LEHORTEA ETA URAREN KUDEAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Erriberan eta Erroibarren ura kontsumitzeko murrizketekin jarraitzen dute

Aguas del Moncayo Mankomunitateak parke eta lorategiak ureztatzea debekatu zuen uztailaren 22an eta igerilekuetako kontsumoa ahal den gehien mugatzeko agindu zuen. Mezkiritzen, Bizkarretan eta Lintzoainen (Erroibar), debekatuta dago parke eta baratzeak ureztatzea.
Corella. Foto: Iñaki Arteta
Corella. Argazkia: Iñaki Arteta

Uztaila benetan bero joan da Nafarroan eta oso euri gutxi egin du. Gauzak horrela, lehor daude bai bazterrak baita urtegiak ere eta arazoak izaten ari dira uraren kontsumoan hainbat ingurutan.

Erriberan, adibidez, parke eta lorategiak ureztatzea debekatu zuen Aguas del Moncayo Mankomunitateak uztailaren 22an eta igerilekuetako kontsumoa ahal den gehiena mugatzeko agindu zuen. Gainera, Mankomunitatea osatzen duten udalei (Ablitas, Barillas, Buñuel, Corella, Monteagudo, Murchante, Ribaforada eta Tulebras) eskatu die kanpainak egin ditzatela herritarrak kontzientziatzeko ura behar-beharrezkoa denean bakarrik erabil dezaten.

Agindua eman eta 15 egunera, egoerak berdina edo okerragoa izatean jarraitzen du eta datozen egunotako iragarpen meteorologikoak ikusita, Mankomunitateak ez ditu baztertzen "murrizketa gogorragoak eta eranginkorragoak" .

Imagen de archivo del pantano de Yesa. Foto: EFE
18:00 - 20:00

Nafarroako pirinioetan ere arazoak izaten ari dira ur falta dela eta. Erroibarren, neurri gogorrak ezarri dituzte Mezkiritzen, Bizkarreta-Gerendiainen eta Lintzoainen.  Uztailaren 18tik debekatuta dago baratzeak eta lorategiak ureztatzea kontrakorik esaten ez den bitartean. Gainera, ur mozketak izaten ari dira gauetan.

Ipar partean, berriz, Beran, Udalak antzeko murrizketak ezarri ditu: ezin da sare publikoko ura erabil autoa garbitzeko, eta gasolindegietako garbiketa guneak ere ez. Ezin da mangera eta balde bidez kalerik, terrazarik eta antzekorik garbitu eta ezin da igerileku pribatuetako ura berritu ere. Gainera, baratzeak tentuz ureztatzeko eskatu da.

Albiste gehiago gizartea

VITORIA, 20/06/2025.- Un incendio ocurrido este viernes en la fábrica del productos de higinene personal LEA, en Vitoria, ha causado llamaradas de varios metros de altura y una densa columna de humo que es visible desde toda la ciudad. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sute bat piztu da LEA fabrikan, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea

Sute handi bat piztu da Gasteizko LEA fabrikan, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea. Langileak barrutik atera, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Sua bertan dagoen oxigeno biltegira ez heltzeko lanean ari dira. Segurtasun Sailak etxeko lehioak itxita izateko gomendatu die inguruko bizilagunei.

Gente jendea neutro
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxebizitza da EAEko herritarren kezka nagusia

Osasunarekiko kezkak behera egin du azken sei hilabeteetan, baina bigarren arazorik garrantzitsuena da (% 36), bizitzaren kostuaren aurretik (% 34). Bestalde, herritarrek 10etik 4,7ko nota jarri diote Imanol Pradales buru duen Eusko Jaurlaritzaren lehen urteari. 

Gehiago kargatu