2027ko urtarrileko manifestazioa azkena izatea nahi du Sarek, ETAko presoen auzia behin betiko ixten dela irudikatzeko
Sare herritarrak ekitaldi jendetsua egin du gaur Arrasaten, sorreratik izandako ibilbidearen balantzea egin eta "etapa bati bukaera ematen hasteko" beharra aldarrikatzeko. "Sareren amaiera, gauzak ongi eginez gero, garaipen kolektiboa eta diskretua izango da", iragarri dute.
"Trantsizio aldia", "etapa baten amaiera", "behin betiko urratsa"... Hitzok izan ditu ahotan gaur Sare herritarrak ETAko presoen auzian 2026-2027 aldiak ekar dezakeena edo ekarri beharko lukeena deskribatzeko. Izan ere, 2027ko urtarrilaren 9ko manifestazioa (hainbat urtez kolektibo horren eskubideak aldarrikatzeko Bilbon egin ohi dute urtearen hasieran) "azkena" izatea nahi du Sarek, "euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazio sozialaren ibilbide oso baten amaiera irudikatzeko".
Sarek ekitaldi jendetsua egin du gaur eguerdian Arrasaten, Monterron parkean. 2014tik egindako ibilbidea errepasatu dute bertan Nahikari Iturbe eta Joseba Azkarraga Sare herritarreko bozeramaileek, eta "zuhurtziaz baina zintzotasunez" aitortu dutenez, 12 urteotan "egoera aldatu egin da". Are gehiago, 2026-2027 aldia trantsizio garaitzat hartu daitekeela uste dute, "behin betiko urratsa emateko borondate irmoarekin".
Horren ildoan, agertoki berri horretan egoki ikusi dute jarduteko "dinamikak egokitzea" eta mobilizazioak ere errealitate berrira moldatzea. Izan ere, Sareren iritzian, "osasuntsua eta arduratsua" da irudikatzea etorkizun hurbil horretan mugimendua "ez dela beharrezkoa izango". Nabarmendu dutenez, ez da komeni "betikotzea"; kontrara, "pentsatu behar dugu Sareren amaiera, gauzak ongi eginez gero, garaipen kolektiboa eta diskretua izango dela, garaipen garrantzitsuenak halakoak izan ohi dira eta".
Mobilizazioak hizpide, 2027ko manifestazioan "ahalegin kolektibo handiena" egiteko eskatu dute, "2027ko urtarrileko manifestazioak adieraz dezan euskal gizartearen gehiengoak aurrera egin nahi duela. Helmuga, denak etxera! (hori izango da leloa). Gure helburua da manifestazioak euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazio sozialaren ibilbide oso baten amaiera irudikatzea", azpimarratu dute. Horien esanetan, "guztion artean lortu behar dugu urtarrilaren 9ko deialdi hau euskal gizartearen gehiengoaren adierazpena izatea, denoi min egiten digun eta amaitu behar dugun egoera bati amaiera emateko".
12 urteotako ibilbidea, zenbakitan
Aurrera begiratzeaz gain, "giza eskubideen eta biktima guztien duintasuna defendatzea" helburu, 12 urteotan egindako bidearen balorazioa ere egin dute Iturbek eta Azkarragak. Hasierako urteetan, ETAko presoei aplikatzen zitzaien sakabanaketa politika "bidegabe eta krudela" salatzea izan zuten ardatz, eta urruntze dinamika horren biktimak izan dituzte gogoan: 2014tik, 16 pertsona hil dira errepidean, kartzeletan 30 preso baino gehiago hil dira, eta "motxiladun umeen" sufrimendua ere izan dute hizpide.
Horien datuen arabera, 2014an 465 preso zeuden Espainiako eta Frantziako estatuetako 50 espetxe baino gehiagotan sakabanatuta, eta Euskal Herriko 100 herrik baino gehiagok zuten ETAko presoren bat.
Azken urteotan, batez ere 2023an urruntze politika amaitu zenetik, "agertokia desberdina" dela zehaztu dute. 120 preso inguru daude, eta horietatik % 70 inguru hirugarren graduan daude edo 100.2 artikulua dute aplikatuta. Kolektibo horretako presoren bat duten herrien kopurua 35era murriztu da. Bestalde, oraindik 40 pertsona daude gradu progresiorik gabe, baina hori aurten aldatzea espero dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.