Espainiako Felipe VI.a
2022/12/25 - 15:18
Aragonesen ustez monarkia ''ez da zintzotasun eta integritate adibide''
Cataluniako presidenteak esan du balore errepublikanoak defendatzen jarraituko dutela, eta erabat burujabea izango den Katalunia dutela helburu.
2022/12/25 - 14:59
EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Felipe VI.aren mezua kritikatu dute; eta PSOEk eta PPk, txalotu
EAJk "nazioen errealitatea onartzeko" deia egin dio. EH Bilduk salatu du mezuak ez zuela mamirik. PSOEk "oso positibo"tzat jo du mezua. Elkarrekin Podemosek erantzun dio erakundeak higatzeko "estrategia bat" dagoela. PPk "batasunarekiko eta Konstituzioarekiko konpromisoa" azpimarratu du.
2022/12/25 - 14:54
Garridok azpimarratu du Felipe VI.aren diskurtsoa arduratsua izan dela
Laura Garrido PPko legebiltzarkideak esan du erregeak arriskuak aipatu zituela eta irtenbidea batasunetik etorriko zela azpimarratu zuela.
2022/12/25 - 14:28
Iñarrituren arabera, Felipe VI.aren mezua hutsala izan da eta ez dio lurralde arazorai erreferentziarik egin
Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak azpimarratu duenez, "higadura instituzionalaz ari garela, monarkiak berak zalantzan jarraitzen du".
2022/12/25 - 13:41
Estebanek garaietara egokitzeko eta ''nazioen errealitatea'' onartzeko deia egin dio Espainiako erregeari
EAJko diputatuaren ustez, Felipe VI.a "ohartu egin beharko litzateke kolektibo oso zabalak daudela Konstituzioarekin bat egiten ez dutenak, eta egon zirenetako batzuk gaur egun zalantzan jartzen dutela".
2022/12/25 - 13:04
Uriartek nabarmendu du erregeak ez dituela aipatu ''kohesioa'' eta Europako inflazio ''baxuenetariko'' bat
Felipe VI.ak erakundeen "higatzeaz" eta "batasunaz" egindako adierazpenen harira, "fenomeno meteorologiko bat balitz bezala" egin dituela, baina "estrategia bati" erantzuten diola gogorarazi dio Elkarrekin Podemoseko diputatuak.
2022/12/25 - 10:00
Felipe VI.a Espainiako erregeak batasuna defendatu eta erakundeak "higatzearen" arriskuaz ohartarazi du
Erakundeei eskatu die "interes orokorra" defendatzeko, "elkarlan leialarekin, Konstituzioa eta legeak errespetatuz, eta izan daitezela zintzotasun eta zuzentasun eredu".
2022/09/19 - 22:52
Espainiako lau errege-erreginak, berriz elkarrekin
Felipe VI.a Espainiako erregearen eta Juan Carlos I.a aitaren elkartzearen irudiak hautsak harrotu ditu. Izan ere, azken bi urteetan lehen aldiz elkarrekin azaldu dira jendaurrean, astelehen honetan Londresen egindako Elizabeth II.aren hiletan, emeritua Abu Dhabira bizitzera joan zenetik.
2022/09/19 - 20:59
Felipe VI.a eta Juan Carlos I.a bi urtetan lehen aldiz jendaurrean elkarrekin; irudiak hautsak harrotu ditu
Aita eta semearen irudia une kritiko batean atera da, izan ere, lehenengo hori auzitara eramango du Corinna maitale ohiak, Erresuma Batuan. Podemosen arabera, errege emerituaren figura "lotsagarria da herrialde honentzat".
2022/09/18 - 23:34
Charles III.ak Buckinghamen bilduko ditu munduko 500 estatuburu eta agintari
Charles III.a izan da anfitrioi igande honetako ongietorri ekitaldian. Buruzagi eta estatuburu nagusiek Elizabeth II.aren hil-kapera bisitatu dute egunean zehar, bertatik Londresko kaleetan ilara egin duten milaka pertsona igaro bitartean.
2022/08/09 - 13:30
Kritika ugari eragin ditu Felipe VI.ak izandako jarrerak Gustavo Petro karguaz jabetzeko ekitaldian
Errege espainiarra izan zen jezarrita mantendu zen eta txalo egin ez zuen estatuburu bakarra Simon Bolivarren ezpata ekitaldira eraman zutenean. Hori dela eta, zenbait alderdik bere jarrera kritikatu dute.
2022/07/15 - 18:33
Estatu omenaldia egin diete 2020ko martxotik hona covid-19ak jota hil diren 109.000 pertsonari
Estatuko agintariak bildu ditu omenaldiak, Errege-erreginak eta Espainiako presidentea buru. 300 bat gonbidatu bildu dira, hildakoen senitartekoak, eta osasun eta zientzia arloko ordezkariak tartean.
2022/07/10 - 16:24
Miguel Angel Blanco oroitzeko Estatu omenaldia egin dute Ermuan, igande honetan
Hainbat agintari izan dira ekitaldian; besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Pedro Sanchez Espainiako presidentea, Felipe VI.a Espainiako erregea, eta Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea. Guztiek egin dituzte adierazpenak, baita Mari Mar Blancok ere.
2022/07/10 - 15:52
ARGAZKI GALERIA: Miguel Angel Blancori omenaldia Ermuan
1997ko uztailaren 11n hil zuen ETAk tiroz Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia, 48 orduz bahituta izan eta gero. Mende laurdena igaro denean, Estatu omenaldia eskaini diote Ermuan.
2022/07/10 - 15:52
Miguel Angel Blanco oroitu dute Ermuan haren bahiketa eta hilketaren 25. urteurrenean
ETAk hildako zinegotzia omentzeko ekitaldia agintarien ordezkaritza zabal batek babestu du baina, beste behin, ez du talde politiko guztien babesa izan.
2022/07/10 - 15:07
Miguel Angel Blanco oroitzeko omenaldia hasi da Ermuan, hil zutenetik 25 urte betetzen direla
Agintariak bizkaitar udalerrira iritsi dira; bertan bizi zen gaztea, 1997an, eta bertako Udalean zebilen zinegotzi.
2022/07/10 - 09:22
Ermuak Miguel Angel Blanco omenduko du gaur, euskal gizartea aldatu zuen hilketatik 25 urte igaro ondoren
ETAk hildako zinegotzia omentzeko ekitaldia agintarien ordezkaritza zabal batek babestuko du, baina, beste behin, ez du talde politiko guztien babesa izango. Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Miguel Angel Blanco kiroldegian.
2022/07/06 - 12:06
Omenaldi handia agintarien ordezkaritza zabalarekin, Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrenean
Ekitaldia Ermuan egingo dute eta, bertan, lehendakaria, Pedro Sanchez, Felipe VI.a erregea, alkatea eta Marimar Blanco izango dira, besteak beste.
2022/06/14 - 19:56
Esteban: "PSOEk ez ditu inoiz ukitu nahi izan Espaniako monarkiari lotutako gaiak"
EAJk Kongresuan duen bozeramaileak kritikatu du PSOEk ez dituela inoiz gai batzuk "ukitu", monarkia edo sekretu ofizialen legea, kasu, ausardia faltagatik, "egiturazko erreforma" horietarako gehiengoa izan duen arren.
2022/06/14 - 19:14
Erregearen bortxaezintasuna mugatzeko lege-proposamena atzera bota dute PSOEk eta PPk
Erregea ikertu eta epaitu ahal izateko lege-proposamena aurkeztu zuen EAJk, baina PSOEk eta PPk ekimenari betoa jarri diote eta, ondorioz, monarkia espainiarrak ukiezina izaten segituko du.