Espainiako Felipe VI.a
2019/06/04 - 09:20
Felipe VI.ak deitutako bilera errondara joateko baimena ukatu dio Gorenak Sanchezi
Preso dagoen diputatu katalanaren ordez, Laura Borras kontseilari ohi eta diputatua bidaliko du JxCatek.
2019/05/22 - 13:34
Felipe VI.a Meritxell Batetekin bildu da, Zarzuelan
Kongresuko presidente berria, Meritxell Batet, Zarzuelan izan da Felipe VI.ari XIII legealdiaren hasieraren berri emateko.
2019/05/11 - 00:14
Alfredo Perez Rubalcabaren hil-kapera Kongresuan jarri dute
PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteorde eta ministro hainbat aldiz izan zenaren hil kapera Kongresuan jarri dute.
2019/03/26 - 14:03
Espainiako eskuinak eta Gobernuak Mexikoko presidentearen eskakizuna gaitzetsi dute
Podemosek, bestalde, Lopez Obradorren ekimena txalotu du. Espainiako erregeari Amerikako inbasioan egindako "ankerkeriengatik" barkamena eskatzeko galdatu dio Mexikoko presidenteak.
2019/03/26 - 10:00
Lopez Obradorrek gutuna igorri dio Felipe VI.ari barkamena eskatu dezan
Mexikoko presidenteak iragarri duenez, Felipe VI.ari eta aita santuari gutunak bidali dizkie Amerikaren konkistan egin ziren gehiegikeriengatik barkamena eskatu dezaten.
2019/03/26 - 08:38
Lopez Obradorrek barkamena eskatzeko galdegin die Felipe VI.ari eta aita santuari
Espainiako Gobernuak erantzun dio duela 500 urteko gertakari horiek ezin direla gaur egungo ikuspegitik epaitu.
2019/02/25 - 09:45
Quim Torrak planto egin dio Felipe VI.ari
Bere hitzaldian, Kataluniak beti giza eskubideak defendatu dituela gogoratu du Torrak. Felipe VI.ak, berriz, Espainian ondo errotutako demokrazia osoa dagoela esan du.
2019/02/25 - 08:09
Puigdemont eta atzerrian zein espetxean dauden Gobernuko kideak gogoratu ditu Torrak
Felipe VI.ak erantzun dio esanez Espainian demokrazia erabatekoa dela eta nazioartean horrela aitortuta dagoen '20 demokrazietako bat' dela.
2019/01/23 - 11:05
Felipe VI.ari 'Bizkaiko Jauna' titulua kendu ala ez bozkatuko dute Batzar Nagusietan
EH Bilduk arauz besteko proposamena aurkeztu zuen, gaia gaurko osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin.
2019/01/16 - 07:51
Rullek, Sanchezek eta Turullek erregea eta Puigdemont eraman nahi dituzte epaiketara
Eskaera hori egin dute Jordi Turull, Josep Rull eta Jordi Sanchezen abokatuek beren defentsa-idazkietan.
2019/01/07 - 11:12
Esteban: 'Bandera horrekin identifikatzen ez den jendea dago'
Aitor Esteban diputatuen kongresuan EAJko bozeramaileak adierazi du Espainiako banderak ez duela jende askoren sentimentuarekin bat egiten Euskadin eta Katalunian.
2018/12/26 - 14:29
Erkoreka: 'Ona litzateke Espainiako erregeak plurinazionaltasuna aitortzea'
Urteko azken Gobernu Kontseilua amaitutakoan egindako agerraldian, Josu Erkorekak esan du faltan bota duela Gabonetako mezuan Felipe VI.ak "horri buruz" ez hitz egitea.
2018/12/25 - 15:30
Felipe VI.aren mezua kritikatu dute EAJk, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk
Aldiz, Felipe VI.aren Gabonetako mezua babestu dute popularrek, sozialistek eta UPNk.
2018/12/25 - 14:14
Podemos-Ahal Dugu: 'Gai sozialak aipatu zituen, baina berandu iritsi da'
Podemos Euskadiko idazkari nagusiak esan du erregearen hitzaldiak gai sozialei erreferentzia gehiago egin diela, baina berandu iritsi da eta ez da nahikoa.
2018/12/25 - 13:33
EAJ: 'Legatu handiena euskaldunok nazio gisa aitortzea litzateke'
Aitor Estebanek erregeari erantzun dio "integrazioaz hitz egiten badu, integrazio hori landu beharko lukeela, Konstituzioak, gaur egun, guztiak ez dituelako onartzen".
2018/12/25 - 12:27
EH Bildu: 'Ez dago elkarbizitzarik erabakitze eskubiderik ez badago'
EH Bilduren esanetan, erregeak agortuta dagoen marko bati eusten dio berriz ere, eta gazteek, emakumeek eta pentsiodunek bizi duten egoeretatik oso urrun agertu zen.
2018/12/25 - 10:29
Bizikidetza bermatzeko batasuna eta Konstituzioa errespetatzea eskatu du Felipe VI.ak
Espainiako erregea Konstituzioa defendatu, zaindu eta babesteko beharraz aritu da ohikoa den Gabon gaueko mezuan. Halaber, "gazteek bizi dituzten zailtasunak" izan ditu ardatz.
2018/12/24 - 22:29
Bizikitzetzarako, Konstituzioa errespetatzea eskatu du Espainiako erregeak
(Jatorrizkoa gaztelaniaz). Felipe VI.a Espainiako erregeak bizikidetza ziurtatzeko Konstituzioa errespetatzea "beharrezkoa" dela esan du, Gabonetako mezuan.
2018/12/02 - 14:31
Espainiako Konstituzioa 'antidemokratikoa' dela salatu du Sortuk Gernikan
Franco, Juan Carlos eta bere seme Felipe erregea agertzen diren argazkia buruz behera jarri dute, frankismoak eta oinordekotzak Euskal Herriari eragin dion kaltea irudikatzeko.
2018/10/28 - 14:16
Monarkia gaitzesteko mozioak aurkeztuko ditu Ezker Anitzak
Eusko Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosen barruan dago federazioa. Monarkia erakunde "zaharkitua eta antidemokratikoa" dela uste du.