Espainiako Felipe VI.a
2019/09/17 - 23:11
Pedro Sanchezek baieztatu du hauteskundeak errepikatuko direla
Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak esan du apirileko hauteskundeetatik "ahal zen guztia" egin duela Gobernu "moderatua" eta "fronterik gabea" osatzeko.
2019/09/17 - 22:28
Felipe VI.ak ez du hautagairik proposatu: hauteskunde errepikapena, gertuago
Alderdi politiko guztietako ordezkariekin bildu ostean, hautagairik ez dagoela erabaki du Felipe VI.ak.
2019/09/17 - 09:03
Espainiako erregeak gaur amaituko du bilera erronda Kongresuko alderdiekin
Elkarrizketak amaitutakoan jakingo da inbestidura saiorik izango den edo azaroaren 10ean hauteskundeak errepikatuko diren.
2019/09/16 - 22:45
Felipe erregeak Aitor Estebanekin bukatu du gaurko kontaktu erronda
Jeltzaleen Kongresuko bozeramailea izan da Zarzuelan hartu duen azkena. Bihar hartuko ditu Espainiako alderdi nagusien buruzagiak.
2019/09/16 - 10:02
Espainiako erregeak gaur abiatuko du bilera erronda Kongresuko alderdiekin
Felipe VI.a zortzi bozeramailerekin elkartuko da astelehenean, tartean, Javier Esparzarekin (Navarra Suma) eta Aitor Estebanekin (EAJ). Asteartean, alderdi handienen txanda izango da.
2019/09/12 - 13:47
Felipe VI.a eta Batet Zarzuela jauregian bildu dira, bilera-sorta abiatu aurretik
Felipe VI.a Espainiako Parlamentuan ordezkaritza duten hamabost alderdi politikoetako ordezkariekin bilduko da irailaren 16 eta 17an. Bilerak Zarzuela jauregian egingo ditu.
2019/09/10 - 23:03
Felipe VI.ak Maria Chivite hartu du Zarzuelan
Foru-autogobernuan sakontzeko borondatea erakutsi dio Chivitek erregeari. Bere koalizio-gobernuaren akordio programatikoko kopia bat ere eman dio.
2019/07/26 - 13:28
Felipe VI.ak denbora emango die alderdiei, eta ez du oraindik bilera sortarik deituko
Espainiar Estatuko buruak talde parlamentarioetako liderrekin bilera errondarik ez deitzea erabaki du, negoziatzeko denbora izan dezaten.
2019/07/25 - 19:51
Bi hilabete, hauteskundeak saihesteko
Konstituzioaren 99. artikuluak dio bi hilabeteko epea dagoela babes nahikoa duten hautagaitzekin nahi beste inbestidura saio egiteko. Osterantzean, azaroaren 10erako deituko lirateke hauteskundeak.
2019/06/06 - 23:24
Pedro Sanchez izango da hautagaia inbestidura saioan
PP, Ciudadanos eta Unidas Podemosekin elkarrizketak datorren astean hasiko dituela iragarri du Sanchezek. "Ez dugu Bildurekin ezer adostuko", azpimarratu du.
2019/06/06 - 20:15
Hiru diputatu presoek aktei eutsita, JxCATek Sanchezen inbestidura ahalbidetuko luke
Karguan etenda daudenez, ezingo lukete bozkatu eta, ondorioz, gehiengo sinplea 173 bototan egongo litzateke. Hortaz, Sanchez presidente izendatuko lukete bigarren bozketan.
2019/06/06 - 15:59
JxCat Sanchezen aurka, Katalunian negoziatzen ez badu
Pedro Sanchezek oraindik ez du inorekin hitz egin eta ez du argitu nola gauzatu nahi duen inbestidura.
2019/06/05 - 17:00
UPN, Pedro Sanchezen inbestidura negoziatzeko prest, Nafarroako agintearen truke
Navarra Suma, PP eta Ciudadanosen koalizioa "akordioak adostera prest dago, Espainia independentisten esku ez uzteko".
2019/06/05 - 09:04
Felipe VI.ak gaur hasiko du alderdi politikoekin bilera-sorta
Bilera horien helburua da Espainiako erregeak Gobernuko presidentea nor izan behar den proposatzea. EH Bilduk eta ERCk ez dute bileretan parte hartuko.
2019/06/04 - 09:20
Felipe VI.ak deitutako bilera errondara joateko baimena ukatu dio Gorenak Sanchezi
Preso dagoen diputatu katalanaren ordez, Laura Borras kontseilari ohi eta diputatua bidaliko du JxCatek.
2019/05/22 - 13:34
Felipe VI.a Meritxell Batetekin bildu da, Zarzuelan
Kongresuko presidente berria, Meritxell Batet, Zarzuelan izan da Felipe VI.ari XIII legealdiaren hasieraren berri emateko.
2019/05/11 - 00:14
Alfredo Perez Rubalcabaren hil-kapera Kongresuan jarri dute
PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteorde eta ministro hainbat aldiz izan zenaren hil kapera Kongresuan jarri dute.
2019/03/26 - 14:03
Espainiako eskuinak eta Gobernuak Mexikoko presidentearen eskakizuna gaitzetsi dute
Podemosek, bestalde, Lopez Obradorren ekimena txalotu du. Espainiako erregeari Amerikako inbasioan egindako "ankerkeriengatik" barkamena eskatzeko galdatu dio Mexikoko presidenteak.
2019/03/26 - 10:00
Lopez Obradorrek gutuna igorri dio Felipe VI.ari barkamena eskatu dezan
Mexikoko presidenteak iragarri duenez, Felipe VI.ari eta aita santuari gutunak bidali dizkie Amerikaren konkistan egin ziren gehiegikeriengatik barkamena eskatu dezaten.
2019/03/26 - 08:38
Lopez Obradorrek barkamena eskatzeko galdegin die Felipe VI.ari eta aita santuari
Espainiako Gobernuak erantzun dio duela 500 urteko gertakari horiek ezin direla gaur egungo ikuspegitik epaitu.