Hainbat eragilek manifestazioa deitu dute ekainaren 20rako, Ertzaintzaren "errepresioa eta inpunitatea" salatzeko
Deitzaileen artean daude Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, Iñigo Cabacasen, Amaia Zabarteren eta Iker Aranaren senide eta lagunak edota Mugimendu Sozialista. Talde horiek "herri mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina" egitea egotzi diote Jaurlaritzari.
Hainbat eragile sozial eta politikok, tartean Euskal Herriko Global Sumud Flotillak, Herri Nortek eta Iñigo Cabacasen, Iker Aranaren eta Amaia Zabarteren senide eta lagunek, manifestazioa deitu dute ekainaren 20rako Bilbon, Ertzaintzaren "errepresioa eta inpunitatea" eta Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" salatzeko.
“Jaurlaritzaren kriminalizazioaren aurrean, eskubide zibil eta politikoak defendatu” lelopean, gaur 15 egingo dute martxa (17:30ean, Plaza Biribiletik). Honakoak daude deitzaileen artean: "Ertzaintzaren bortizkeriaren" biktimak, Iker Arana eta Amaia Zabarte esaterako; etxegabetzeei aurre egiteagatik isunak eta kolpeak jaso dituzten etxebizitza sindikatuak; "kriminalizazio eta jazarpen etengabea" jasaten duten futbol taldeetako zaleak; edota aurreko udan Ertzaintzaren "gehiegikeria zein kriminalizazio etengabea" pairatu zuten Azpeitia Errepresioaren Aurka taldea eta GKS.
Gaur salatu dutenez, "azken boladan, Segurtasun Sailak gidatuta, Ertzaintzaren partetik errepresioa jaso dugun eragileak ere bagara, kezkaz bizi ditugunak herri mugimenduaren aurkako kriminalizazioa eta Poliziaren erabateko inpunitatea".
"Muga jarri nahi diogu errepresioari eta, zehazki, Eusko Jaurlaritzak herri mugimenduaren aurka mantentzen duen kriminalizazio kanpaina etengabeari", aldarrikatu dute.
Kanpaina horren adibide ugari daudela azpimarratu dute talde deitzaileek. Besteak beste, maiatzaren 23an Bilboko aireportuan Global Sumud Flotillako ekintzaileei egindako harreran izandako istiluak aipatu dituzte. Dena dela, adierazi dute gertakariok ez direla kasu "isolatua", eta erantsi dute "dozenaka atxiloketa, borrakada, karga eta kriminalizazio kasuri" batzen zaizkiela.
Kolektibo horien iritziz, "begi bistako arazo bat dago: herri mugimenduen aurkako gorrotoa dago EAJren eta Ertzaintzaren aldetik, eta kriminalizazioa zein biolentzia polizialaren areagotzea horren lekuko dira".
Zure interesekoa izan daiteke
David Sanchezi enplegu publikorako bederatzi urteko inhabilitazioa ezarri diote
Badajozko Auzitegiak prebarikazio administratiboko delitu baten egile jo du Espainiako Gobernuko presidentearen anaia.
David Sanchezen errugabetasuna probatuko den itxaropena agertu du Espainiako Gobernuak
Erreakzio soka luzea eragin du Espainiako Gobernuko presidentearen anaiari ezarri dioten zigorrak. Enplegu publikorako bederatzi urteko inhabilitazioa ezarri dio epaileak, prebarikazio administratiboko delitu baten egilea izateagatik.
Mikel Uribe ertzainaren aldeko omenaldia egin dute Beasainen, ETAk hil zuela 25 urte bete direnean
Beasaingo ertzain-etxearen aurrean izan da omenaldi-ekitaldia; minutu bateko isilunearen ondoren, Mikel Uribe gogora ekarri dute hainbat ertzainburuk, tartean bere kide izan zirenak. Mikel Uribe Ertzaintzako komisariordea hil zuen ETAk duela 25 urte gaurko egunez, Leaburun, elkartean lagunartean afaltzera zihoala. Elkarte ondoan autoa aparkatu zuenean, ETAko bi kidek kotxea tirokatu eta bertan hil zuten.
Espainiako Gobernuaren transferentzien inguruko proposamen berriak ostiralean jasotzea espero du Jaurlaritzak
Ubarretxena bozeramaileak azpimarratu duenez, negoziatzen ari diren bi eskumenen (Gizarte Segurantzaren eskumen batzuk eta portuak) inguruko aldebiko batzordea abuztua aurretik egin beharko litzateke.
"Akatsa litzateke fokua polemikan jartzea, euskarak bizitasun handiko unea bizi baitu"
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak Auzitegi Gorenak berretsi duen epaia izan du hizpide. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak ezin izango dizkie eskatu funtzionarioen "hizkuntza-baldintza berak" azpikontratutako enpresetako langileei.
EH Bilduk irabaziko lituzke Gipuzkoako foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete
Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako azken Soziometroaren arabera, etxebizitza da herritarren kezka nagusia (% 65,8), baina arazoak pertsonalki eragiten diela aitortzen dutenen ehunekoa % 22,3koa da.
Kongresuak aurrekontuen defizitaren bidea bozkatuko du, baina ez du aurrera ateratzeko aukerarik
PPk, Voxek eta Juntsek dagoeneko iragarri dute aurka bozkatuko dutela, eta bigarren bozketa bat egingo da uztailaren 23an.
EH Bilduk iritzi dio Epaitegi Gorenaren azken epaia euskararen aurkako “oldarraldiaren” beste ale bat dela
Josu Aztiria legebiltzarkidea kritiko azaldu da epaiaren aurrean, eta nabarmendu du ofizialtasunak “egiazko berdintasuna” ekarri beharko lukeela.
Peinadok bost eguneko epea eman dio Begoña Gómezi Londresera alabaren graduaziora baino ez zela joan frogatzeko
Epaileak baimendutako joan-etorria baino ez zuela egin egiaztatzeko eskatu dio. Era bereab, ohartarazi du hala egiten ez badu kautelazko neurriak urratzeagatik delitua egon litekeela.
Lander Martinez (Sumar): “Hauteskunde orokor erabakigarriak egongo dira, eta gure helburua da gobernu aurrerakoiari eustea”
Asteburuan Madrilen egin den Sumar alderdiaren ezohiko batzarraren ostean, Lander Martinez diputatuak adierazi du “arrakastatsua” izan dela prozesua; bertan, Veronica Martinez Barbero eta Rosa Martinez zuzendaritzako koordinatzaile berri izendatu dituzte. Era berean, azpimarratu du alderdiaren lehentasuna datorren urteko hauteskunde orokor erabakigarrietan “gobernu aurrerakoi bati eustea” izan behar dela.