ETA
2024/01/13 - 20:18
Milaka lagun bildu dira Bilbon, "Konponbiderako giltzak" lelopean, Sarek deitutako manifestazioan
"Salbuespenezko espetxe politika alde batera utzi eta aro berri bati ekitea" eskatu dute manifestariek. "Presoen eskubideak aitortzen ez badira, bidegabekeriak iraungo du eta arazo batek konpondu gabe jarraituko du", esan du Anaiz Funosasek azken hitzartzean.
2024/01/13 - 18:46
''Konponbiderako giltzak'' lelopean Sarek deitutako manifestazioak Bilboko erdigunea hartu du
Milaka lagun bildu dira ETAko presoen eskubideen aldeko urteroko manifestazioan. Aurtengoa ordubete lehenago hasi da, San Mamesen izango den euskal derbia dela eta.
2024/01/13 - 13:53
Begoña Atxa: ''Bada garaia iraganeko egoerei ateak ixteko eta egoera berriei ateak irekitzeko''
Sarek ETAko presoen alde urtero deitzen duen manifestazioa izango da gaur Bilbon, "Konponbiderako giltzak" lelopean. Mobilizazioa 16:00etan abiatuko da, Casilla plazatik.
2024/01/13 - 13:35
ETAko 155 presoetatik 147 Hego Euskal Herriko espetxeetan daude
Gaur egun, 19 preso daude baldintzapeko askatasunean, baina beste 45ek dute hori lortzeko aukera, zigorren hiru laurden beteta baitituzte. Gainera, 70ek hirugarren gradua jasotzeko aukera dute.
2024/01/11 - 23:02
Asiron, ETAren biktimen erreparazioaren alde, alkate gisa egindako lehen hitzaldian
Iruñeko alkate izendatu zutenetik egin duen lehen agerraldian, Joseba Asironek (EH Bildu) "indarkeria jasan duten biktima guztien aitortza eta erreparazioa" defendatu du, "baita ETAren biktimena ere, noski".
2023/12/10 - 14:33
Iñaki Mendiluce eta Jose Luis Gonzalez ertzainak oroitu dituzte
Duela 28 urte hil zituzten Iñaki Mendiluce eta Jose Luis Gonzalez ertzainak. Gaur omenaldia egin diete Beasaingo ertzain-etxean, haien oroimenez jarri zuten monolitoan.
2023/11/10 - 13:08
Memoriaren Egunarekin bat, Etxeratek gogora ekarri ditu kartzeletarako joan-etorrietan hildako pertsonak
Sakabanaketa politikaren ondorioz eragindako sufrimendua aitortzea eskatu du Etxeratek. ETAko presoei bisita egiteko joan-etorrietan 16 pertsona hil direla esan dute, eta giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortzea eskatu.
2023/10/27 - 23:23
Motibazio politikoko indarkeriaren biktima izatea aitortu berri dio Jaurlaritzak Josu Mugikari
ETA politiko militarreko kidea zela, 23 urterekin, Poliziak Madrilen hil zuen. Biktima aitorpen horren balorazio gazi-gozoa egin du gaur legazpiarraren familiak. Galdera batzuen erantzuna jaso bai, baina beste asko oraindik erantzunik gabe daudela salatu dute.
2023/10/26 - 14:23
EH Bilduk bere aitaren hilobiaren aurkako erasoa gaitzetsi ez izana kritikatu du Marta Buesak
Marta Buesak azpimarratu du "lazgarria" izan zela jakitea Gasteizko Udalaren adierazpen instituzionalak ez zuela talde politiko guztien aho bateko babesa izan. "Oso etsigarria izan zen jakitea EH Bilduk ez zuela adierazpen horrekin bat egin nahi izan", adierazi du.
2023/10/21 - 15:41
''Konponbiderako giltzak'' lelopean manifestatuko da Sare urtarrilaren 13an
Presoen eskubideen aldeko urteroko martxaren leloa aurkeztu du ETAko presoei babesa erakusteko herri-plataformak Gernika-Lumon, eta horiei ezartzen zaien "salbuespenezko espetxe-politika" salatu du berriro.
2023/10/16 - 16:08
Zapatero amnistiaren alde agertu da, eta bere momentuan Otegiri ere aplikatzea pentsatu zuela esan du
Espainiako Gobernuko presidente ohiak aukera hori aztertu zuen, baina baztertu egin zuen, "zorionez, ETAren amaiera elkarrizketa bidezko amaiera izan zelako".
2023/10/14 - 19:28
40 urte Lasa eta Zabala desagertu zirenetik
Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hil zituztenetik 40 urte bete dira. GALen lehen biktimak izan ziren.
2023/10/13 - 12:00
40. urterrenean, Pili Zabalak kritikatu du oraindik ez dutela lortu ez egia, ez justizia, ez erreparazioa
Joxean Lasarekin batera GALek bahitu eta guardia zibilek torturatu eta hil zuten Joxi Zabalaren arrebak, hala ere, esan du geroz eta aitortza sozial zabalagoa jasotzen ari direla.
2023/10/08 - 15:17
PSE-EEren gazteek Buesa eta Diezen monolitoaren kontrako erasoak gaitzetsi dituzte, ekitaldi batean
EGAZek antolatutako ekitaldian, Maider Etxebarria Gasteizko alkate sozialistak esan du "egon zen indarkeria gaitzesteari uko egiten diotenak" kritikatu ditu.
2023/10/06 - 18:52
Beste eraso bat Fernando Buesaren memoriari: hilobia zikindu dute espraiarekin eta gorozkiekin
Gasteizko Udalak adierazpen bat onartu du atzoko eta gaurko erasoak gaitzesteko, eta EH Bildu akordio horretatik kanpo geratu da. Dena den, Arnaldo Otegik "erabateko gaitzespena" agertu du bi gertakarion aurrean.
2023/10/06 - 15:03
Otegik "arbuiatu" egin ditu Buesaren monolitoaren eta panteoiaren aurkako eraso "onartezinak"
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, biktima guztiak eta horien memoria errespetatzea oinarrizko baldintza da bizikidetza eraikitzeko.
2023/10/06 - 14:48
Fernando Buesa Fundazioak familiaren "samin sakona" nabarmendu du haren hilobiak jasandako erasoa tarteko
Eduardo Mateo Fundazioko proiektu burua EH Bilduri eta Arnaldo Otegiri zuzendu zaie, eta ETA "deslegitimatu eta gaitzetsi" dezatela galdegin die. "Esan dezatela ez zuela inoiz existitu behar", azpimarratu du.
2023/10/06 - 12:42
Pintura beltzarekin eta gorozkiekin eraso diote Fernando Buesaren hilobiari
ETAk 2000ko otsailaren 22an Jorge Diez bizkartzainarekin batera hildako Fernando Buesaren familiaren panteoiari pintura eta gorozkiekin eraso diote bart, Arabako hiriburuan bien omenez altxatutako monolitoaren kontra egindako sabotajearen ondoren.
2023/10/06 - 12:02
Idoia Mendia: ''Tamalez herri honetan oraindik asko egin behar dugu memoriaren alde''
"Memoria politikak oso beharrezkoak dira oraindik eta lan handia dugu, batez ere, gazte eremuetan", adierazi du Idoia Mendiak Fernando Buesaren monolitoari eta hilobiari eginiko erasoen inguruan galdetuta.
2023/10/06 - 11:43
Urkullurentzat ''guztiz gaitzesgarriak'' dira Fernando Buesaren monolitoaren eta hilobiaren aurkako erasoak
"Ikusten ari gara Euskadin ere badirela indarkeria politikoa erabili nahi izango luketen taldetxo batzuk ere", adierazi du Iñigo Urkulluk. "Badira taldetxo hoien gain eragina izan dezaketen eragile batzuk eta indarrez esan beharko luketenak hori ez dela bidea", gaineratu du.