Estatu Islamiarra
2016/07/19 - 11:35
Afganiar batek hainbat lagun zauritu ditu Alemaniako tren batean
17 urteko gazte bat da, errefuxiatua bera; haren gelan, Estatu Islamikoaren banderaren marrazki bat topatu dute. Zaurituetako batzuk larri daude; erasotzaileak aizkora eta aiztoa erabili ditu.
2016/07/18 - 20:55
10 frantziarretatik zazpi ez dira Gobernuaren segurtasun neurriez fio
Biktimei egindako omenaldian, Manuel Vallsen kontrako oihuak eta irainak izan dira. Frantziako Gobernuak aitortu du erabateko segurtasuna bermatzea ezinezkoa dela, baina batasunerako deia egin du.
2016/07/18 - 20:31
Mauleko bi emakume, ama eta alaba, Nizan hildakoen artean
Léa Mignaçabal (68 urte) eta Myriam Bellazouz (29) ziren hildakoak.
2016/07/16 - 17:22
Nizako atentatugilea 'azkar erradikalizatu' zen
Bernard Cazeneuve Barne ministroak adierazi duenez, joan den ostegunean Nizan izandako sarraskiaren egilea -84 lagun hil zituen- "oso azkar erradikalizatu zen".
2016/07/15 - 20:27
Nizako erasoaren egilea 'ezezaguna' zen Inteligentzia zerbitzuentzat
Mohamed Lahouaiej Bouhlel gaizkile arruntatzat zuen Poliziak, baina ez zuten fitxatuta balizko jihadista gisa.
2016/07/15 - 18:35
Zornotzako bi neska, Nizako sarraskiaren lekuko
Garaje batean eta etxebizitza batean gorde ziren, atentatutik ihesi. Onik daude, etxera itzultzeko gogoz.
2016/07/15 - 18:05
Nizan segurtasun neurri 'guztiak' hartu zituztela esan du Hollandek
Frantziako presidenteak defendatu egin du poliziak "hiltzailea indargabetzeko" egindakoa.
2016/07/15 - 14:33
Mohamed Lahouaiej Bouhlel da atentatuaren egilea
31 urteko tunisiar jatorriko frantses bat da. Aurrekariak zituen, baina ez terrorismoagatik.
2016/07/15 - 13:21
Urkullu, atsekabetuta Nizako eraso 'basatiagatik'
“Europan bakea, elkarbizitza eta askatasunaren aldeko konpromisoa” azpimarratu du lehendakariak, “segurtasun komuneko marko batean”.
2016/07/15 - 12:43
Beltran de Heredia: 'Eraso egiteko ereduari aurrea hartzea zaila da'
Nizako atentatua gaitzetsi du Segurtasun sailburuak. 84 hildakoen eta 100 bat zaurituen senitartekoei elkartasuna agertu die Beltran de Herediak.
2016/07/14 - 13:01
Estatu Islamikoak bere 'gerra ministroa' hil dela baieztatu du
'Estatu Islamikoa talde terroristako borrokalaririk trebeenetakoa zen', Ameriketako Estatu Batuen arabera. Estatu Islamikoak bahitutako atzerritarrak kontrolatzeko ardura zuen, Raqqako presondegian.
2016/07/03 - 13:26
Gutxienez 180 hildako Bagdaden, Estatu Islamikoaren atentatu batean
Erasoak, halaber, 150 zauritu baino gehiago utzi ditu. Irakeko hiriburuko auzo komertzial batean egin dute erasoa, bonba-kamioi bat erabiliz; gunea jendez beteta zegoen, leherketa jazo denean.
2016/07/02 - 15:16
Turkiako Gobernuak gertutik jarraitzen du komunikabideen lana
Oso informazio gutxi zabaldu da orain arte. Gaur egungo Turkian ez dago tokirik ahots kritikoentzat.
2016/07/02 - 10:02
Gutxienez 26 hildako Bangladeshen, kafetegi batean egindako erasoan
Estatu Islamikoak aldarrikatu du erasoa. Gutxienez 26 zauritu daude, eta 13 gatibu utzi dituzte aske. Baieztatuta dago zazpi japoniar eta gutxienez bederatzi italiar hil direla.
2016/06/30 - 14:06
22 pertsona atxilotu dituzte Istanbuleko atentatuarekin lotuta
Bestalde, Turkiako agintariek uste dute Ataturkeko aireportuaren kontrako atentatuan esku hartu zuten hiru terroristetako bat atzerritarra izan daitekeela.
2016/06/30 - 11:29
Istanbuleko atentatuaren eta Brexitaren arteko zerikusia
Erdogan, Turkiako presidenteak, Assad Siriako presidentearen aurka egitea erabaki zuen, eta hura garaitzen saiatu da nola edo hala.
2016/06/29 - 22:55
Turkiako Gobernuak Estatu Islamikoari egotzi dio Istanbuleko atentatua
Lehen ministroak aurreratu du "egun gutxi barru" hiru terroristen izen-abizenak eta horiei buruzko zehaztasunak publikatuko dituztela.
2016/06/29 - 11:46
Istanbuleko aireportuak ateak ireki ditu, baina hegaldi gutxirekin
Bart gaueko erasoak izan eta bost ordura Istanbuleko Atatürk aireportuak berriro ere ateak ireki ditu, baina hegaldi oso gutxirekin.
2016/06/29 - 11:10
Istanbulgo Ataturk aireportua, berriro martxan
Dena dela, gaurko iragarrita zeuden hegaldi gehienak bertan behera utzi dituzte hegazkin konpainiek. Hegaldi gutxi batzuk bakarrik ari dira lurreratzen eta aireratzen.
2016/06/29 - 10:41
Sarraskia Istanbulen: 36 hildako eta 147 zauritu
Istanbuleko Atarturk aireportuan hiru terrorista suizidek egindako erasoen atzean Estatu Islamikoa egon ditekela uste dute agintariek.