Pegasus auzia
2022/05/05 - 12:10
Paz Esteban agerraldia egiten ari da Kongresuan, espioitza kasuei buruzko azalpenak emateko
Sekretu ofizialen batzordea Paz Esteban CNIko zuzendariaren agerraldiarekin hasi da Kongresuan. ERCk eta EH Bilduk espioitza nork agindu zuen jakin nahi dute, baina ez dute "itxaropen handirik" saioan.
2022/05/05 - 08:01
CNIko zuzendariak agerraldia egingo du gaur Kongresuan, espioitza kasuei buruzko azalpenak emateko
Paz Estebanen agerraldia ateak itxita egingo da sekretu ofizialen batzordean eta bertan izango diren diputatuek galarazita izango dute hark emandako azalpenak publiko egitea.
2022/05/04 - 20:28
Kataluniako Gobernuaren konfiantza berreskuratzeko dimisioak eskatu dizkio Aragonesek Sanchezi
Generalitateko presidentearen hitzetan, Espainiako gobernuburua, Pegasus auzian egiten ari den kudeaketarekin, "elkarrizketaren eta negoziazioaren bidea zapuzten ari da".
2022/05/04 - 17:48
Robles, Pegasus auziaz: "Delituzko ekintzen aurrean, Justiziak soilik du erantzukizunak ezartzeko eskumena"
Defentsa ministroak salatu duenez, "oso erraza da gauzak leporatzea bere burua defendatu ezin duen CNIren aurka". EH Bilduk, EAJk, Kataluniako taldeek eta Unidas Podemosek kontuak eskatu dizkiote Roblesi "eskandalu politikoaren" aurrean.
2022/05/04 - 16:21
Fronte Polisarioa ziur dago Maroko Pegasus espioitza auziaren erantzulea dela
Gaur Nafarroako Parlamentuan izan da Fronte Polisarioaren ordezkari bat. Brahim Gali polisarioaren burua Logroñon erietxeratu zutenean eta Zeutako migrazio krisi betean izan ziren Pegasusen erasoak ere. Sahararrak ez dira batere harritu Maroko erantzulea dela dioten informazioarekin.
2022/05/04 - 16:14
Roblesek babesa adierazi dio CNIri eta esan du bihar datu guztiekin agertuko dela zuzendaria
Margarita Roblesek defentsa alorrean egin duen agerraldian Pegasus espioitza kasuari buruzko galderei erantzun behar izan die. Defentsa ministroak Espainiako inteligentzia zerbitzuetarako hitz onak izan ditu eta kasua argitzeko justizian duen konfiantza adierazi du.
2022/05/04 - 11:23
Zupiria: 'Gardentasuna eta demokrazia jarri dute auzitan entzuketek, horregatik ari gara osasun demokratikoaz'
Osasun demokratikoa eta erakundeen zilegitasuna zalantzan jarri da azken egunetan Pegasus programarekin egindako espioitzarekin Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera. Euskadi Irratiko "Faktoria"n kezkatuta agertu da, eta gai hauek lehenbailehen argitzearen garrantzia azpimarratu du. Pedro Sanchezen gobernagarritasunari lotuta, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek apustu sendoa egina dutela dio legealdia amaitzearen alde. Hainbat akordio dituzte bi erakundeek lotuta, transferentzien egutegia esaterako, eta hori betetzeko sosegua behar dela dio.
2022/05/04 - 09:39
Txosten batek iradoki du Maroko egon daitekeela Pegasusekin egindako espioitza politikoaren atzean
'The Guardian' egunkari britainiarrak argitaratu du Forbidden Stories plataformak filtratutako txostena. Informazio horren arabera, Espainiako 200 telefono zenbaki Pegasusen datu-basean sartzea Marokoren ekintza bat izan daiteke.
2022/05/03 - 23:17
Pedro Sanchezi eta Margarita Roblesi egindako espioitza kasua ikertuko du Auzitegi Nazionalak
Estatuko Abokatuak aurkeztutako salaketa onartzea erabaki du Auzitegi Nazionalak. Alabaina, Kataluniako eta Euskal Herriko politikari independentisten kontrako espioitza kasuak ez ditu ikertuko.
2022/05/03 - 17:15
Kataluniako Gobernua Pegasusen espioitzari buruzko auzi guztietan aurkeztuko da
Horrela, baimena eman die Generalitateko abokatuei, herri-akusazio gisa, legezko ekintzak abiarazteko.
2022/05/03 - 16:18
Ikerketa batzorderik ez espioitza politikoa argitzeko, baina Sanchezek agerraldia egingo du
Sanchezen gobernu kide guztiek azalpenak eskatu dizkiote espioitzaren kasuan. Ikerketa batzorde bat osatzea eskatu diote gobernuari, baina PSOEK ezetz esan du, ez duela batzorderik osatuko.
2022/05/03 - 15:53
PSOEk, PPk, Voxek eta Cs-ek galarazi egin dute ikerketa batzordea, baina Sanchezek agerraldia egin beharko du
Aizpuruak "ardura ez saihestea" eskatu dio Sanchezi, eta Estebanek berretsi egin du independentistei egindako espioitza argitu egin behar dela. Rufianek ohartarazi duenez, honek "legealdia bertan behera utz lezake".
2022/05/03 - 14:47
Zupiria: "Guk dakigula, ez da lehendakariaren eta sailburuen kontrako erasorik izan"
Jaurlaritzako eledunak adierazi du ez dutela "neurri berezirik" hartu Sanchez presidentea eta Robles ministroa Pegasus programarekin zelatatu dituztela jakin ostean. Zupiriaren ustez, "behar-beharrezkoa" da auzia "lehenbailehen" argitzea, "osasun demokratikoagatik".
2022/05/03 - 14:42
Bingen Zupiria: ''Dakigunez, ez da lehendakariaren eta sailburuen mugikorren aurkako erasorik izan''
Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman duenez, Jaurlaritzak ez du inolako neurri berezirik hartu espioitza kasuen berri izan ostean.
2022/05/03 - 11:23
Maddalen Iriarte, Pegasus auziaz: "Azkeneraino argitu behar den eskandalu larri baten aurrean gaude"
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen arabera, lehen pausoa izan daiteke gaur bertan Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak espioitza politikoari buruzko ikerketa batzordea sortzeari bide ematea.
2022/05/02 - 23:29
Eusko Jaurlaritzak kontrolak zorroztuko ditu, inork ez ditzan sailburuak zelatatu
Eusko Jaurlaritzak adierazi du sailburuek erabiltzen dituzten sakelako telefonoetan segurtasun-sistema berritzaileenak instalatu zituztela, baina, aldi berean, aitortu du Pegasus programa detektatzea "oso zaila" dela.
2022/05/02 - 23:15
EH Bilduk eta indar katalanek zalantzan jarri dute Sanchez eta Roblesi ustez egindako espioitza
Zalantzan jarri dute Sanchez eta Roblesi ustez egindako espioitza; ikerketa batzorde independentea nahi dute "ke-pantaila" bat dela uste dutelako EH Bilduk eta indar katalanek. Euren kasuekiko jarrera irmo bera eskatu dute.
2022/05/02 - 20:59
Indultuen eta Marokorekin izandako krisiaren testuinguruan zelatatu zuten Sanchezen mugikorra
Bartzelonan, ekainaren 21ean, iragarri zuen Sanchezek biharamunean Ministroen Kontseiluak indultuak onartu behar zituela. Maiatzaren 17an eta 18an, 6.000 pertsona iritsi ziren Ceutako kostaldera, Marokoko segurtasun indarrek oztoporik jarri gabe.
2022/05/02 - 19:45
Mundu osoko agintari politikoak, kazetariak eta ekintzaileak, Pegasusen jomugan
2021ean publikatutako ikerketa baten arabera, munduko gobernu guztiek erabili dute Pegasus programa buruzagi politikoak, kazetariak edota giza eskubideen aldeko ekintzaileak zelatatzeko.
2022/05/02 - 17:40
Taldeen erreakzioak, Sanchez eta Robles ere Pegasusekin zelatatu zituztela iragarri ostean
Iragarpena "ke-pantaila" bat dela uste dute EH Bilduk eta indar katalanek, eta euren kasuekiko jarrera irmo bera eskatu dute. Unidas Podemosek "erantzukizunak argitzea" galdegin du, eta PPk "babes argia" azaldu dio Sanchezen Gobernuari.