Albiste izango dira: Istilu larriak Erroman, deskontuak garraioan eta Ordoñezen hilketaren 30. urteurrena
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Istilu larriak Erroman: Reala eta Lazio futbol taldeetako jarraitzaile ultrek istilu larriak eragin dituzte Erroman (Italia), talde donostiarrak eta italiarrak gaur jokatuko duten Europa Ligako partidaren bezperan(21:00etan). Zaleek bengalak, makilak, objektu zorrotzak eta aulkiak erabili dituzte borrokan. Lehen informazioaren arabera, hainbat pertsona zauritu dira.
- Deskontuak garraio publikoan: Omnibus lege-dekretua indargabetuta, besteak beste, garraio publikoko deskontuak bertan behera gelditu dira. Espainiako Gobernuaren menpeko garraioetan txartela garestiagoa izango da gaurtik aurrera, hala nola Renfen eta Estatuaren busetan. Hori bai: dagoeneko jaulkita dauden abonuak apirilean amaituko diren arte erabili ahal izango dira. Hala ere, EAEn, operadore eta erakunde gehienek deskontuari behin-behinean eustea erabaki dute, egoera argitu arte eta Espainiako Gobernuak aurrera begira duen asmoa zein den jakin arte.
- Gregorio Ordoñezen hilketaren 30. urteurrena: 1995eko urtarrilaren 23an, ETAk Gregorio Ordoñez PPren Donostiako alkategaia hil zuen tiroz, Donostiako Alde Zaharreko 'La Cepa' tabernan bazkaltzen ari zela. 30. urteurrenaren harira, Ana Iribar alargunarekin eta Consuelo Ordonez arrebarekin hitz egin dugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Hasi dira presoak Martuteneko espetxetik Zubietara lekualdatzen
Goizean hasi dira, furgonetetan, presoak Martuteneko espetxetik ateratzen. Gauzak ondo bidean, aste honetan amaituko da lekualdatzea eta kartzela zaharra ekainaren 24an itxiko dute betiko, bertan zeuden 254 presoak Zubietara eraman ostean.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Eusko Jaurlaritzak EHUri eskatu dio euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera bat egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzako bozeramaileak azkartasuna eskatu du zuzenketetan, eta zuzenketa horiek unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.
Hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Gazolazen, Oltza zendean piztutako sute batengatik
Sutea piztu da arratsaldean Oltza zendean, Nafarroan. Zereal soro batean piztu da sua, eta Gazolazko hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Pinudi bat ere harrapatu dute sugarrek. 20:30 aldera lortu dute sutea kontrolpean hartzea. Gauean, sua erabat itzaltzen eta ingurua freskatzen arituko da suhiltzaile talde handi bat.