Euskadiko Alderdi Popularra
2025/06/03 - 13:46
Jesus Maria Pedrosa omendu dute, ETAk duela 25 urte Durangon hil zuen zinegotzia
Javier De Andres Euskadiko Alderdi Popularraren presidenteak eta Raquel Gonzalez Bizkaiko PPren presidenteak parte hartu dute omenaldian.
2025/06/02 - 11:32
De Andresek uste du ''argi'' zegoela Auzitegiak abala emango ziola Amnistia Legeari, ''joera politikoagatik''
Javier de Andres Euskadiko PPren presidentearen ustez, Sanchezen Gobernuak "bulokrazia" erabiltzen du "gezurretan, faltsukerietan eta asmakuntzetan oinarritzen delako" gobernatzeko.
2025/05/28 - 12:54
De Andres: ''Jendeak gehiago baloratzen du lan- eta bizi-kalitatea instituzioekin duen harremana baino''
Horrela baloratu du Javier De Andresek EITB Focusek erakundeen balorazioari eta EAEko eta Nafarroako Foru Erkidegoko herritarren kezka nagusiei buruz argitaratutako azken inkesta.
2025/05/27 - 20:50
Euskara EBn ofiziala izan dadin lanean jarraitzeko asmoa agertu dute gobernuek eta alderdi abertzaleek
Zalantzak agertu dituzten 7 herrialdeekin berehala hitz egingo duela ziurtatu du Alvares ministroak. Jaurlaritzak adierazi du hizkuntza aniztasunaren aurka egitea "ez dela onargarria". EAJk eta EH Bilduk, berriz, helburua lortuko den itxaropena agertu dute.
2025/05/27 - 11:00
Laura Garrido: ''(Ofizialtasuna) mahai gainean jarri da Sanchez nazionalisten menpe dagoelako''
Euskara, katalana eta galiziera Europako erakundeetan ofizial izateko eskariaz hitz egin du Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratian. Horren ustez, hizkuntzak politikoki erabiltzea ez da egokia.
2025/05/22 - 12:25
Otxandiano eta De Andres, Jaurlaritzako kideen arteko polemikaren inguruan
Eusko Legebiltzarraren sarreran, Pello Otxandianok eta Javier De Andresek iritzia eman dute egunotan EAJ eta PSE-EEko kideen artean sortu den polemikaren inguruan.
2025/05/20 - 13:37
De Andresek, migrazioaren kontura EAJk eta PSE-EEk omen duten ''desadostasunaz'': ''Hipokrisia da''
Euskadiko PPren presidenteak ez du ulertzen Jaurlaritzaren bi bazkideen artean "bat-batean sortu den desadosasuna". Salatu duenez, bi alderdiek migrazio politika bera darabilte, eta "urteak daramatzate gauza bera bozkatzen".
2025/05/10 - 15:58
De Andresek ''gehiegizko erregulazioari'' egotzi dio etxebizitzaren prezioa
Gainera, Euskadiko etxebizitza politiken "hondamendia" egotzi die Euskadiko PPko presidenteak EAJ, PSE-EE eta EH Bilduri, etxebizitzaren inguruan PPk antolatutako jardunaldi baten itxiera-ekitaldian.
2025/05/02 - 18:38
Euskadin energia gehiago ekoiztea eskatu du De Andresek , energia proiektuetan ''azken postuetan'' dagoelako
Euskadiko PPko presidenteak euskal herritarrei eskatu die "nahikoa da" esateko orain arte EAEn "megawatt bakar bat ere jarri ez duen" politika energetikoari. "Euskaldunok kontsumitzen dugun energiaren heren bat baino ez dugu ekoizten", gogorarazi du De Andresek.
2025/04/16 - 15:22
Laura Garridoren ustez, sozialistak eta jeltzaleak zatituta daudela ematen du
Alderdi Popularraren ustez, Jaurlaritzako bazkideen arteko desadostasunak itxurakeria hutsa dira. Garridok adierazi du ez direla gai ekonomia esparruko arazo estrukturalei konponbidea emateko.
2025/04/15 - 14:33
Alderdi guztiek egindako ''ekarpenak'' eta erakutsitako ''inplikazioa'' txalotu ditu Jaurlaritzak
Imanol Pradales lehendakariak alderdiekin egindako bilera-sorta izan dute mintzagai gaur, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren asteroko batzarrean. Maria Ubarretxena eledunak esan du bilera-sorta "positiboa" izan dela eta "adostasun handia" dagoela Industriaren Defentsarako Taldearen "bide-orrian".
2025/04/14 - 18:50
Oposizioak elkarlanerako borondatea agertu dio lehendakariari, industria indartzeko
Lehendakaritzan pozik agertu dira bilera-sortaren emaitzekin, eta txalotu dute alderdiek "herriaren interesak" jarri dituztela "norberaren interesen gainetik".
2025/04/14 - 14:03
Dirulaguntzak batik bat siderurgia eta petrolio enpresetara bideratzea proposatu du PPk
Trumpek ezarritako muga-zergak direla eta, laguntza batik bat kaltetutako industriei ematea proposatu dio Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak lehendakariari, hala nola siderurgia, petrolio eta nekazaritza sektoreko elikagaigintza industriei.
2025/04/14 - 10:14
Pradales alderdi politikoekin elkartuko da, Trumpen muga-zergen aurrean batasuna bilatzeko
Lehendakariak "batuta eta ausardiaz" erantzuteko deia egin du, baina "lasaitasuna" eskatu du.
2025/04/11 - 13:46
Lehendakariak lankidetza eskatu die alderdiei ziurgabetasun egoeraren aurrean
Imanol Pradales lehendakariak egoera aztertzeko bilera erronda egingo du astelehenean alderdi guztiekin, Voxekin izan ezik.
2025/04/11 - 12:50
Pradalesek ''Euskadin ere laguntzeko'' eskatu dio PPri, Kontzertua ''blindatzea'' babestu ostean
Imanol Pradales lehendakariaren ustez, "albiste ona" da PPk Diputatuen Kongresuan Kontzertu Ekonomikoa "blindatzea" babestu izana. Horregatik, "hemen ere Euskadiri laguntzeko" deia egin die Euskadiko PPko kideei.
2025/04/02 - 16:02
Andueza (PSE): 'Mundu batek bereizten gaitu PPrengandik'
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak Euskadiko PPrekin izandako bileraren ostean aitortu duenez, bi alderdiak "mundu batek" banatzen ditu, popularrek "Ayusoren eredua" Euskadira ekartzeko hartutako erabakiaren ondorioz.
2025/03/22 - 16:47
Javier de Andresen aburuz, Euskadi Europako gizarte ezkertiarrenetako bat bihurtu da azken hamarkadetan
Euskadiko Alderdi Popularraren presidenteak esan du arrazoi askorengatik euskal gizartean ezkerrak indar handia hartu duela azken hamarkadetan, eta ez dagoela beharko litzatekeen orekarik eta alternantziarik ezkerraren eta eskuinaren artean.
2025/03/21 - 18:45
Arriolak (Kutxabank) uste du euskara "oztopoa" dela atzerriko talentua erakartzeko
EH Bilduk eta Kontseiluak errefusatu egin dituzte Arriolaren adierazpenak eta zuzenketa eskatu dute. Euskadiko PP, bestalde, "pozik" agertu da Kutxabankeko presidentea PPk esaten duen hori bera esatera "ausartu" delako.
2025/03/21 - 11:49
Erreforma fiskala euskal enpresen aldekoa dela esan dio lehendakariak Javier de Andresi
EAJk eta PSE-EEk Podemosekin adostutako erreforma fiskala euskal enpresen aldekoa dela esan du Imanol Pradales lehendakariak, eta PPri kritika egin dio, "zoritxarrez Madrilera eta Voxera begira daudelako".