Espetxeak
2021/02/16 - 20:35
CUP alderdiko diputatu batek Pablo Haselen abesti bat jarri du Kongresuan
Albert Botran CUPeko diputatuak Pablo Hasel rap abeslariaren abesti bat erreproduzitu du Kongresuko hizlarien tribunan, atxiloketa salatzeko.
2021/02/15 - 14:43
Oier Andueza ETAko presoa aske geratu da, 20 urte kartzelan egon ondoren
Durangarra gaur goizean atera da Basauriko espetxetik. Azaroan, Murtzia II kartzelatik hurbildu zuten.
2021/02/08 - 10:04
Banketxe bateko lapurra eta zuzendaria batzartu dira
Ana Botinek ahalbidetu du topaketa, Santander bankuak Gipuzkoan duen sukurtsal batean izan baitzen lapurreta.
2021/02/06 - 21:16
Bilbon kalejira egin dute Irati eta ETAko presoen beste seme-alaben alde
Irati eta gurasoak banatu gabe, Zaballako kartzelara hirurak elkar ditzaten eskatu dute bildutakoek "Irati Gurasoekin Euskal Herrira" ekimenaren barruan.
2021/02/05 - 17:41
Iñaki Arakama, Roberto Lebrero eta Iñaki Armendariz Zaballara ekarriko dituzte
Gainera, Jose Maria Novoa Arroniz eta Beñat Aginagalde Ugartemendia presoak Leongo eta Palentziako espetxeetara, hurrenez hurren, eramatea adostu du Espetxe Zuzendaritzak.
2021/02/04 - 16:26
Estatu espainiarrean diren 190 presoetatik ia guztiek onartu dute egindako kaltea
Ziurtatu dute preso bakoitzak eginiko hausnarketaren eta lanketaren emaitza direla gutun horiek eta ausardia eskatu dute salbuespeneko politika amaitzeko
2021/02/02 - 21:06
4 urteko kartzela zigorra bi gazteri, "kale borrokarako lehergaiak ezkutatzearren"
Fiskaltzak proposatutako zigorra arindu dute epaileek, eta zortzi urtekoa beharrean, lau urteko espetxealdia ezarri die biei terrorismoarekin lotutako ekintzetarako lehergaiak zituztelako.
2021/02/01 - 21:50
Kataluniako preso independentistek amnistia eta estrategia bateratua eskatu dute
Buruzagi independentistek estrategia bateratua eskatu dute, "amnistia eta autodeterminazioa" lelopean. Hautesontziak boto subiranistekin betetzera deitu dute.
2021/01/29 - 19:16
ETAko bi preso Zaballara eraman eta beste hiru gerturatuko dituzte
Sergio Polok eta Gorka Vidalek Araban beteko dute zigorra. Juan Ramon Carasatorre, Ibai Beobide eta Mattin Sarasola, berriz, Euskal Herrira gerturatuko dituzte.
2021/01/28 - 14:06
Kataluniako Gobernuak hirugarren gradua eman die berriro preso independentistei
Ostiral honetan aterako dira espetxetik, nahiz eta baimen horren aurka helegitea aurkezteko aukera duen Fiskaltzak, Gorenak epaia eman arte.
2021/01/27 - 14:33
Troitiñok kimioterapia utzi nahi du espetxeratzearekin "bateraezina" delako
Etxeraten arabera, Troitiñoren osasun egoerak nabarmen egin du okerrera, eta lau aldiz eraman behar izan dute Estremerako kartzelatik ospitalera azkenaldian.
2021/01/23 - 17:08
Altsasuko auzian zigortutako gazteek agerraldia egin dute, lehen aldiz
Mobilizazio zikloaren amaiera iragarri dute eta eskerrak eman dizkiote gizarte osoari, oro har, eta Altsasuko herriari bereziki.
2021/01/22 - 12:27
Nafarroan lortutako "adostasun zabala" eskertu dute Sarek eta Etxeratek
"Egindako lanak, zalantzarik gabe, espetxe-salbuespenaren amaieran behin betiko bultzada ematen lagunduko du", nabarmendu dute kolektiboek.
2021/01/15 - 18:00
Espetxeetako Zuzendaritzak lau euskal preso hurbilduko dituela iragarri du
Cadizeko Puerto III espetxean dauden Jon Bienzobas eta Aitor Agirrebarrena presoak Palentziara eta Asturiasera eramango dituzte; Iñaki Etxeberria, Kantabriara, eta Patxi Marques, Zaballara.
2021/01/14 - 13:19
Espetxeek hirugarren gradua proposatu dute berriro Kataluniako prozesuko presoentzat
Horrek aukera emango lieke egunero atera eta lo egitera bakarrik itzultzeko. Hala ere, proposamena ez da eraginkorra izango Generalitateak berretsi arte, gehienez ere bi hilabeteko epean.
2021/01/12 - 12:55
Hirugarren gradua eman diote Troitiñori eta datozen orduetan aterako da espetxetik
Antton Troitiño preso donostiarra aurki irtengo da Estremerako kartzelatik, gaixotasun larri eta sendaezina duelako.
2021/01/09 - 08:38
Presoen eskubideen alde gaur egingo diren ekitaldietara batzeko deia egin du Sarek
Euskal Herri osoko 238 herri eta hiritan egingo dira mobilizazioak, presoen gerturatzea eskatzeko. Bakearen eta bizikidetzaren aldeko aldarria izatea ere nahi du Sarek.
2021/01/08 - 00:58
Parisko Apelazio Auzitegiak bost urteko kartzela-zigorra berretsi dio Mikel Barriosi
Epaia bost egunetan izango da irmoa eta Barriosek espetxean sartu beharko du bost urteko zigorra betetzeko.
2021/01/07 - 15:13
Sare eta Bakearen Artisauak: "2021a konponbidearen urtea izan behar da"
Bi plataformetako ordezkariek nabarmendu dute "oraindik oso garrantzitsua dela jendea kalera ateratzea" eta horregatik larunbateko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.
2021/01/05 - 15:25
Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, 2020ko seigarrena
Joan den abenduaren 25ean gertatu zen. Salhaketak salatu duenez, horrelako heriotzetan espetxeetako agintariek oraindik ez dituzte heriotzaren nondik norakoak argitzen.