Ustezko jihadista bat atxilotu dute Majadahondan
Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Majadahondan (Madril), Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoko (ISIS) kide izatea leporatuta, Espainiako Barne Ministerioak gaur jakinarazi duenez.
19 urteko atxilotuak nazionalitate espainiarra du, nahiz eta Marokon jaioa izan. Poliziaren esanetan, 16 urte zituenean hasi zen erradikalizatzen.
Espainiako Barne Ministerioaren arabera, "erradikalizazio prozesu aurreratu batean murgilduta zegoen, eta martir bihurtzeko eta terrorismo jihadistaren gerrako tresna bihurtzeko borondatea agertu zuen sare sozialetan".
Azken hilabeteetan bere jarrera gogortu zuela eta arriskutsua zela iritzita, atxilotzeko erabakia hartu du Espainiako Poliziak.
Interneten oso pertsona aktiboa omen zen, eta "hainbat profil erabiltzen zituen sare sozialetan ISISen propaganda zabaltzeko eta jasotzeko".
Espainiako Poliziaren operazioak zabalik jarraitzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko