Estatu Islamiarra
2018/01/15 - 15:23
Gaurkoa izan da Bagdadek azken 72 orduetan pairatu duen 3. operazio suizida
Irakek Estatu Islamikoaren kontra lortu duen garaipen militarrak ez du esan nahi segurtasuna itzuli denik herrialdera.
2018/01/15 - 10:00
26 lagun hil eta 75 zauritu dira Bagdaden izandako atentatu batean
Bi leherketa izan dira hiriaren erdialdean. Leherkariz betetako bi gerriko lehertarazi dituzte bi terrorista suizidak.
2017/12/29 - 23:17
Gutxienez 9 hildako eta 10 zauritu utzi ditu eliza kopto baten aurkako erasoak Kairon
Erasoa Santa Maria Mina elizan gertatu da, Helwan hirian, hiriburutik 10 kilometrora. Hiru erasotzailek egin dute atentatua, eta horietako bik ihes egin dute.
2017/12/28 - 11:35
Gutxienez 40 pertsona hil dira Kabulen eskola baten aurkako atentatu suizida batean
Eraikinaren barruan Afganistango albiste-agentzia baten bulegoak ere badaude. Estatu Islamikoak hartu du bere gain atentatua.
2017/12/18 - 14:13
Ustezko jihadista bat atxilotu dute Majadahondan
Poliziaren arabera, nazionalitate espainiarra duen gaztea erradikalizazio prozesu batean murgilduta zegoen.
2017/12/12 - 22:02
Manhattango erasoaren ustezko egileari terrorismoa leporatu dio Fiskaltzak
27 urteko Akayed Ullah auzipetu dute auzitegi federal baten aurrean. “Estatu Islamikoagatik egin nuen”, adierazi zuen Ullahek Poliziaren aurrean, akusazioaren arabera.
2017/12/09 - 23:38
Estatu Islamikoaren aurkako gerra bukatutzat jo du Irakeko lehen ministroak
Militarrek jihadisten esku zeuden azken gotorlekuak berreskuratu ostean egin du iragarpen ofiziala Haider al Abadik.
2017/12/05 - 10:09
Lau pertsona atxilotu dituzte ISISen kide izatea leporatuta
Horietako bi Gironan atxilotu dituzte, bat Madrilen eta beste bat Marokon. Interneten materiala zabaltzea eta Espainian atentatuak egiteko deia egitea egotzi diete.
2017/12/03 - 17:13
Tikrit hirian egin zuen Daeshek sarraskirik handiena
1.700 lagun exekutatu zituzten, eta errekara bota edo hilobi handietan sartu zituzten. Kalifa-herria erori ondoren, sarraskia gertatu zen tokia, hildako gazte xiitak gogoratzeko tokia bihurtu da.
2017/12/01 - 08:36
Hiru pertsona hil eta hainbat zauritu dituzte Pakistango unibertsitate batean
Hildakoak atentatuaren egileak lirateke. Erasoa TTP Pakistango talde taliban nagusiak hartu du bere gain. Zaurituetako zortzi ikasleak dira.
2017/11/26 - 21:21
Jihadisten senideentzat eremu bereziak ireki behar izan dituzte Iraken
Eurek ez dute inor hil, baina tribuen legeak direla eta, ezin dira etxera itzuli senitartekoek egindako kaltea ez badute ordaindu nahi.
2017/11/24 - 15:27
Faluyako gazteak erradikalizaziotik urruntzeko programa ezagutu dugu
DAESHen menpe denbora gehien eman duen hiria da Faluya. Bertako egoera ezagutzeko eta Irakiarrek hartu dituzten neurriak zeintzuk diren jakin dugu.
2017/11/21 - 09:58
Atxilotu bat Melillan, ISISen aldeko erakartze lanak egitea egotzita
Polizia Nazionalak 21 urteko gazte bat atxilotu du Melillan, ISISen aldeko "erabateko konpromisoa eta babesa" adierazteagatik, eta ustez erakartze lanak interneten eta sare sozialetan egiteagatik.
2017/11/21 - 08:03
Gazte bat atxilotu dute Melillan ISISen aldeko erakartze lanak egitea egotzita
Atxilotuak -21 urte- beste pertsonak doktrinatzeko eta erakartzeko lanak egiten zituen interneten, baita bere burua doktrinatzeko ere, Poliziaren arabera.
2017/11/13 - 13:21
Duela bi urte Parisko atentatu jihadistetan hildakoak gogoratu dituzte
Saint Denis estadioaren inguruan izan da Macron buru zuen lehen omenaldi ekitaldia. Ondoren, erasoa jasan zuen kafetegi inguruetan, eta azkenik, Bataclan diskoteka aurrean bildu dira.
2017/11/11 - 10:39
Irakek erasoa abiatu du ISISek herrialdean duen azken gotorlekuaren aurka
Azaroaren 3an, Al Qaim eskualdea berreskuratu zuten; oraingo operazio militarra abiatu den lurraldearen ondoan dago hori. Jihadistek oraindik zuten azken gotorleku handia zen.
2017/11/11 - 09:38
Estatu Islamikoa Sirian garaitzeko asmoa dutela berretsi dute Trumpek eta Putinek
Ameriketako Estatu Batuetako eta Errusiako presidenteak ados daude: gatazkak ez du konponketa militarrik.
2017/11/09 - 15:10
Siriako indarrak ISISen gotorleku den Albukamal hirian sartu dira
ISISek kontrolpean zuen azken herria galdu du. Kalifa-herria desagertu da eta Irakeko eta Siriako armadek bi herrialdeen arteko muga berreskuratu dute.
2017/11/09 - 14:04
Siriako indarrek Albukamal hiriaren kontrola hartu dute
Irakeko milizia xiiten laguntzari esker, Estatu Islamikoak Sirian zuen gotorleku handienean sartu dira.
2017/11/08 - 11:29
Gizon bat atxilotu dute Ceutan, ISISen aldeko propaganda egitea egotzita
Polizia Nazionalak 28 urteko gizon bat atxilotu du Ceutan erakartze, doktrinatze eta errekrutatze sare baten kide izatea leporatuta. Sareak Sirian ISISen jihadistak izan direnekin lotura du.