du horrek “zenbait hutsune garrantzitsu” dituela eta horiek eragin handiak izan ditzaketela ingurumenean.
2020/10/14 - 16:46
Esako urtegia handitzeko lanen segurtasuna bermatuta dagoela esan du Espainiak
Trantsizio Ekologikorako ministroaren esanetan, Esako urtegia handitzeko lanak "segurtasun berme handienekin" amaitzen ari dira; izan ere, lanen gaineko kontrola handitu dute.
2020/10/14 - 13:52
Gobernuak ez du "urrats gehiago emango" Esan, segurua ez bada
Teresa Ribera ministroak Nafarroako lurrikarek Esako hazkundearekin zerikusia dutenik ukatu du, baina guztiz segurua izan arte ez dutela "urrats gehiagorik emango" adierazi du.
2020/08/17 - 15:10
Ekologistak Martxanek alegazioa aurkeztuko du Esako Mina Muga proiektuaren aurka
Mina Muga Estatuko lurrazpiko harrobi handiena bihurtuko luke proiektuak eta Ekologistak Martxanek "zuzen zuzenean" arbuiatzen du.
2020/01/05 - 14:32
Esako urtegia handitzeko lanak geldiaraztea eskatu du elkarretaratze batek Zangozan
Arrakala berriak duela aste batzuetako euriteen ostean agertu zirela ziurtatu dute kolektiboek, ez duela "4 edo 5 urte" Ebroko Ur Konfederazioak esan bezala.
2019/10/08 - 22:38
Esako urtegia azken urteotako mailarik baxuenean da
Esako urtegia bere edukieraren % 17an dago, garai honetan % 29an egotea da ohikoena. Horrek kezkak sortu ditu herritarrengan.
2019/05/24 - 11:31
Esako alkateak epaitegietara eraman du frankismoko biktima bat, bere lekukotzagatik
Bere aitonari buruz esandakoa zuzentzeko eskatu dio Roberto Martinezek Carmen Garciari, 1936an frankistek fusilatutako zinegotzi errepublikar baten alabari. Bereak ez ziren lurrez jabetzea egotzi zion
2017/08/08 - 19:31
Ekaitz handi eta labur batek kalte handiak egin ditu Zangozan, Ledean eta Esan
Txingor-zaparrada handi batek kalte material handiak egin ditu Zangozan, Ledean eta Esan. Ekaitza laburra eta indartsua izan da; azken hamarkadetako handiena.
2017/07/18 - 17:14
Urtegiek iaz baino ur gutxiago dute, prezipitazio urrien ondorioz
Uztaila lehorra izaten ari da, izan ere, prezipitaziok erdira murriztu dira, iazko epe berarekin alderatuta. Halere, oraingoz ez dago kezkatzeko arrazoirik.
2016/07/06 - 18:19
'Esako zortziak', erresistentziagatik eta lesioengatik zigortuak
1.080na euroko isuna ordaindu beharko dute erresistentziagatik, eta 2.700 euro arteko kalte-ordaina eman beharko diete agenteei.
2016/05/23 - 13:36
'Esako zortziek' ukatu egin dute guardia zibilei eraso izana
Esako urtegia handitzearen aurka izandako istiluengatik inputatu zituzten duela ia 4 urte, baina akusatuek errugabeak direla defendatu dute epaiketan.