Oposizioak aurkeztutako osoko zuzenketen koxka gainditu dute EAEko Aurrekontuek
Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, PP+Cs alderdiak eta Voxek 2023rako Euskadiko Aurrekontu Proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak, Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdien (EAJ eta PSE-EE) aurkako botoa jasota.
Horrela, aurrekontu-proiektuaren eztabaidak aurrera egingo du, eta hemendik aurrera, kontuen behin betiko bozketaren aurretik, taldeek aurkeztutako zuzenketa partzialei buruzko eztabaida faseari ekingo zaio; taldeek 700 zuzenketa baino gehiago aurkeztu dituzte.
Ildo horretan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak osoko bilkuran iragarri du Eusko Jaurlaritzak oposizioko taldeek egindako zuzenketa batzuk onartuko dituela, 30 milioi euro ingurukoak.
Azken eztabaida eta 2023rako euskal kontuen onarpena abenduaren 23ko osoko bilkuran izango dira, EAJk eta PSEk (Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiak) Eusko Legebiltzarrean duten gehiengoari esker.
Azpiazu sailburuaren hitzartzearekin hasi da saioa. Gogorarazi du aurrekontu proiektua 14.250,7 milioi eurokoa dela, 2022an onartutako abaino % 8,7 handiagoa, beraz, 1.142 milioi euroko igoerarekin. "Aurrekontu honen oinarriak oso sendoak dira, eta zerbitzu publikoen maila mantendu eta hobetzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sortzeko behar den kaudimena bermatzen dute", ziurtatu du.
Era berean, nabarmendu du aurrekontu-proiektuaren guztizkoaren % 76 (10.254,6 milioi euro) gizarte-politiketara bideratua dagoela, eta igoera handienak Osasun eta Hezkuntza sailetakoak direla.
Sailburua "atsekabetuta" agertu da oposizioko alderdiekin izandako negoziazio prozesuarekin, uste baitu gainerako alderdiek ez dutela "akordioak erdiesteko benetako borondaterik" eduki hasieratik. "Fiskalitatean tematzea, egiturazko erreformetan ainguratzea edo 500 milioi euro inguruko igoerak proposatzea, horrek frogatzen du" borondate falta, kritikatu du.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak oposizioko taldeek proposatu dituzten zuzenketa batzuk onartuko ditu, "politika publikoetako aurrekontu-ildoak hobetu, eta Jaurlaritzaren proiektuarekin bat egiten" dutenak, hain zuzen, 30 milioi euro inguruko balioarekin.
Hala iragarri du Azpiazuk Eusko Legebiltzarra 2023rako kontu publikoen lege-proiektua aurkezteko egiten ari den osoko bilkuraren hasieran. Oposizioko talde guztiek osoko zuzeneketak aurkeztu badituzte ere Jaurlaritzaren proiektua aurrera aterako da, ezustekorik ezean, EAJren eta PSE-EEren, gobernuko alderdien, botoekin.
Sailburua "atsekabetuta" agertu da oposizioko alderdiekin izandako negoziazio prozesuarekin, uste baitu gainerako alderdiek ez dutela "akordioak erdiesteko benetako borondaterik" eduki hasieratik.
"Fiskalitatean tematzea, egiturazko erreformetan ainguratzea edo 500 milioi euro inguruko igoerak proposatzea, horrek frogatzen du" borondate falta, kritikatu du.
Osoko lau zuzenketa
Osoko zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen hitzaldien txandan, Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu du koalizioak kontuak itzultzea eskatu duela, "horretarako aukera izanda ere, gobernuak ez duelako maila eman eta ez dituelako aurten ematen ziren aldeko baldintzak aprobetxatu nahi izan herritarren bizitza hobetzeko eta etorkizunari bermeekin aurre egiteko".
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak azaldu duenez, aurkeztu duten osoko zuzenketa "ez da aurrekontu bati egindako zuzenketa hutsa", ezta "hauteskunde aurreko kontingentzian" kokatu beharrekoa ere, "eredu politiko eta sozial bati egindako zuzenketa bat da, zerbitzu publikoak indartzen eta babesten ez dituen eta partekaten ez dugun herri eredu bati egindakoa". Salatu duenez, bildutako diruaren zati handi bat pribatizaziora, externalizaziora eta kontzertaziora bideratzen da, zerbitzu horien kontrol publiko eta demokratikoa kaltetzen delarik.
Bestalde, Carlos Iturgaiz PP+Cs taldeko presidenteak Gobernuak Aurrekontuen negoziazioan erakutsi duen "harmen eskasa" kritikatu du, eta "zergak jaisteko duen itxikeria nabarmena" salatu du. Gainera, uste du aurrekontu horien oinarrian dagoen hazkunde aurreikuspena ez dela "errealista". Krisi garaietan "gizarteari egonkortasuna eta ziurtasuna" emateko beharra defendatu du, "Osakidetzan, adibidez, egunotan egiten ari direnaren guztiz kontrakoa".
Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak osoko zuzenketa defendatu du, Eusko Jaurlaritza osatzen duten taldeen "obsesioak" oinarri dituen aurrekontu "ideologikoei" erantzuteko neurri gisa. Era berean, Euskal Kupoarena fiskalitatearen eredu asimetrikoa dela salatu du,"salerosketa" politikotik gehiago duena lurralde arteko elkar-laguntzatik baino. Halaber, EAEko administrazioaren tamaina neurriz kanpokoa dela esan du.
Hazkunde-aurreikuspena
Era berean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azpimarratu du "konfiantza osoa" duela 2023rako hazkunde-aurreikuspenetan, BPGaren % 2,1ekoa. Izan ere, azaldu duenez, "ingurunearen egoera zertxobait hobetzen ari da, eta euskal ekonomiaren benetako adierazleek sendotasun handia erakusten dute".
Hala ere, ohartarazi du "arrazoizkoa" dela interes-tasak igotzea, kapitalaren kostuari egokitzeko, baina "eskaera uzkurtu, eta atzeraldi gogor eta luze batera behartuak izateko arrisku larria dago, interes tipoak modu drastikoan, jarraituan eta epe labur batean igotzen badira".
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.