EAEko Aurrekontuak 2025
2021/01/13 - 17:14
Eusko Jaurlaritzak dio soilik Elkarrekin Podemosek duela negoziatzeko borondatea
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak esan du elkarrizketa irekita dagoela eta akordioa posible dela. Ostegun honetan bilduko dira berriro Pedro Azpiazu sailburuarekin.
2021/01/13 - 15:44
EH Bilduk 429 milioi euroko proposamena egin dio Jaurlaritzari aurrekontuetarako
Ia 200 milioi euro zerbitzu publikoak indartzeko izango lirateke. Horrez gainera, 200 milioi euroko erreskate plan bat ere eskatzen dute.
2021/01/13 - 15:39
Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek akordiorako bidea ikusten dute
Ekonomia eta Ogasun sailetik diote Elkarrekin Podemos-IU izan dela bilerara benetako negoziazio borondatearekin joan den talde bakarra. Bihar jarraituko dute hitz egiten.
2021/01/12 - 19:54
Akordiorik gabe bukatu dute aurrekontu negoziazioa PP+Cs koalizioak eta Jaurlaritzak
"Errealista izan beharrean" aurrekontu proiektua nazionalista dela eta pandemiak gehien kaltetu dituen sektoreak ahazten dituela iritzita, osoko zuzenketa aurkeztuko du PP+Cs-ek.
2021/01/12 - 15:14
Sanchez eta Urkullu otsailean bilduko dira "gobernantza partekatuan" sakontzeko
Bingen Zupiria Jaurlaritzako eledunak jakinarazi duenez, bi buruzagiak telefonoz mintzatu ziren larunbatean eta orduan adostu zuten hitzordua egitea.
2021/01/11 - 12:04
Garrido: "PPk ez ditu terrorismoaren biktimak erabiltzen: omendu behar ditugu"
Euskadiko PPren idazkari nagusiak Jose Ignacio Iruretagoyenaren semearen kritikei erantzun die, horrenbestez. Koronabirusaren txertaketa kanpainaz ere mintzatu da, bestek beste.
2021/01/08 - 16:28
Azpiazurekin egindako bilera "hankamotz gelditu dela" uste du EH Bilduk
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuan "aldaketa iraultzailerik" ez dela egongo argitu dio EH Bilduri eta zehaztasuna eskatu dio.
2021/01/08 - 14:50
Maddalen Iriarte, Pedro Azpiazurekin bildu ostean: ''Bilera hankamotz geratu da''
EH Bilduko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek bilera egin dute gaur EAEko aurrekontuen inguruan hitz egiteko.
2021/01/08 - 12:30
Miren Gorrotxategi: "Marra gorririk gabe negoziatuko dugu"
Oso aurrekontu-ekitaldi berezia dela esan du Elkarrekin Podemos-IU alderdiko bozeramaileak. Halaber, "Azpiazuri gas-putzuak esploratzeari eta ustiatzeari uko egitea planteatuko diotela" esan du.
2021/01/08 - 09:53
Jaurlaritzak gaur ekingo dio aurrekontuak negoziatzeari, EH Bildurekin bilduta
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak koalizio subiranistarekin zeukan hitzordua aurreratu du. EH Bilduk "auzolanean aritzea" eskatu dio.
2021/01/05 - 14:53
Pentsiodunek manifestazioak deitu dituzte otsailaren 13rako lau hiriburuetan
Horrez gain, euren aldarrikapen nagusiak dokumentu batean bilduko dituzte Legebiltzarrak 2021eko aurrekontuetan sar ditzan.
2020/12/30 - 16:34
Ezker Anitza - IUk Jaurlaritzaren Europako funtsetarako proiektuak kritikatu ditu
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak negoziatu nahi ez dituela uste du, eta horregatik ez du osoko zuzenketa baztertzen zerbitzu publikoetan aldaketak eta erreforma fiskala negoziatzen ez badira.
2020/12/29 - 15:10
Jaurlaritzak 5.700 milioi euro jaso nahi ditu funts europarretatik inbertsioetarako
Onartu duten Euskadi Next proiektuarekin aurrekontuak EBko laguntzekin uztartu nahi dituzte. Horregatik, Espainiako Gobernuari helaraziko diote proposamena agintari europarren eskuetara iristeko.
2020/12/29 - 11:07
BetiON telelaguntza-zerbitzuaren erabiltzaileen % 96 pozik dago
Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak jakitera eman duenez, zerbitzuaren hedapena legealdi honetako funtsezko helburua izango da, eta aurrekontua 1.200.000 eurorekin handituko da horretarako.
2020/12/28 - 11:21
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontua handitu egingo da EAEn
15 milioi euro baino gehiago bideratuko dituzte koronabirusaren krisiak turismoan, ostalaritzan eta merkataritza sektorean izan dituen ondorioei aurre egiteko.
2020/12/23 - 16:13
Osasun Sailak 4.183 milioi euro izango ditu 2021ean, aurten baino % 6 gehiago
Covid-19aren kontrako borrokarako diru-sailak aurreikusi dituzte (185 milioi euro), eta lehen arreta bereziki indartuko da, langile eta inbertsio gehiago bideratuta.
2020/12/22 - 16:02
Enpresen eraldaketa digitala eta energetikoa bultzatuko du Arantza Tapiak
Ekonomiaren Garapeneko Sailak 654 milioi euro izango ditu, eraldaketa digitala eta energetikoa bultzatzeko. Industriak eta zerbitzu aurreratuek ekonomian duten pisua %40 arte igotzea lortu nahi dute.
2020/12/21 - 16:09
Eusko Jaurlaritzak 500 milioi euroko abal-linea berria jarriko du abian
Programa autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago eta 2021ean jarriko da martxan. Azpiazuk 87,3 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean.
2020/12/21 - 16:06
Azpiazu: 'Datorren urtekoak aurrekontu ausartak eta eskuzabalak dira'
Azpiazuk zifra nagusien berri emateaz gain, nabarmendu du gobernuak nahikoa babes duela egitasmoa aurrera ateratzeko, baina esan du ez duela etsi, eta oposizioaren oniritzia ere lortu nahi duela.
2020/12/18 - 12:08
Azpiazu: "Europako proiektuak Jaurlaritzak aurkeztuko ditu, ez modu asanblearioan"
Ekonomia sailburuak ez du nahi oposizioak Europatik iritsitako funtsen kudeaketan parte hartzea. "Erantzukizun keinu gisa", aurrekontu akordioak hitzartzea proposatu dio oposizioari.