Lehendakariak bilera-sorta egingo du politika, ekonomia, aurrekontuak eta autogobernuaren garapena aztertzeko
Nazioarteko albisteek sortzen duten ezegonkortasuna kudeatzearekin batera, etorkizuneko erronketarako prestatu eta herri bezala eta ongizatean hazteko helburua jarri du Imanol Pradalesek hurrengo hilabeteetarako.
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du talde parlamentarioekin bilera-erronda hasiko duela ostegun honetan Donostiako Miramar jauregian egindako Gobernu Kontseiluaren ondoren. Euskadiko egoera politikoa eta sozio-ekonomikoa aztertuko dute batzar horietan, baita Eusko Jaurlaritzak hurrengo urterako izango dituen aurrekontuen proposamena eztabaidatu eta autogobernuan sakontzeko moduak bilatu ere.
“Nazioarteko egoera konplexua” eta Espainiako “ezegonkortasun eta alferrikako zarata” kudeatzearekin batera, "etorkizuneko erronketarako prestatu eta herri gisa eta ongizatean hazteko" helburua jarri du Imanol Pradalesek hurrengo hilabeteetarako.
Ohikoa den legez, Donostiako Miramar jauregian eman dio hasiera urte politikoari Eusko Jaurlaritzak, lehendakaria eta sailburuak Gobernu Kontseiluan bilduta. Eneko Goia hiriko alkateak, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusien presidenteak egin diete harrera jauregiko lorategietan.
Euskal agenda
Agertoki politikoa da euskal agenda jorratzeko bilera horietan landuko duten gaietako bat, eta lehendakariarentzat funtsezkoa da “Euskadin dugun egonkortasuna zaintzea eta mantentzea”. “Zubiak eraikitzea, elkarlana eta ezberdinen arteko akordien” garrantzia azpimarratu du, eta, horretarako, konpromisoa hartu du Segurtasun Foroan eta Osasun Itunean ematen diren aurrerapasuen gaineko informazioa ematearekin batera, etxebizitzari buruz hartutako neurriak eta Euskadiko Industria Planean hartutako neurriak azaltzeko.
Alor sozioekonomikoan, alde batetik, 2026rako kontu publikoei dagokionez, adierazi du “talde politikoen lehentasunak” zeintzuk diren jakin nahi duela. Bestetik, jakinarazi du AEBk eta EBk muga-zergen inguruan lortutako akordioak izango duen eraginari buruz sektorearekin egiten ari diren azterketa hizpide izango dutela.
Batzar horietako hirugarren gaia autogobernua izango da. Alor honetan, behar-beharrezkotzat jo du “Gernikako Estatutuan jasotako eskumen guztiak eskuratzea eta Estatutu Itun berri bat lortzeko konpromisoan aurrera egitea”.
Gobernu Kontseiluaren ondoren egin duen agerraldian, Pradalesek nazioarteko egoeraren azterketa motz bat ere egin du. "Israelgo Gobernua Palestinako herriarekiko egiten ari den basakeria" ezin geldiarazteko "ezintasuna" aipatu du, eta "bi estatuen onarpena" eskatu du.
Horrez gainera, “udaltzainek eta ertzainek pairatu dituzten indarkeria- eta bazterketa-gertakariak” ere aipatu ditu Pradalesek. Bere hitzetan “onartezinak” dira eta “alderdi politiko guztiek salatu beharrekoak”.
Ikasturte politikoa
Pradales, ertzainen eta udaltzainen aurkako erasoei buruz: "Indar politiko guztiok gaitzetsi behar ditugu, salbuespenik gabe"
Imanol Pradales lehendakariak eskatu du Ertzaintzak udan jasan dituen erasoak alderdi guztiek "aho batez, argi eta garbi" gaitzestea, "salbuespenik gabe". Gainera, ohartarazi duenez, "bizikidetzaren, tolerantziaren eta biktima guztien oroimenaren aurkako jarrerek ez dute lekurik gure herrian".
Horrez gainera, adin txikiko migranteen aferaren gainean ere galdetu diote lehendakariari. Andaluziako presidente Juanma Moreno Bonillak Euskadiri “emandako pribilegioen” aurka hitz du aste honetan. Pradalesen aburuz, Bonillak “ez ditu etxerako lanak” egin adierazpen horiek bota aurretik. Jakinarazi du telefonoz deitu diola, eta “elkartasuna eskatu” diola.
MIGRATZAILEAK
Pradales: “Moreno Bonillari deitu diot elkartasuna eta laguntza eskatzeko, migratzaile adingabeen % 50 autobusez iristen baitira Andaluziatik”
Lehendakariak azpimarratu du elkartasuna ardatz izanda garatu behar dela migratzaileen kudeaketa. Hala, horri buruz hitz egiteko eta lan egiteko deia egin du, pertsonak baitira eta horien giza eskubideak eta duintasuna bermatu beharra baitago.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Ceutarekin lotutako lau elkarretaratze lekuz aldatu ditu, istiluak saihesteko
Eskuineko zenbait alderdik eta elkartek deitu dituzte mobilizazioak, eta horien aurka, ezkerreko taldeek ere mobilizazioak antolatu dituzte. Toki berean deitu dituzte protesta guztiak, eta horiek leku berean egiteak istiluak eragin ditzakeela eta, batzuk tokiz aldarazi dituzte.
Gernikako alkateak liburutegi berria defendatu du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñok uste du "onartezina" dela okupazio batek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.