Erregeak bigarren kontsulta txanda hasiko du astelehen honetan, Sanchez hautagai proposatu aurretik
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruaren inbestiduraren porrotaren ostean, Felipe VI.a Espainiako erregeak bigarren bilera txanda hasiko du astelehen honetan talde parlamentarioekin, Zarzuelak iragarri duenez.
Erregeak Francina Armengol Kongresuko presidentea hartu du arratsaldeko lehen orduan, eta ofizialki jakinarazi dio Feijook ez dituela lortu Gobernuko presidente izateko beharrezkoak diren botoak.
Ondorioz, erregeak beste kontsulta txanda bat abiatu beharko du, abuztuaren 21ean eta 22an egindakoa bezalakoa, non Feijoo hautagai gisa atera zen. Oraingo honetan, Pedro Sanchez PSOEko burua eta jarduneko presidentea inbestidurarako hautagai gisa proposatzea espero da.
Datorren astelehenean eta asteartean, urriaren 2an eta 3an, egingo dute bilera sorta berria. EAJri astelehena egokituko zaio, eta, ziurrenik, EH Bildu ez da bertan izango, aurrekoan bezala. Parlamentuan indar txikiena duen taldetik handienera deituta, Javier Esparza Union del Pueblo Navarroko (UPN) presidentea izango litzateke astelehenean estatuburuaren bulegotik pasatzen lehena, Cristina Valido Coalicion Canariako (CC) diputatuaren eta Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailearen aurretik.
Lehen egun hori Yolanda Diaz Sumarreko liderrak osatuko luke.
Asteartean, Santiago Abascal Voxeko presidenteak hartuko du lekukoa, eta, ondoren, Felipe VI.a Sanchezekin eta Nuñez Feijoorekin bilduko dira, PP baita eserleku gehien lortu dituen alderdia (137).
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxaso: “Kaleratze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Gaur egingo dira Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"