Borja Semperrek minbizia duela eta tratamendua hasiko duela iragarri du
PPk Kongresuan duen bozeramaileak prentsaurrekoan iragarri duenez, tumorea ohiko azterketa batean atzeman zioten: "Lehen fasean dago, eta sendatzeko aukerak daudela esan didate".
Borja Semperrek, Alderdi Popularraren bozeramaileak, minbizia duela iragarri du astelehen honetan hedabideen aurrean egin duen prentsaurrekoan. Azaldu duenez, "ohiko azterketa batean" atzeman diote tumorea. Hasierako fasean dagoela eta, ondorioz, pronostikoa "itxaropentsu" egoteko modukoa dela jakinarazi du.
Hori bai, "urtero ehunka espainiarrei gertatzen zaien bezala, tratamentu zorrotza" egin beharko duela jakinarazi du, eta adierazi tratamendu horrek haren "fisikoa aldatzea" eragingo duela, "nahiz eta hori ez den garrantzitsuena".
Egoera horrek bizitza profesionala aldatuko duela onartu du. Azaldu du litekeena dela aurrerantzean gutxiago agertzea hedabideen aurrean, "tratamenduak uzten dion heinean". Era berean, gaineratu du une honetan bere "esfortzu guztia sendatzera" bideratuko duela.
Azkenik, familiaren, lagunen eta alderdiaren babesa duela esan du.
Albistearen berri izan ondoren, PPko buruzagiek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak berak, bere Exekutiboko kideek eta ezkerreko politikari batzuek X sare sozialaren bidez elkartasun mezuak helarazi dizkiote Semperri.
Sanchezek "animo eta indar handia" opa dio, eta "lehenbailehen sendatzea"; Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak, berriz, "besarkada handi bat" bidali dio, eta "eztabaida publikoan zu bezalako pertsonak behar ditugu", adierazi du.
Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak minbizia zuela jakinarazi zuen duela hilabete batzuk, eta hauxe idatzi du: "Eskarmentuagatik, badakit baikortasuna ezinbestekoa dela gaixotasun horiei aurre egiteko. Eta, batez ere, senide eta lagunak oso hurbil izatea".
Ezkerretik, Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak "indar handia lagun", esan dio Semperri. Antonio Maillo IUko buruak elkartasuna adierazi dio PPko ordezkariari, "esperientzia komunak" izan dituztelako, eta adorea eta besarkada bidali dizkio, "anaitasunez". Gaixotasuna publiko egin izana eskertu dio Maillok, horrek “jende askori laguntzen diolako”.
PPren izenean, Alberto Nuñez Feijoo buruzagiak mezu bat idatzi du, Semperrekin batera ateratako argazki batek lagunduta: "Norberak ez ditu bizitzaren kolpeak aukeratzen, baina bai nola aurre egiten dien".
"Borja Semperrek bere bizitza osoan markatutako ausardiarekin egingo dio aurre orain egokitu zaionari, eta maite dugun guztiok izango gaitu ondoan", nabarmendu du Feijook. Miguel Tellado PPko idazkari nagusi berriak, berriz, Semper "erronka berri baten aurrean" jarriko dutela uste du, eta erronka horri "betiko sendotasunez" aurre egingo diola.
Euskadiko PPko presidenteak, Javier de Andresek, Semperri "animo, itxaropen eta ausardia", esan dio alderdiaren izenean.
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak "sendatzeko desiorik zintzoena" helarazi dio, orain hasi duen "minbiziaren aurkako borrokaren" aurrean: "Dena laster atzean uztea espero dut. Gure maitasun guztia".
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Ceutarekin lotutako lau elkarretaratze lekuz aldatu ditu, istiluak saihesteko
Eskuineko zenbait alderdik eta elkartek deitu dituzte mobilizazioak, eta horien aurka, ezkerreko taldeek ere mobilizazioak antolatu dituzte. Toki berean deitu dituzte protesta guztiak, eta horiek leku berean egiteak istiluak eragin ditzakeela eta, batzuk tokiz aldarazi dituzte.
Gernikako alkateak liburutegi berria defendatu du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñok uste du "onartezina" dela okupazio batek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.