Euskadiko Alderdi Popularra
2025/03/18 - 15:26
PPk eta Confebaskek bat egin dute EAEko egoera ekonomikoari buruzko ''diagnostikoarekin''
Egoera ekonomiko ezegonkorraren aurrean enpresariek dituzten erronka eta zalantzen gainean hausnarketa egin dute. Bileraren ostean, Alderdi Popularrak adierazi du PP eta Confebask bat datozela, bai diagnostikoan, baita erreforma fiskalaren aurkako jarreran ere.
2025/03/14 - 14:41
De Andres: ''Zergak ordaintzen ez dituzten euskal herritarren mesederako da akordioa''
PPren ustez, ezkerreko alderdien ezkontide da EAJ, Elkarrekin Podemosekin fiskalitatearen inguruan hitzartutako akordioaren ostean.
2025/03/10 - 12:02
Bizkaiko PPk 46 zuzenketa aurkeztu dizkio zerga-erreformaren proposamenari, "anbizio gutxikoa" dela iritzita
Raquel Gonzalezek esan du EAJ eta PSE-EErena "espedientea betetzeko" proposamena dela, "Bizkaia biziberritzeko edo bizkaitarrei laguntzeko" izan beharrean.
2025/03/06 - 13:18
Aldundiek "erantzukizuna" eskatu diote oposizioari berrikuspen fiskala onartzeko bidean
Ogasun diputatuek agerraldia egin dute proiektuak "aurrera" jarraitzen duela esateko eta EH Bildu, PP eta Podemosi "jokoan zer dagoen" ohartarazteko. Adierazi dutenez, onartu ezean, milioi bat zergaduni mesede egin diezaiekeen berrikuspena zergatik baztertu duten "azaldu beharko dute" hirurek.
2025/02/27 - 14:51
PPk Anduezaren esanetara ''makurtuta'' ikusten du EAJ, zerga erreformaren negoziazioan
Iñaki Oyarzabal Alderdi Popularrak Araban duen bozeramaileak salatu du Anduezak eurekin negoziatzeari muzin egin ziotenik "hartu-emanik ez" dutela izan jeltzaleekin. "EAJk azaldu beharko du zergatik", erantsi du.
2025/02/22 - 14:35
Lore-eskaintza jendetsua Fernando Buesa eta Jorge Diezi, haien erailketatik 25 urtera
ETAk hil zituenetik 25 urtera, haien senide, lagun eta erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek lore-eskaintza egin diete Gasteizen. Rocio Vitero eta Pello Otxandiano (EH Bildu) ere han ziren, baina loreak jartzeko ilaran zain zeudenean, handik joateko keinuak egin dizkie Diezen amak.
2025/02/17 - 14:13
Valentin Lasartek ez du gogoratzen nork agindu zuen Ordoñez hiltzea
Francisco de Jorge Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu du lekuko gisa, ETAko bost buruzagi ohi hilketa terroristagatik auzipetu dituzten auzian, zinegotziaren aurkako atentatua egiteko agindua eman omen zuelako.
2025/02/12 - 13:00
EAEko industria bultzatzeko ''neurri proaktiboak'' eskatu dizkio De Andresek Jaurlaritzari
Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak uste du, enpresen itxieeren eta deskolalizazioaren aurrean, Jaurlaritza "defentsa egoeran" dagoela. "Azterketa batean 5a lortzeko jarrera da hori, eta halakoetan, badakigu 5a barik, 4 bat ateratzen dela".
2025/02/07 - 12:00
EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, EH Bilduri ordezkari baten aldea aterata
Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, EAJk (28) eta PPk (8) ordezkari bana irabaziko lukete. PSE-EEk behera egingo luke, legebiltzarkide bat galduta, eta Sumar Eusko Legebiltzarretik aterako litzateke. EH Bilduk (27) eta Voxek (1) eutsi egingo liekete egungo ordezkari kopuruei.
2025/02/01 - 14:37
Ana Iribar, Ordoñezen alarguna: ''Justizia da dolua ixten lagundu dezakeen bide bakarra''
Gregorio Ordoñez hiltzea planifikatu zutelakoan ETAko bost buruzagi ohi auzipetzeko Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia eskertu du gaur, Donostian, Ordoñezen alargunak.
2025/01/23 - 19:46
Parisko Marceu etorbideko eraikina EAJri lagatzea finantzaketa irregularra izan daitekeen aztertuko du PPk
"Ez dago inolako arrazoirik jauregi hori EAJri emateko, inoiz ez zelako EAJrena izan. Eusko Jaurlaritzaren diruarekin ordaindu zen", adierazi du Javier de Andresek.
2025/01/23 - 14:45
2000. urtea izan zen ETAren historian gogorrenetakoa: 23 hildako eta 66 atentatu
Duela 25 urte euskal gizartea gogor astindu zuten ETAren hainbat hilketak: Fernando Buesa, Juan Mari Jauregi, Joxe Mari Korta, Ernes Lluch...2000. urtean ETAren 66 atentatuetan izan ziren hildako gutxi batzuen izenak baino ez dira.
2025/01/23 - 13:42
De Andres: ''Ordoñez oroitzea beharrezkoa da, hilketa haiek ospatu egin baitzituen gizartearen zati batek''
Gregorio Ordoñezen hilketaren 30. urteurrenean, Donostiako zinegotzia izan zenaren oroimenean, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean Tabakaleran egingo diren jardunaldiak aurkeztu ditu Alderdi Popularrak.
2025/01/23 - 08:59
Albiste izango dira: Istilu larriak Erroman, deskontuak garraioan eta Ordoñezen hilketaren 30. urteurrena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/23 - 06:00
''Gregoriok erabaki zuen bere askatasunaren gainetik guztiona defendatzea''
1995eko urtarrilaren 23an, ETAk Gregorio Ordoñez PPren Donostiako alkategaia hil zuen, tiroz, Donostiako Alde Zaharreko La Cepa tabernan bazkaltzen ari zela. 30 urte geroago, Ana Iribar alargunarekin eta Consuelo Ordoñez arrebarekin izan gara.
2025/01/13 - 11:23
''EAJk epe luzerako konpromisoa du PSOErekin, eta horrek Espainiako Gobernua beti babestera behartzen du''
Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak adierazi duenez, EAJren eta PSOEren arteko "konpromiso horrek Alderdi Sozialista beti babestea dakar, Sanchezen Gobernuak ondo nahiz gaizki jokatuta".
2025/01/10 - 18:42
EAJk Sagarduiren izendapena defendatu du, eta EH Bilduri eta PPri ''gezurretan'' aritzea leporatu die
Joseba Diez Antxustegi EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, alderdiak ez ditu kritikak eta zalantzak ulertzen izendapena legezkoa delako eta Jaurlaritzak ez duelako izan, ezta izango ere Gasteizko Vithas-San Jose klinikarekin inolako harreman komertzialik.
2024/12/31 - 15:23
PPren ustez, Pradalesek ''dena Espainiarekiko hausturarekin konpontzen du''
Javier de Andresek uste du Pradales lehendakariak kontraesanak dituela "antieuropeismoa" kritikatzen duenean, EAJk Georgia Meloni Italiako lehen ministroaren eta Viktor Orban Hungariako presidentearen hautagaiei "babesa" eman ostean.
2024/12/29 - 21:24
PPren ustez, pilotako euskal selekzioaren ofizialtasunak "ez du inolako zentzurik"
"Kirol horrekin egiten ari direnak ez du inolako zentzurik, euskal pilota guztion kirola baita, abertzaleen eta sozialisten sektarismoaren gainetik. Kirola zikintzea da", adierazi du EAEko PPk sare sozialetan zabaldutako bideo batean.
2024/12/21 - 12:55
PPren ustez, Sanchezen legegintzaldia ''agortuta'' dago eta ''agenda judizialak'' baldintzatzen du
Horixe adierazi du gaur Carmen Fuñez PPren Antolakuntza idazkariordeak Bilbon, eta "moralitatearen aurkako paradigma" izatea eta auzi judizialen mende egotea egotzi dio Espainiako Gobernuari.