Pradalesek PPrekin eta Sumarrekin abiatuko du bilera-sorta, ostiral honetan
Astelehenean, hilak 8, PSE-EErekin batzartuko da lehendakaria, eta asteartean, hilak 9, EH Bildurekin eta EAJrekin. Hurrengo hilabeteetan lantzekoak diren "euskal agendak" dakartzan aferak izango dituzte mintzagai bilera horietan.
Imanol Pradales lehendakariak PPrekin eta Sumarekin abiatuko du alderdi politikoekin egingo duen bilera-sorta, ostiralean. Astelehenean, hilak 8, PSE-EEren ordezkaria jasoko du, eta asteartean, hilak 9, EH Bildu eta EAJrenak.
Hurrengo hilabeteetan lantzekoak diren "euskal agendak" dakartzan aferei buruz mintzatzeko alderdi politikoekin bilera-sorta egingo zuela iragarri zuen lehendakariak berak joan den astean.
Batzar horietan jorratuko dituzten gai-zerrendak helarazi dizkiete legebiltzarkide bozeramaileei: EAEko eta Espainiako egoera politikoaren analisia, 2026rako aurrekontu eta iragarpen sozioekonomikoak eta euskal autogobernua.
Bilera-sortaren datak Maria Ubarretxena Jaurlaritzaren bozeramaileak eman ditu jakitera, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik