Espainiako Felipe VI.a
2023/11/17 - 11:17
Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente karguaren promesa egin du
Espainiako Konstituzioaren aurrean hitzeman du kargua beteko duela, biblia eta gurutzerik gabe.
2023/11/17 - 11:12
Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente kargua hartu du
Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente kargua hartu du Felipe VI.a erregearen eta Konstituzioaren ale baten aurrean, Madrilgo Zarzuela jauregian.
2023/11/17 - 06:00
Pedro Sanchezek ostiral honetan bertan hartuko du Espainiako Gobernuko presidente kargua
PSOEko buruak Felipe VI.a Espainiako erregearen aurrean egingo du karguaren zina, Zarzuela Jauregian, 10:00etan. Behin karguan, kabinete berria osatuko duten pertsonen izenak ezagutaraziko ditu.
2023/11/16 - 19:31
Sanchezen inbestidura arrakastatsuaren berri eman dio Armengolek Felipe VI.a erregeari
Elkarrizketa hori Pedro Sanchezek ostiral honetan Zarzuelan, 10:00etan, kargua hartzen duenean egingo duen zinaren aurreko urratsa da. Gobernu berriak Ministerio gutxiago izango dituela ziurtzat jotzen du PSOEk, eta ministroen zerrenda asteburuan zehaztea espero dute sozialistek.
2023/10/31 - 17:49
Leonor Asturiasko printzesak Konstituzioaren zina egin du: "Espainiarrei nitaz fidatzeko eskatzen diet"
Kongresuan izan den ekitaldiari bizkar eman diote, besteak beste, euskal alderdi abertzaleek (EH Bildu eta EAJ), eta Iñigo Urkullu lehendakariak. Maria Chivite Nafarroako presidentea, aldiz, joan da zeremoniara.
2023/10/31 - 13:56
Javier Hurtado: ''Lehendakari sozialista bat Leonor printzesaren zinera joango zatekeen''
Urkullu lehendakaria Diputatuen Kongresuan ez egoteaz galdetuta Hurtadok esan duenez, "ez dagokit nire iritzia ematea, ezta lehendakariari zer egin behar duen edo ez esatea ere. Erabaki bat hartu du, eta berari dagokio bere arrazoiak azaltzea".
2023/10/31 - 12:42
ERC, EH Bildu eta BNG: "Ez dugu parte hartuko Errege Etxearen pribilegioen legitimazioan"
Hiru alderdiek sinatu duten adierazpen bateratuan, Espainiako monarkiaren eta Konstituzioaren aurreko ezezkoa berretsi dute, testuak ez dituelako "gure nazioetako gehiengo sozialen egungo eta etorkizuneko nahiak onartzen eta errespetatzen".
2023/10/03 - 16:33
Espainiako erregeak Pedro Sanchez proposatu du inbestidurarako
Azaroaren 27ra arteko epea dago Espainiako gobernuburua izendatzeko. Hala ez balitz, ganberak desegin eta hauteskunde orokorrak egingo lirateke urtarrilaren 14an.
2023/10/03 - 16:28
Felipe VI.ak Pedro Sanchez proposatu du inbestidurarako hautagai izateko
Francina Armengolek data jarri beharko dio orain legealdiko bigarren inbestidura saioari, baina hautagai sozialistarekin hitz egin ondoren egingo du. Inbestidurarako azken eguna azaroaren 27a izango da.
2023/10/03 - 15:28
Felipe VI.a erregea Sanchezekin eta Feijoorekin bildu da bigarren bilera-errondan
Felipe VI.ak 10:00etan hartu du Pedro Sanchez PSOEko presidentegaia, eta ordubete geroago Nuñez Feijoo PPko buruarekin bildu da.
2023/10/03 - 12:36
Felipe VI.ak Pedro Sanchez hartu du Zarzuela Jauregian
Felipe VI.ak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentearekin eta Alberto Nuñez Feijoo PPko buruarekin emango dio amaiera inbestidurarako bilera-sortari.
2023/10/02 - 15:22
Felipe VI.ak harrera egin dio Aitor Estebani
EAJren Legebiltzarreko bozeramaileari harrera egin dio Felipe VI.ak gaur hasi duen bilera-sortaren baitan, Pedro Sanchezen balizko inbestidurari buruz duen iritzia jakiteko.
2023/10/02 - 13:36
Felipe VI.ak Javier Esparzarekin hasi du kontsulta-erronda berri bat
Gaur hasi da Felipe VI.ak alderdien ordezkariekin egingo duen bilera-sorta berria. Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiaren saiakerak aurrera egin ez ostean, Pedro Sanchez inbestidurarako hautagai berria izendatuko duela dirudi.
2023/09/29 - 19:05
Erregeak bigarren kontsulta txanda hasiko du astelehen honetan, Sanchez hautagai proposatu aurretik
Oraingoan, Pedro Sanchez PSOEko burua eta jarduneko presidentea inbestidurarako hautagai gisa proposatzea espero da.
2023/09/29 - 16:02
Zeintzuk dira epeak eta balizko datak Feijooren inbestidurak porrot egin ostean?
PPko hautagaiak ez du presidente izendatzeko boto nahikorik lortu. Horrenbestez, erregeak beste bilera sorta bat egin beharko du beste hautagai bat proposatzeko. Hauek dira inbestidura egutegian markatuta egon litezkeen egunak.
2023/08/22 - 23:31
Porrot egin dezakeen inbestidura baterako bidea hartu du legegintzaldiak
Feijoo izendatuta atzerako kontaketa hasi ostean, laster jakingo dugu Espainiako Gobernu berri bat izango den edo hauteskundeak errepikatu beharko diren.
2023/08/22 - 22:32
Espainiako erregeak Feijoo hautatu du inbestidurarako
Nolanahi ere, PPko buruak ez du babes nahikorik presidente izateko. Felipe VI.ak esan du "ohitura" dela alderdi bozkatuenaren hautagaia proposatzea inbestidurarako.
2023/08/22 - 22:32
Espainiako erregeak Feijoo hautatu du inbestidurara joateko, beharrezko babesa izan ez arren
Nolanahi ere, PPko buruak ez du babes nahikorik presidente izateko. Horrenbestez, litekeena da haren inbestidura saiakerak porrot egitea.
2023/08/22 - 20:32
Feijook eta Sanchezek Gobernuko presidentea izateko hautagai izan nahi dutela esan diote Espainiako erregeari
Orain, erregeak inbestidurarako zein hautagai proposatu aukeratu beharko du. Beste erronda bat egiteko aukera ere badu Estatuburuak.
2023/08/22 - 20:23
Erregeak Abascalekin (Vox), Sanchezekin (PSOE) eta Nuñez Feijoorekin (PP) itxi du bilera-sorta
Espainiako erregeak Alberto Nuñez Feijoo (PP), Pedro Sanchez (PSOE) eta Santiago Abascal (Vox) hartu ditu Zarzuelan, inbestidurari begira alderdi politikoekin egindako bilera-sortan.