Bizikidetza bermatzeko batasuna eta Konstituzioa errespetatzea eskatu du Felipe VI.ak
Felipe VI.a Espainiako erregeak Konstituzioa errespetatzeko deia egin du Gabon gaueko mezuan. Bizikidetza bermatzea "ezinbestekoa" dela nabarmendu du Felipe VI.ak, eta herritarrak batzen dituzten "lotura estuak" sendotzeko eskatu du. Espainiako erregearen iritziz, "gorrotoarekin, gaitzondoarekin, konfrontazioarekin eta zatiketarekin bateraezina da hori". Halaber, "gazteek bizi dituzten zailtasunak" izan ditu ardatz.
Aurten, Felipe VI.ak ez du Katalunia aipatu, baina bizikidetza dela eta, "Konstituzioa errespetatu" beharra dagoela ziurtatu du. Bere esanetan, Konstituzioa "herritarren eskubideak babesten dituen errealitatea da, bizirik dagoena". Hala, Konstituzioa gaurkotu daitekeela eman du ulertzera.
Testuinguru horretan, bizikidetza "demokraziaren altxor preziatuena" dela esan du, hau da, "gazteei utzi ahal diegun ondarerik onena". Arrazoi horregatik, denon artean babestu beharra dagoela azpimarratu du.
"Ezinbestekoa da bizikidetza uneoro bermatzea", esan du Espainiako erregeak bereziki gazteengana zuzendutako mezuan. "Bizikidetza pertsonen, ideien eta besteekiko eskubideenganako errespetuan oinarrituta dago", gaineratu du.
Gauzak horrela, "espainiar guztiak batzen gaituzten lotura estuak zaindu eta sendotzen jarraitu beharra dugu. Gorrotoarekin eta gaitzondoarekin bateraezina da hori, jarrera horiek iraganaren parte direlako, eta ezin ditugulako berpizten utzi".
Bestalde, Konstituzioaren 40. urteurrena izan du hizpide Espainiako erregeak, eta Trantsizio garaian "elkarrekin" lan egiteko borondatea nagusi izan zela gogora ekarri du. Bere esanetan, garai hartan herrialdearen etorkizuna jokoan zegoen, baina herritar guztiek "adostasuna bilatzeko ahalegina" egin zutela nabarmendu du. Hala, "bere egitekoa betetzen duenari errespetua" agertzeko eskatu die Espainiako erregeak herritarrei.
"Haien ideiak eta sentimenduak zirela eta pentsaera kontrajarriak izan arren, Espainian demokrazia eta askatasuna bermatzea eskatzen zuten guztiek, eta bizikidetza bermatzeko legeak ezartzea nahi zuten", esan du Espainiako erregeak. Gauzak horrela, printzipio horiek inoiz ez ahaztea eskatu die herritarrei, "guztionak diren legeak guztiok errespetatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Kitchen auziaren epaiketa amaitu da, lau hilabeteren ostean
Lau hilabetean zehar, 100 lekukok baino gehiago deklaratu dute, eta epaiaren zain gelditu da prozesua.
Arabako Aldundiak ez du suhiltzailerik bidaliko Madrilera, bere lurraldean sute-arriskua dagoela eta
Astelehenean Espainiako Gobernuak baliabide gehiago eskatu zituen suteei aurre egiteko, eta EAEko hiru hiriburuetako udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, bat egingo dute Bizkaiak Madrilen zabaldutako dispositiboan. Bitartean, hiru aldundiek partekatzen duten helikopteroak Euskadin jarraituko du.
Espainiako selekzioaren finalean Polizia Nazionala "bere eginkizunen gainetik" aritu izana salatu du Zupiriak
Munduko Txapelketaren finalean izandako istiluetan Polizia Nazionalak Bilbon egindako bi atxiloketak kritikatu ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, Ertzaintzaren eskumena dela iritzita.
Sanchez: "Zer gehiago gertatu behar da larrialdi klimatikoaren aurkako ituna babesteko?"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du "larrialdi klimatikoak hil" egiten duela eta berriro eskatu du Larrialdi Klimatikoaren eta "negazionismoaren" aurkako Estatu Ituna hitzartzea. Sanchezek gogorarazi du 2026an suteek 170.000 hektarea baino gehiago kiskali dituztela Espainian, iaz baino sei aldiz gehiago. Gainera, suteek dagoeneko hamar hildako inguru eragin dituztela adierazi du, abuztua eta iraila, arrisku handieneko hilabeteetako bi, oraindik aurretik direla.
Aitor Landa eta Alfonso Garaikoetxea, Ertzaintzaren zuzendari eta buru berriak
Landa goi-mailako teknikaria da Nekazaritzan, eta 36 urteko esperientzia du babes zibilaren arloan. Garaikoetxeak 41 urte daramatza Ertzaintzan, eta azken 7 urteetan Herritarren Babeserako arloburu izan da.
Bizkaiko Auzitegiak artxibatu egin du Voxen ekitaldi batean Santurtzin izandako istiluengatik atxilotutako emakume baten aurkako auzia
Auzitegiak uste du atxilotutako emakumearen deklarazioa legez ezarritako epetik kanpo hartu zela, eta auzi penala artxibatzea erabaki du.
Bi atxilotu Bilbon, Munduko Txapelketako finalean Espainiako kamiseta jantzita zeraman gazte bati eraso egitea egotzita
Atxilotuei gorroto eta lesio delituak eta desordena publikoak eragitea egotzi diete. Ez da baztertzen atxiloketa gehiago egotea.
Auzitegi Nazionalak Belateko lanen esleipena ikertuko du
Koldo auziaren instrukzioaren ardura duen epaileak gaur jakinarazi du erabakia. UPNk eta PPk Maria Chiviteren dimisioa eskatu dute.
EAJren "legatua" bere egin nahi dutenei mezua, Estebanek: "Ezin da oinordetzan hartu defendatu nahi izan ez zena"
Ekitaldi politikoa egin dute jeltzaleek Bilbon, Sabino Aranak EAJ sortu zuela 131 urte bete direnean. "Atzo mespretxatu zituenak gaur ez du haien txapela janzteko eskubiderik", esan du, zuzenean aipatu gabe, baina EH Bilduri erreferentzia eginez.
Arabako Aldundiak Manzanosko saihesbidea ireki du eta herriko trenbide-pasaguneko trafikoa kendu
Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek eta Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatu Jon Nogalesek Manzanosko saihesbidea inauguratu dute astelehen honetan. Proiektuak 3,8 milioi euroko inbertsioa izan du, eta horri esker, Añanako kuadrillako herri hori zeharkatzen duen trenbide-pasaguneko ibilgailuen trafikoa itxi egin dute.