Espainiako Felipe VI.a
2020/03/16 - 17:29
Soldata galduta ere, forudun izaten jarraituko du Juan Carlos I.ak
Hori horrela, Auzitegi Gorenak soilik epaitu dezake, eta 2014ko ekainaren 19tik (orduan abdikatu zuen) aurrera egindako delituengatik bakarrik.
2020/03/15 - 21:29
Felipe VI.ak herentziari uko egin eta Juan Carlosi diru-kopuru ofiziala kendu dio
Errege Etxeak ohar bat argitaratu du. Legezkoa ez den edozein aktibo, inbertsio eta finantza egiturari uko egingo dio Felipe VI.ak, "zintzo jokatzeko".
2020/02/03 - 15:19
XIV. legegintzaldiari ofizialki eman diote hasiera Kongresuan
Felipe VI.ak zuzendu du hasiera ekitaldia. Nabarmendu duenez, "Espainia denona eta denontzat da". ERC, EH Bildu, JxCat, CUP eta BNG ez dira saiora joan, monarkiaren kontra protesta egiteko.
2020/02/03 - 14:17
ERCk, EH Bilduk, JxCatek, CUPek eta BNGk monarkia eta erregea baztertu dituzte
Bost indar independentista eta errepublikarrek adierazpen bateratua izenpetu dute XIV. legegintzaldiaren abiatze ekitaldian ez egoteko arrazoiak azaltzeko.
2020/01/13 - 21:37
Pedro Sanchezen Espainiako Gobernu berriaren 22 ministroak
Koalizio-gobernuko kide guztiek euren karterak hartu dituzte, hemendik aurrerako haien betebeharren ikur gisa.
2020/01/13 - 11:38
Espainiako Gobernuaren ministroak euren karguez jabetu dira
Astelehen honetan egin dute; lehenago, hitzeman dute Felipe VI. Espainiako erregearen aurrean Konstituzioa bete eta betearaziko dutela.
2020/01/08 - 12:09
Pedro Sanchezek erregearen aurrean presidente kargua hitzeman du
Pedro Sanchezek bere kargua hitzeman du erregearen aurrean, Zarzuela jauregian. Konstituzioaren aurrean egin du, baina Bibliaren eta gurutziltzatuaren presentziarik gabe.
2020/01/07 - 16:29
Erregearen kontrakoak diren iruzkinak adierazi ahal izatea babestu du EAJk
Astearte honetan, inbestidura-eztabaidaren saioan, Aitor Esteban jeltzaleek Kongresuan duten bozeramaileak nabarmendu du erregea "beste erakunde bat" dela, eta Ganberari men egin behar diola.
2019/12/28 - 18:24
Urdangarin espetxera itzuli da lau eguneko kartzela-baimenaren ostean
Palmako duke ohiak hirugarren gradua eskatzeko aukera izango du urtarrila amaieran.
2019/12/25 - 18:56
EAEko alderdi gehienek Erregea kritikatu dute EAEri entzungor egiteagatik
EAEko PPrentzat, berriz, Felipe VI.ak emandako mezuen artean "sozialena" izan da.
2019/12/25 - 14:18
Quim Torra: ‘Estatu espainiarra da gaur egun kezka larria sortzen duena Europan’
Quim Torrak erregearen Gabonetako mezuari erantzun dio Francesc Macia Generalitateko presidente ohiaren hilobiaren aurrean egindako lore eskaintzan.
2019/12/25 - 12:19
Katalunia ‘kezka larria’ dela onartu du erregeak, eta Konstituzioaren alde egin du
Felipe VI.aren Gabonetako mezuak 12 minutu iraun du, eta oraingoan Kataluniari aipamen zehatza egin dio.
2019/12/24 - 11:52
Iñaki Urdangarin espetxetik atera da bere lehen espetxe-baimenaz gozatzeko
Palmako duke ohi eta Felipe VI.a Espainiako erregearen koinatuak larunbatean itzuli beharko du Avilako presondegira, baimena amaitzerako.
2019/12/11 - 22:35
Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez
Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.
2019/12/11 - 18:03
Aitor Estebanek inbestidura saioan EAJk izango duen jarrera azaldu dio erregeari
EAJ baikor agertu da Pedro Sanchezen inbestidurari begira.
2019/12/11 - 11:48
Inbestidura saioan EAJk izango duen jarrera azaldu dio Aitor Estebanek erregeari
Felipe VI. erregeak Aitor Esteban, EAJren Kongresuko bozeramailea, hartu du Zarzuela jauregian.
2019/12/05 - 21:39
Espainiako erregeak abenduaren 10ean eta 11an egingo du bilera-sorta alderdiekin
Aitor Esteban EAJko bozeramailea hilaren 11n batzartuko da erregearekin. EH Bildu, ERC eta CUPek ez dute bilera-sorta horretan parte hartuko.
2019/12/04 - 12:30
Meritxell Batetek alderdien zerrenda eman dio erregeari
Felipe VI.a erregea eta Meritxell Batet Kongresuko presidentea Zarzuela jauregian bildu dira gaur goizean.
2019/11/19 - 13:29
Felipe VI.aren bisitaren kontrako protesta, Iruñean
Manifestariek Felipe VI.aren, Juan Carlos I.a Errege Emerituaren eta Francisco Franco diktadorearen irudiak jarri dituzte buruz behera.
2019/11/05 - 18:12
Autodeterminazioaz eztabaidatu ezin dutela ohartarazi dio Konstituzionalak Torrenti
Kataluniako Ganberak autodeterminazio eskubidearen aldeko edo Espainiako erregearen kontrako ebazpenik onartzen badu, desobedientzia delitua izan daitekeela abisatu dio Konstituzionalak Torrenti.