EAEko Aurrekontuak 2024

2022/11/02 - 08:42
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuak, blokeoak Brasilen eta interes-tasak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/30 - 11:56
Pedro Azpiazu: ''Gaur egun, ez dugu Euskadin atzeraldirik ikusten''
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi duenez, Euskadik hazkunde ekonomiko sendoa du, balizko atzeraldiari aurre egiteko.
2022/10/28 - 16:57
Lehendakariak aurrekontuak Legebiltzarrean negoziatzeko prestutasuna berretsi dio EH Bilduri
Iñigo Urkulluk, Maddalen Iriarteren galderari erantzunez, esan du euskal herritarrek behar dituzten aurrekontuak izango direla, eta "iaz bezala", aurten ere "atea irekita" izango dutela itunak egiteko.

2022/10/28 - 12:06
2023rako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektua Eusko Legebiltzarrera iritsi da
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eskutik jaso du Autonomia Erkidegoko 2023rako aurrekontuen proiektua, eta, beraz, Legebiltzarrean izapidetzen hasiko da.

2022/10/28 - 10:38
Albiste izango dira: Suteak Bizkaian, Mondragon Taldea eta EAEko aurrekontuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/26 - 17:02
Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontu proiektua ''propagandistikoa'' da Miren Gorrotxategiren arabera
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak azpimarratu du aurrekontu proiektu "propagandistikoa" dela, besteak beste, ez delako bere ustez lehen aldia 14.000 milioiren langa gainditzen dena. Halaber, gastu sozialera bideratutako dirua murriztu dela esan du.
2022/10/25 - 14:59
Horrela banatuko dira kontuak, sailez sail
Osasuna eta Hezkuntza dira diru gehien pilatuko dituzten sailak, kopuru osoaren (14.250 milioi) ia erdia baino gehiagorekin.
2022/10/25 - 14:37
Jaurlaritzak 14.250 milioi euroko aurrekontuak aurkeztu ditu egoera ekonomiko "nahasiari" aurre egiteko
Lehen aldiz, EAEko aurrekontuak 14.000 milioi eurotik gorakoak izan dira. Zerbitzu publikoen mailari eustera, jarduera ekonomikoa bultzatzera eta enplegua sortzera bideratuta egongo dira.
2022/10/25 - 14:30
Pedro Azpiazu: ''Euskadiko 2023ko Aurrekontuen Proiektuak 14.250 milioi euroko zenbatekoa du''
Gobernu Kontseiluak EAEko 2023ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu du gaur. Aurrekontuek 14.250,7 milioi euroko zenbatekoa izango dute, eta, beraz, % 8,7ko igoera izango dute 2022an onartutakoekin alderatuta (1.142 milioi euro gehiago).

2022/10/25 - 09:40
Albiste izango dira: Bizkaiko suteak, EAEko aurrekontuak eta Erresuma Batuko Gobernu berria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/24 - 14:56
Carlos Iturgaiz: ''Jaurlaritzak erabaki behar du zergak igo nahi dituzten EH Bildurekin edo jaitsi PPrekin''
Euskadiko aurrekontuei begira Alderdi Popularra akordioetarako prest agertu da. Eskua zabalik dutela dio Carlos Iturgaitzek Hori bai, zergen jeitsiera mahai gainean jartzea ezinbestekotzat jotzen dute popularrek.
2022/10/24 - 12:18
Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontu proiektuak 14.000 milioiren langa gaindituko du, lehen aldiz
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du "okerrena iristeko" dagoela ziurgabetasunak markatutako testuinguru ekonomiko batean.
2022/10/23 - 14:52
Andueza: "Oposizioak irudimen gehiago behar du izan, eta aurrekontuei zuzenketa onak egin"
PSE-EEko idazkari nagusiak oposizioko alderdien "parte hartzea" espero du, eta "eztabaidatzea merezi duten zuzenketa erakargarriak" aurkezteko eskatu die.

2022/10/19 - 13:05
Iriarte: ''Elkarrizketa, elkarlana eta hausnarketa konpartituak behar dira norabidea aldatzeko''
EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramaileak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza ez dago prest aurrekontuen aurreproiektua onartu baino lehen negoziatzen hasteko. Hala ere, testuinguru sozioekonomikoak eskatuta, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko neurriak eta beste fiskalitate bat lortzen saiatuko da.

2022/10/17 - 11:57
Azpiazu: "Ezberdintasun sozialei aurre egitera bideratutako aurrekontuak prestatu ditugu"
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan duenez, bestalde, "ez da zergak jaisteko momentua, ezta igotzekoa ere".

2022/10/17 - 11:27
Azpiazu: "Ez da zergak jaisteko momentua, ez eta igotzekoa ere"
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan duenez, bestalde, "ez da zergak jaisteko momentua, ez eta igotzekoa ere".

2022/10/17 - 10:47
EAJk eta PSE-EEk legeen % 70 baino gehiago oposizioko taldeen babesarekin onartu dituzte legegintzaldi honetan
Sei arauk baino ez dute izan Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdien botoen babesa bakarrik. Tartean daude 2021 eta 2022ko aurrekontu legeak, Ingurumen Administrazioarena edota Euskal Sektore Publikoarena.
2022/10/03 - 12:35
Aizpurua: "Espainiako aurrekontuen negoziazioan, EH Bilduk gai sozialak jarriko ditu mahai gainean"
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak adierazi du PSOEren Gobernuak duen "alderik garrantzitsuena" gai sozialetan aurrera egiteko aukera dela. Horri helduko dio ezker abertzaleko koalizioak, "Euskal Herrirako hainbat partida" eskatzearekin batera.
2022/09/28 - 10:18
Jaurlaritzak aurreikuspen ekonomikoak berrikusiko ditu, 2023rakoak erdira murriztuta
Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak aurreratu zuenez, aurtengo estimazioari eutsiko zaio, baina 2023rako egindako kalkulua motelduko dute. Nolanahi ere, % 2tik gora egongo da.

2022/09/22 - 16:22
Lehendakariak bost herri akordio planteatu dizkie oposizioko taldeei, ziurgabetasun egoera dela eta
Itunak honako arlotan egitea eskatu du lehendakariak: 2023ko Aurrekontua, Lehen Mailako arreta indartzeko plana, Hezkuntza hitzarmena, erronka demografikorako, gazteriarako eta emantzipaziorako estrategia; eta energia-ituna.